Tesalonika[1][2] (batzuetan Salonika; grezieraz Θεσσαλονίκη, [θesaloˈniki] ⓘ} Greziako bigarren hiririk handiena da, Atenasen ondoren, 363.987 biztanlerekin. Izen bereko probintziako eta Erdialdeko Mazedonia eskualdeko (periferiako) hiriburua da, halaber.
Greziako iparraldeko merkataritza, kultura eta industriaren gune nagusia da; janari-industria, tabakogintza, destilategiak, ehungintza, petrolio-findegiak, industria kimikoa, tresneria mekanikoa, ontziolak eta eraikuntzarako gaiak dira industria nagusiak, eta merkataritza-harreman estuak ditu Serbia eta Montenegrorekin. Turismoak ere garrantzi handia du hiriko ekonomian. Garai askotako monumentuak gorde dira. Aipagarriak dira, besteak beste, 303. urteko Galerioren atea eta bizantziarren garaiko eliza eta tenpluak.
K.a. 316. urtean sortu zuen Kasandrok, eta, erromatarren garaian, Justinianoren agintaldian batez ere, oparotasun handia izan zuen. 390an, Teodosio I.aren aginduz, suntsitu eta biztanleak hil egin zituzten. Eslaviarrek maiz eraso zioten, eta 1204-1224. urteetan izen bereko erreinuko hiriburua izan zen. 1246. urtean bizantziarrek konkistatu zuten, eta 1430ean turkiarrek (azken horiek eman zioten Salonika izena). 1492anIberiar penintsulatik joandako 20.000 judu kokatu ziren hirian. 1913an Greziako hiri bihurtu zen eta, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Tesalonika izena hartu zuen berriro. Lehen Mundu GerranMazedonian borrokatzen ziren soldadu aliatuak hornitzeko erabili zen Tesalonikako portua. 1917. urtean sute handi batek hiriko behealdea suntsitu zuen. 1941ean alemaniarrek inbaditu zuten.