Nazioarteko lankidetzaren Asturiasko Printzesa Saria (1985) European Human Rights Prize Knight Grand Cross of the Order of Merit of the Italian Republic Elisabet Katolikoaren Ordenaren lepokoa (1984) gold Medal of the Community of Madrid (1986) Knight Grand Cross with Collar of the Order of Merit of the Italian Republic honorary doctorate of the University of Santiago de Compostela honorary doctor of the University of Brasília Madrilgo Complutense Unibertsitateko honoris causa doktoregoa (1988) Grand Cross, Special Class of the Order of the Sun of Peru
1976 eta 1983 bitartean iraun zuen diktadura osteko hauteskunde demokratikoak irabazi zituen, herritarren %51,7ko babesarekin; peronistek, berriz, %45koa izan zuten.
Bere agintaldian diktaduraren arrastoak ezabatzea eta demokrazia ezartzea egin zuen bere lehentasuna. Horrela, militarren amnistia legea bertan behera utzi eta erregimenarekin zerikusirik izan zituztenak atxilotzeko bidea ireki zuen. Bere agintaldiko lehendabiziko astean, junta militarrak epaitzeko bidea emango zuten lege proiektuak sinatu eta CONADEP, Desagertutakoen Batzorde Nazionala, sortu zuen. Hala ere, militarren presioek Puntu eta Amaierako Legea eta Zor den Obedientziaren Legea indarrean jartzera begartu zuten; horiei esker, diktadura garaian gehiegikeriak egiteaz akusatutako ehunka militar zigorgabe gelditu ziren[1].
Horrezaz gainera, Estatuaren eta unibertsitatearen erreformak, industriaren sustapena, behartsuenentzako Elikatze Plan Nazionala eta alfabetatzeko proiektu zabala bultzatu zituen. José Sarney presidente brasildarrarekinLatinoamerikarako merkatu komuna sortu zuen, egungo Mercosurren aitzindaria izan zena. Beste alde batetik, Txilerekin bakea sinatu zuen, 1978an euren arteko gerra hasteko zorian egon zelako.