Edukira joan

Karlos Maria Isidro Borboikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos Maria Isidro Borboikoa

Bizitza
JaiotzaAranjuez1788ko martxoaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTrieste1855eko martxoaren 10a (66 urte)
Hobiratze lekuaTriesteko katedrala
Familia
AitaKarlos IV.a Espainiakoa
AmaMaria Luisa Parmakoa
Ezkontidea(k)Maria Frantziska Bragantzakoa  (1816ko irailaren 22a -
Maria Teresa Bragantzakoa  (1838ko urriaren 20a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia de Nobles y Bellas Artes de San Luis

Find a Grave: 42926226 Edit the value on Wikidata

Karlos Maria Isidro Borboikoa (Aranjuezko errege jauregia, 1788ko martxoaren 29aTrieste, 1855eko martxoaren 10a), izengoitiz Don Karlos, Espainiako infantea eta lehenbiziko errege-nahi karlista izan zen, Karlos VIII.a Nafarroakoa eta V.a Gaztelakoa izena harturik.[1]

Lehenbiziko urteakaldatu iturburu kodea

Karlos Maria Isidro Borboikoa Aranjuezko errege jauregian jaio zen 1788ko martxoaren 29an. Karlos IV.aren eta Maria Luisa Parmakoaren bigarren semea[oh 1] eta Fernando VII.aren anaia izan zen. 1808-1814 bitartean, Valençayko jauregian bizi izan zen Napoleonek konfinaturik, anaia Fernando eta osaba Antoniorekin. 1814ko martxoaren 26an itzuli zen Espainiara.[2]

Lehen Karlistaldiaaldatu iturburu kodea

1830ean Fernando VII.ak lege salikoa indargabetu zuen, bere alaba Elisabet jaioberria tronuratu ahal izateko. Karlos infantea zen haren ondorengoa ordura arte, eta uko egin zion bera baztertuz tronua ilobaren esku uzten zuen "Pragmatica Sanción" deituriko legea onartzeari. Ez zion anaiari zuzenean aurre egin, baina konspiratzen ibili zen Portugalgo erbestetik, 1833ko urrian anaia hil zen arte.

Handik gutxira Lehen Karlistaldia hasi zen, Santos Ladrón jenerala Errioxan matxinatu eta Bilbon eta Gasteizen Karlos V.a erregetzat aldarrikatu ondoren. Don Karlosek Portugaldik ihesi egin behar izan zuen Rodil jeneral liberalaren jazarpenagatik, eta Londresen finkatu zen.

Zelatan zuten arren, Frantziara iristea lortu zuen 1834ko uztailean eta, euskal mugalarien laguntzarekin, Nafarroann sartu zen, Tomas Zumalakarregiren tropekin bat eginez. Iparraldeko bere armadako buruzagi karguan berretsi egin zuen Zumalakarregi. Lehen fasean atzetik zebilzkion liberalengatik ihesi ibili zen, Rodilengandik bereziki, baina pixkanaka gorte bat eratu zuen, militarki aurrera egin ahala lekuz aldatzen joan zena. Oñatin, Lizarran, Tolosan eta Durangon finkatuta egon zen gorte hori, besteak beste.

1835eko Bilboko setioan izandako porrotaren eta Zumalakarregiren heriotzaren ondorioz, estrategia aldatu behar izan zuen, gerra penintsula osora hedatzen saiatu ziren espedizioak osatuz. Besteak beste, 1836ko Gómezen espedizioa eta, hurrengo urtean, Don Karlosek berak gidatutako Errege-espedizioa nabarmendu ziren. Errege-nahia eta bere tropak Madrilgo ateetara iritsi ziren azken espedizio horretan, baina izandako porrotak gerra ez atzera ez aurrera utzi zuen, buruzagi karlisten arteko liskarrak areagotuz.

Don Karlosek zigortu zituen espedizioaren porrotaren arduradun jo zituenak: On Sebastian infantea, adibidez, armadako buruzagitzatik kendu zuen, eta Zaratiegi, Simón de la Torre, Villarreal, Elio eta Egia konfinatu eta espetxeratu zituen.

Erbestea eta azken urteakaldatu iturburu kodea

Karlos Borboikoaren gortean apostolikoak ziren nagusi, alegia, gerrarekin jarraitzearen aldekoak. Euskal karlismoaren zati handi batek, ordea, gerra amaitzearen alde egin zuen. 1839an, Maroto jeneralaren traizioaren eta Bergarako hitzarmenaren ondoren, Karlosek Frantzian erbesteratu behar izan zuen. Esparteroren eta Marotoren arteko besarkadak amaiera eman zion euskal lurretan zazpi urtean izandako gerrari. Trukean, foruak errespetatuko zirela agindu zitzaien, arazo dinastikoa erabat ahazten zen bitartean.

1845ean, Karlos Luis semearen esku utzi zituen bere eskubideak; semeak Karlos VI.a izena hartu zuen. Maria Teresa Bragantzakoa bigarren emaztearekin urte batzuk Bourgesen erbesteratuta eman ondoren, Triestera joan zen bizitzera, eta hantxe hil zen 1855ean.

Ezkontzak eta seme-alabakaldatu iturburu kodea

1816ko irailean Joanes VI.a Portugalgoaren alaba Maria Frantziskarekin (1800-1834) ezkondu zen; hiru seme izan zituzten:

Alargundu ondoren, lehenbiziko emaztearen ahizpa Maria Teresa Beirako printzesarekin ezkondu zen 1838an; ez zuten seme-alabarik izan.

Oharrakaldatu iturburu kodea

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea


Aurrekoa
Lehenengoa
Errege-nahi karlista
18331845
Ondorengoa
Karlos Luis Borboikoa
(Karlos VI.a)
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare