Edukira joan

Diario Vasco

2°00′33.32″W / 43.3032111°N 2.0092556°W / 43.3032111; -2.0092556
Wikipedia, Entziklopedia askea


El Diario Vasco
El Diario Vasco logo.png
MotaEgunkari orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaia osoki gaztelaniaz, euskaraz orrialde parea
Argitaratze lekuaIbaeta, Donostia
 Euskal Herria
Formatuatabloide
ArgitaletxeaVocento Taldea
Banaketa
Ekoizpen osoa49.500[1]
(2014ko urria)
Banatze-eremua Gipuzkoa
MaiztasunaEgunero
Salneurria1,20
Historia
Ideologiaeskuin politikoa, kontserbadurismoa
SortzaileaRamiro Maeztu
Identifikadoreak
ISSN2173-1918

www.diariovasco.com
Twitter: diariovasco Edit the value on Wikidata
2023ko urtarrilan egoitz zaharra erabat botatzeko prozesua hasi zen.[2]

El Diario Vasco (DV) Gipuzkoako egunkaria da. Ia osoki gaztelaniaz argitaratzen da eta euskaraz orrialde pare bat.

Argitaletxea edo egoitza 2022 arte Donostiako Igara auzoan zegoen; urte horretan Miramongo industrialdera aldatu zen. Vocento taldeko egunkaria da. Teledonosti telebista katea ere egunkari honen Grupo Multimedia taldearen barnean dago.

Historiaaldatu iturburu kodea

José Muxika izan zuen sortzaileetako bat.[3] 1934ko azaroaren 27an kaleratu zuen lehen alea, Madrilgo ABC egunkariak eta Confederación Española de Derechas Autónomas eskuineko erakunde politikoaren inguruko buruzagiek eta Juan Ignacio Luca de Tena edota tartean Ramiro de Maeztu eskuin kontserbadore monarkiko pentsakerako idazleek bultzatuta.

Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, 1936ko estatu kolpearen alde agertu zen, eta Donostia errepublikazaleen esku egon zen bitartean Espainiako Errepublikar Gobernuak aleak kaleratzea eragotzi zion. Haren inprimategiak Frente Popular errepublikar egunkaria inprimatzeko erabili ziren, 1936ko irailaren 13an Iruñetik etorritako Emilio Mola jeneral kolpistaren gudarosteek Donostia bereganatu zuten arte. 1940ko hamarkadan, Bilboko "El Correo" egunkariak akzioen gehiengoa erosi zituen (bere garairik onenean 300.000 irakurle baino gehiago izan zituen), eta El Correo Bilboko egunkariaren jabe berberena da (Vocento taldea).

Erregimen frankistak iraun zituen 40 urteetan zehar gainontzeko espainiar egunkari legeztatu edo ofizialen antzera frankismoarekin lerrokatua egon zen.

2001eko maiatzaren 24an, bi ETAkidek Santiago Oleaga Diario Vascoko finantza arduraduna hil zuten.[4]

Gaur egunaldatu iturburu kodea

AHTa eta Zubietako errauskailuaaldatu iturburu kodea

Abiadura Handiko Trenaren Euskal Y Ibilbidea eta Zubietako errauskailua eraikitzearen aldekotasuna nabarmendu izan du.[5]

EH Bilduren aurkaaldatu iturburu kodea

2011ko Hego Euskal Herriko Udal eta Foru Hauteskundeen ondoren EH Bilduk Donostian eta Gipuzkoan agintean jarri zenean, egunkari honetako iritzigileak alderdi horren aurka azaldu ziren. Bai eta 2015wko Hego Euskal Herriko Udal eta Foru Hauteskundeen ondoren oposiziora igaro denean ere, egunkariaren iritzigileek alderdi hori kritikatzen jarraitu izan dute, aldiz, EAJ eta batez ere PSE alderdien alde azaldu dira[6].

EAJ-PSE akordioaren aldealdatu iturburu kodea

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ alderdiak irabazteak espainiar nazionalismoarentzat bigarren jipoia suposatu zuen, PSE-PP alderdiek porrota jasan eta Patxi Lopez ek lehendakaritza galdu baitzuen.

Ordurarte PSE-PP akordioaren aldeko editorialak EAJ-PSE akordioaren aldekoak izatera pasatu ziren, espainiar nazionalismoaren porrota txikituarazi eta euskal abertzaletasunaren garaipena txikiarazteko estrategia berri modura[7].

EAJ-EH Bildu akordioaren aurkaaldatu iturburu kodea

EAJ-EH Bilduren arteko akordioen aurka gogor egin ohi du, "ez nazionalistak" (espainiar nazionalistak) alboratzen dituen aitzakian, baina 2009-2012 artean PSE-PP akordioak euskal nazionalistak alboratzen zituenik ez zuen inoiz aipatu. Horren atzean, EAJ-EH Bilduren arteko akordioen euskal abertzaletasunaren gehiengoa islatu eta haren nagusitasunak Euskadin, eta bereziki, Gipuzkoan espainiar nazionalismoaren desatsegin zaizkion erabaki eta neurriak martxan jarriko zituztnan datza.[8]

Euskal gatazkaren espainiar nazionalismoaren kontakizunaaldatu iturburu kodea

Bere lerro editorialak, iritzi zutabeak nahiz politika albiste, elkarrizketa eta artikuluak Euskal gatazkaren espainiar nazionalismoaren bertsioaren aldekoak izateaz gain, haren kontakizuna ezartzeko joera dute, alegia "garaileen eta garaituen" edota "gatazka ezaren" kontakizuna, hori bereziki Bake Prozesua jazo zenetik behin eta berriz aipatu ohi du, bai editorialetan, bai iritzi zutabeetan, bai politika ataleko artikuluetan ere[9].

Erreala-Athletic Club etsaitasuna auspotualdatu iturburu kodea

Kirol mailan, futbolari dagokionez, Erreala eta Athletic Clubaren lehia neurriz kanpo hauspotzeko joera du, muturreko etsaitasunaren esparrura eramanez[10][11], usadioz txuri-urdin zalegoaren etsai nagusiak Real Madril eta Atletico Madril taldeak direnean: 2018an Iñigo Martínez jokalari txuri-urdina Athletic Clubera joatea itsusitu[12][13] eta paradogikoki urte berean Álvaro Odriozola jokalari txuri-urdina Real Madrilera joatea ontzat eman zuen[14][15]. Bestalde, Osasuna futbol taldea ez du euskal taldetzat jotzen.

Kataluniako Independentzia Prozesuaaldatu iturburu kodea

Kataluniako independentziaren aurka agertu zen, Katalunian dagoen joera independentista Euskal Herrian gutxiengoa den kontakizuna salduz, baita EAJ alderdia kataluniar independentismoaren eraginetik kanpo dagoelakoa ere.

Ale kopuruaaldatu iturburu kodea

2004-2014 bitartean bere irakurleriaren ia erdia galdu zuen, 2004an 94.000 ale inguru saltzetik 2014ko urrian 49.500 ale inguru saltzera, 2013-2014 artean irakurleen %5 galdu zuen, hau da, 2013ko 60.000 aleetatik 2014ko 49.500 aleetara.[1] Azken datuen arabera, irakurle kopuruaren gainbeherak, ale-salmentaren jaitsierak, aurreko hilabeteetako joera motel baina etengabe bera du.[1]

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Ikus gaineraaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

43°18′11.56″N 2°00′33.32″W / 43.3032111°N 2.0092556°W / 43.3032111; -2.0092556
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna