1995eko Munduko Errugbi Kopa

gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa
1995eko Munduko Errugbi Txapelketa» orritik birbideratua)

1995eko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. 1995eko maiatzaren 25etik ekainaren 24ra jokatu zen, Hegoafrikak antolaturik.[1] Hegoafrika atera zen txapeldun, finalean Zeelanda Berriari 15 eta 12 irabazita.[2] Frantzia izan zen hirugarrena eta Ingalaterra laugarrena.

1995eko Munduko Errugbi Kopa
1995 Rugby World Cup
Egoitza Hegoafrika
Datak1995eko maiatzak 25-ekainak 24
Parte-hartzaileak16
Ikusleak938.486 (29.328 partidako)
Datuak
TxapeldunaHegoafrika Hegoafrika
TxapeldunordeaZeelanda Berria Zeelanda Berria
HirugarrenaFrantzia Frantzia
LaugarrenaIngalaterra Ingalaterra
Puntugile onenaFrantzia Thierry Lacroix (FRA, 112)
Entsegugile onenaZeelanda Berria Jonah Lomu (NZL, 7)
Zeelanda Berria Marc Ellis (NZL, 7)
Webguneawww.rugbyworldcup.com
Aurretik: 1991ko Munduko Errugbi Kopa
Ondoren: 1999ko Munduko Errugbi Kopa

Apartheid amaitu ostean Hegoafrikan egindako lehenbiziko kirol txapelketa handia izan zen. 1994an, Nelson Mandela izendatua zuten presidente, historiako lehenbiziko beltza. Errugbia, hasiera batean, zurien kirola zen. Mandelak, ordea, herria bateratzeko aitzakiatzat hartzea erabaki zuen. Horretarako selekzioko kapitain Francois Pienaarri laguntza eskatu zion, beltzak ere errugbiarekin identifikaturik sentitzeko. Eta baita lortu ere. Finalaren ostean, Mandelak berak eman zion kopa Pienaarri, eta sekulako besarkada eman zioten elkarri, historikoa.[3]

Amateur garaiko azken txapelketa handia izan zen, bi hilabete geroago International Rugby Football Boardek errugbi profesionala onartu baitzuen.[4] Ezbehar batek ere markatu zuen txapelketa, Max Brito Boli Kostako errugbilaria tetraplegiko geratu baitzen Tongaren aurkako partidan.[5]

Parte-hartzaileak

Hamasei herrialdek parte harte zuten 1995eko Munduko Errugbi Kopan. Herrialde antolatzailea baitzen, Hegoafrika gonbidatua izan zen, historian lehenbiziko aldiz. 1991ko Munduko Errugbi Kopako final laurdenetara iritsi ziren zortzi taldeak ere zuzenean sailkatu ziren. Gainerako zazpi postuak kontinenteka egindako lehiaketa sistema baten bidez erabaki ziren; 45 herrialdek parte hartu zuten sailkapen lehiaketa horietan.

Zuzenean sailkatutako herrialdeak
  1. Hegoafrika, antolatzailea
  2. Australia, 1991ko txapelduna
  3. Ingalaterra, bigarreba
  4. Zeelanda Berria, hirugarrena
  5. Eskozia, laugarrena
  6. Frantzia, final laurdenetara iritsia
  7. Mendebaldeko Samoa, final laurdenetara iritsia
  8. Irlanda, final laurdenetara iritsia
  9. Kanada, final laurdenetara iritsia
Kontinente-lehiaketetan sailkatutakoak
  1. Boli Kosta (Afrika)
  2. Argentina (Amerika)
  3. Gales (Europa 1)
  4. Italia (Europa 2)
  5. Errumania (Europa 3)
  6. Tonga (Ozeania)
  7. Japonia (Asia)
EuropaOzeaniaAmerikaAsiaAfrika

Hiriak eta estadioak

JohannesburgPretoriaCape TownDurban
Ellis ParkLoftus VersfeldNewlandsKings Park Stadium
Edukiera: 60.000Edukiera: 50.000Edukiera: 50.000Edukiera: 50.000
Bloemfontein
Free State Stadium
Edukiera: 40.000
Port ElizabethRustenburgEast LondonStellenbosch
Boet Erasmus StadiumOlympia ParkBasil Kenyon StadiumDanie Craven Stadium
Edukiera: 38.950Edukiera: 30.000Edukiera: 22.000Edukiera: 16.000

Multzo fasea

1987an eta 1991n bezala, hamasei taldeak lau multzotan banatu zituzten, eta multzo bakoitzean ligaxka jokatu zen, denak denen kontra. Garaipenak hiru puntu ematen zituen, berdinketak bi, eta porrotak bat. Multzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak bigarren fasera igaro ziren.

A multzoa

TaldeaPuntuakIrabaziakBerdinduakGalduakTantoak aldeTantoak aurka
Hegoafrika93006826
Australia72018741
Kanada51024550
Errumania30031497
1995eko maiatzak 25
Hegoafrika 27–18 Australia
Entsegua(k): Hendriks
Stransky
Transformazioa(k): Stransky
Zigor kolpea(k): Stransky (4)
Dropa(k): Stransky
KronikaEntsegua(k): Kearns
Lynagh
Transformazioa(k): Lynagh
Zigor kolpea(k): Lynagh (2)
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 44.778
Arbitroa: Derek Bevan (Gales)

1995eko maiatzak 26
Kanada 34–3 Errumania
Entsegua(k): Charron
McKenzie
Snow
Transformazioa(k): Rees (2)
Zigor kolpea(k): Rees (4)
Dropa(k): Rees
Zigor kolpea(k): Nichitean
Boet Erasmus Stadium, Port Elizabeth
Ikusleak: 8.000
Arbitroa: Colin Hawke (Zeelanda Berria)

1995eko maiatzak 30
Hegoafrika 21–8 Errumania
Entsegua(k): Richter (2)
Transformazioa(k): Johnson
Zigor kolpea(k): Johnson (3)
Entsegua(k): Gurănescu
Zigor kolpea(k): Ivanciuc
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 45.000
Arbitroa: Ken McCartney (Eskozia)

1995eko maiatzak 31
Australia 27–11 Kanada
Entsegua(k): Lynagh
Tabua
Roff
Transformazioa(k): Lynagh (3)
Zigor kolpea(k): Lynagh (2)
KronikaEntsegua(k): Charron
Zigor kolpea(k): Rees (2)
Boet Erasmus Stadium, Port Elizabeth
Ikusleak: 16.000
Arbitroa: Patrick Robin (Frantzia)

1995eko ekainak 3
Australia 42–3 Errumania
Entsegua(k): Smith
Wilson
Roff (2)
Foley
Burke
Transformazioa(k): Burke (2)
Eales (4)
Zigor kolpea(k): Ivanciuc
Danie Craven Stadium, Stellenbosch
Ikusleak: 15.542
Arbitroa: Naoki Saito (Japonia)

1995eko ekainak 3
Hegoafrika 20–0 Kanada
Entsegua(k): Richter (2)
Transformazioa(k): Stransky (2)
Zigor kolpea(k): Stransky (2)
Boet Erasmus Stadium, Port Elizabeth
Ikusleak: 31.000
Arbitroa: David McHugh (Irlanda)

B multzoa

TaldeaPuntuakIrabaziakBerdinduakGalduakTantoak aldeTantoak aurka
Ingalaterra93009560
Mendebaldeko Samoa72019688
Italia51026994
Argentina30036987
1995eko maiatzak 27
Italia 18–42 Mendebaldeko Samoa
Entsegua(k): Vaccari
Cuttitta
Transformazioa(k): Dominguez
Zigor kolpea(k): Dominguez
Dropa(k): Dominguez
KronikaEntsegua(k): Lima (2)
Harder (2)
Kellett
Tatupu
Transformazioa(k): Kellett (3)
Zigor kolpea(k): Kellett (2)
Basil Kenyon Stadium, East London
Ikusleak: 7.868
Arbitroa: Joël Dume (Frantzia)

1995eko maiatzak 27
Argentina 18–24 Ingalaterra
Entsegua(k): Arbizu
Noriega
Transformazioa(k): Arbizu
Zigor kolpea(k): Arbizu (2)
Zigor kolpea(k): Andrew (6)
Dropa(k): Andrew (2)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 35.000
Arbitroa: Jim Fleming (Eskozia)

1995eko maiatzak 30
Mendebaldeko Samoa 32–26 Argentina
Entsegua(k): Lam
Leaupepe
Harder
Transformazioa(k): Kellett
Zigor kolpea(k): Kellett (5)
Entsegua(k): Zigor entsegua
Crexell
Transformazioa(k): Cilley (2)
Zigor kolpea(k): Cilley (4)
Basil Kenyon Stadium, East London
Ikusleak: 7.960
Arbitroa: Dave Bishop (Zeelanda Berria)

1995eko maiatzak 31
Ingalaterra 27–20 Italia
Entsegua(k): R. Underwood
T. Underwood
Transformazioa(k): Andrew
Zigor kolpea(k): Andrew (5)
Entsegua(k): Cuttitta
Vaccari
Transformazioa(k): Dominguez (2)
Zigor kolpea(k): Dominguez (2)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 45.093
Arbitroa: Stephen Hilditch (Irlanda)

1995eko ekainak 4
Argentina 25–31 Italia
Entsegua(k): Martín
Zigor entsegua
Corral
Cilley
Transformazioa(k): Cilley
Zigor kolpea(k): Cilley
Entsegua(k): Vaccari
Gerosa
Dominguez
Transformazioa(k): Dominguez (2)
Zigor kolpea(k): Dominguez (4)
Basil Kenyon Stadium, East London
Ikusleak: 7.571
Arbitroa: Clayton Thomas (Gales)

1995eko ekainak 4
Ingalaterra 44–22 Mendebaldeko Samoa
Entsegua(k): R. Underwood (2)
Back
Zigor entsegua
Transformazioa(k): Callard (3)
Zigor kolpea(k): Callard(5)
Dropa(k): Catt
Entsegua(k): Sini (2)
Umaga
Transformazioa(k): Fa'amasino (2)
Zigor kolpea(k): Fa'amasino
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 35.000
Arbitroa: Patrick Robin (Frantzia)


C multzoa

TaldeaPuntuakIrabaziakBerdinduakGalduakTantoak aldeTantoak aurka
Zeelanda Berria930022245
Irlanda72019394
Gales51028968
Japonia300355252
1995eko maiatzak 27
Japonia10–57 Gales
Entsegua(k): Ota (2)
Entsegua(k): G. Thomas (3)
I. Evans (2)
Moore
Taylor
Transformazioa(k): N. Jenkins (5)
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (4)
Free State Stadium, Bloemfontein
Ikusleak: 15.000
Arbitroa: Efrahim Sklar (Argentina)

1995eko maiatzak 27
Irlanda 19–43 Zeelanda Berria
Entsegua(k): Corkery
McBride
Halpin
Transformazioa(k): Elwood (2)
Entsegua(k): Lomu (2)
Kronfeld
Bunce
Osborne
Transformazioa(k): Mehrtens (3)
Zigor kolpea(k): Mehrtens (4)
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 38.000
Arbitroa: Wayne Erickson (Australia)

1995eko maiatzak 31
Irlanda 50–28 Japonia
Entsegua(k): Francis
Geoghegan
Corkery
Halvey
Hogan
Zigor entsegua (2)
Transformazioa(k): Burke (6)
Zigor kolpea(k): Burke
Entsegua(k): Latu
Izawa
Hirao
Takura
Transformazioa(k): Yoshida (4)
Free State Stadium, Bloemfontein
Ikusleak: 15.000
Arbitroa: Stef Neethling (Hegoafrika)

1995eko maiatzak 31
Zeelanda Berria 34–9 Gales
Entsegua(k): Ellis
Little
Kronfeld
Transformazioa(k): Mehrtens (2)
Zigor kolpea(k): Mehrtens (4)
Dropa(k): Mehrtens
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (2)
Dropa(k): N. Jenkins
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 45.000
Arbitroa: Ed Morrison (Ingalaterra)

1995eko ekainak 4
Japonia 17–145 Zeelanda Berria
Entsegua(k): Kajihara (2)
Transformazioa(k): Hirose (2)
Zigor kolpea(k): Hirose
KronikaEntsegua(k): Ellis (6)
Rush (3)
Wilson (3)
R. Brooke (2)
Osborne (2)
Loe
Culhane
Henderson
Dowd
Ieremia
Transformazioa(k): Culhane (20)
Free State Stadium, Bloemfontein
Ikusleak: 25.000
Arbitroa: George Gadjovic (Kanada)

1995eko ekainak 4
Irlanda 24–23 Gales
Entsegua(k): Halvey
Popplewell
McBride
Transformazioa(k): Elwood (3)
Zigor kolpea(k): Elwood
Entsegua(k): Humphreys
Taylor
Transformazioa(k): N. Jenkins (2)
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (2)
Dropa(k): A. Davies
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 40.000
Arbitroa: Ian Rogers (Hegoafrika)

D multzoa

TaldeaPuntuakIrabaziakBerdinduakGalduakTantoak aldeTantoak aurka
Frantzia930011447
Eskozia720114927
Tonga51024490
Boli Kosta300329172
1995eko maiatzak 26
Boli Kosta 0–89 Eskozia
Entsegua(k): G. Hastings (4)
Logan (2)
Walton (2)
Wright
Chalmers
Stanger
Burnell
Shiel
Transformazioa(k): G. Hastings (9)
Zigor kolpea(k): G. Hastings (2)
Olympia Park, Rustenburg
Ikusleak: 20.000
Arbitroa: Felise Vito (Mendebaldeko Samoa)

1995eko maiatzak 26
Frantzia 38–10 Tonga
Entsegua(k): Lacroix (2)
Hueber
Saint-André
Transformazioa(k): Lacroix (3)
Zigor kolpea(k): Lacroix (3)
Dropa(k): Delaigue
Entsegua(k): Vaʻenuku
Transformazioa(k): Tu'ipulotu
Zigor kolpea(k): Tu'ipulotu
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 22.000
Arbitroa: Steve Lander (Ingalaterra)

1995eko maiatzak 29
Frantzia 54–18 Boli Kosta
Entsegua(k): Lacroix (2)
Benazzi
Téchoueyres
Viars
Accoceberry
Saint-André
Costes
Transformazioa(k): Deylaud (2)
Lacroix (2)
Zigor kolpea(k): Lacroix (2)
Entsegua(k): Soulama
Camara
Transformazioa(k): Kouassi
Zigor kolpea(k): Kouassi (2)
Olympia Park, Rustenburg
Ikusleak: 10.000
Arbitroa: Han Moon-Soo (Hego Korea)

1995eko maiatzak 29
Eskozia 41–5 Tonga
Entsegua(k): S. Hastings
Peters
G. Hastings
Transformazioa(k): G. Hastings
Zigor kolpea(k): G. Hastings (8)
Entsegua(k): Fenukitau
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 21.000
Arbitroa: Barry Leask (Australia)

1995eko ekainak 3
Boli Kosta 11–29 Tonga
Entsegua(k): Okou
Zigor kolpea(k): Dali (2)
Entsegua(k): Zigor entsegua
Latukefu
Otai
Tu'ipulotu
Transformazioa(k): Tu'ipulotu (3)
Zigor kolpea(k): Tu'ipulotu
Olympia Park, Rustenburg
Ikusleak: 15.000
Arbitroa: Don Reordan (AEB)

1995eko ekainak 3
Frantzia 22–19 Eskozia
Entsegua(k): Ntamack
Transformazioa(k): Lacroix
Zigor kolpea(k): Lacroix (5)
Entsegua(k): Wainwright
Transformazioa(k): G. Hastings
Zigor kolpea(k): G. Hastings (4)
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 39.000
Arbitroa: Wayne Erickson (Australia)

Boli Kostaren eta Tongaren arteko partida hasi eta hiru minutura, uztartze ireki batean, zenbait jokalari erori ziren Max Britoren gainera; bolikostar hegalekoa tetraplegiak jota geratu zen.[6][7]

Bigarren fasea

Final laurdenakFinalerdiakFinala
          
Ekainak 10 – Durban    
  Frantzia 36
Ekainak 17 – Durban
  Irlanda 12 
  Hegoafrika 19
Ekainak 10 – Johannesburg
   Frantzia 15 
  Hegoafrika 42
Ekainak 24 – Johannesburg
  Mendebaldeko Samoa 14 
  Hegoafrika  15
Ekainak 11 – Lurmutur Hiria
   Zeelanda Berria 12
  Ingalaterra 25
Ekainak 18 – Lurmutur Hiria
  Australia 22 
  Ingalaterra 293. eta 4. postuak
Ekainak 11 – Pretoria
   Zeelanda Berria 45 
  Zeelanda Berria 48  Frantzia 19
  Eskozia 30   Ingalaterra 9
Ekainak 22 – Pretoria


Final laurdenak

1995eko ekainak 10
Frantzia 36–12 Irlanda
Entsegua(k): Saint-André
Ntamack
Transformazioa(k): Lacroix
Zigor kolpea(k): Lacroix (8)
Zigor kolpea(k): Elwood (4)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 20.000
Arbitroa: Ed Morrison (Ingalaterra)

1995eko ekainak 10
Hegoafrika 42–14  Samoa Mendebaldeko Samoa
Entsegua(k): Williams (4)
Rossouw
Andrews
Transformazioa(k): Johnson (3)
Zigor kolpea(k): Johnson (2)
Entsegua(k): Tatupu
Nu'uali'itia
Transformazioa(k): Fa'amasino (2)
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 54.169
Arbitroa: Jim Fleming (Eskozia)

1995eko ekainak 11
Ingalaterra 25–22 Australia
Entsegua(k): T. Underwood
Transformazioa(k): Andrew
Zigor kolpea(k): Andrew (5)
Dropa(k): Andrew
KronikaEntsegua(k): Smith
Transformazioa(k): Lynagh
Zigor kolpea(k): Lynagh (5)
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 35.448
Arbitroa: Dave Bishop (Zeelanda Berria)

1995eko ekainak 11
Zeelanda Berria 48–30 Eskozia
Entsegua(k): Little (2)
Lomu
Mehrtens
Bunce
Fitzpatrick
Transformazioa(k): Mehrtens (6)
Zigor kolpea(k): Mehrtens (2)
Entsegua(k): Weir (2)
S. Hastings
Transformazioa(k): G. Hastings (3)
Zigor kolpea(k): G. Hastings (3)
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 28.000
Arbitroa: Derek Bevan (Gales)

Finalerdiak

1995eko ekainak 17
Hegoafrika19–15 Frantzia
Entsegua(k): Kruger
Transformazioa(k): Stransky
Zigor kolpea(k): Stransky (4)
KronikaZigor kolpea(k): Lacroix (5)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 49.773
Arbitroa: Derek Bevan (Gales)

1995eko ekainak 18
Ingalaterra 29–45 Zeelanda Berria
Entsegua(k): Carling (2)
R. Underwood (2)
Transformazioa(k): Andrew (3)
Zigor kolpea(k): Andrew
KronikaEntsegua(k): Lomu (4)
Kronfeld
Bachop
Transformazioa(k): Mehrtens (3)
Zigor kolpea(k): Mehrtens
Dropa(k): Z. Brooke
Mehrtens
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 43.414
Arbitroa: Stephen Hilditch (Irlanda)

3. eta 4. postuak

1995eko ekainak 22
Frantzia 19–9 Ingalaterra
Entsegua(k): Roumat
Ntamack
Zigor kolpea(k): Lacroix (3)
Zigor kolpea(k): Andrew (3)
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 44.000
Arbitroa: Dave Bishop (Zeelanda Berria)

Finala

Zeelanda Berriak eta Hegoafrikak jokatu zuten munduko hirugarren finala, Johannesburgeko Ellis Park zelai mitikoan, 65.000 ikusleren aurrean. Zeelanda Berriak bigarren finala zuen bitartean, afrikarrek lehenbizikoa zuten. Finalera iristeko, partida guztiak irabazi zituzten bi taldeek, baina zertxobait errazago zeelandaberritarrek. Hegoafrikak ozta-ozta kanporatuzuen Frantzia finalerdian 19-15, eta All Blacksek 45-29 Ingalaterra;[8] partida horretan, Jonah Lomuk lau entsegu erdietsi zituen.

Lehiaren hasiera hunkigarria izan zen, bi hamabostekoak ilaran, ereserkiak entzuten. Espero bezala, partida hasi aurretik Zeelanda Berrikoek euren Haka egin zuten. Epailea Ed Morrison ingelesa izan zen, lan ikaragarria egin zuena partida zuzentasunez eramateko. Atsedenera, 9-6 aurretik iritsi ziren Springboksak, baina bigarren zatian Zeelanda Berriak markagailua berdindu zuen, drop baten bitartez. Neurketa 9-9 amaitu baitzen, hamar minutuko bi zati jokatu ziren, eta berriro oreka nagusitu. Puntuak jaurtiketen bidez egin behar izan zituzten, defentsek ez baitzuten uzten entsegurik egiten. Azkenean, ordea, 15. puntua lortu zuen Joel Stranskyk, dropa gauzatuz.[1]

Partidaren ostean gertatutakoa kirolaren historiako une ikoniko bihurtu da. Nelson Mandelak, Springboksen elastikoa eta txapela jantzita, Webb Ellis kopa eman zion Francois Pienaar Hegoafrikako kapitainari. Bien-bitartean, 65.000 lagun baino gehiago Mandelaren izena oihukatzen. Askoren iritziz, Mandelaren eta Pienaarren arteko besarkadarekin amaitu zen Hegoafrikan apartheida.[3]

1995eko ekainak 24
Hegoafrika 15–12 (luzapenean) Zeelanda Berria
Zigor kolpea(k): Stransky (3)
Dropa(k): Stransky (2)
KronikaZigor kolpea(k): Mehrtens (3)
Dropa(k): Mehrtens
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 59.870
Arbitroa: Ed Morrison (Ingalaterra)

Estatistikak

Entsegugile onenak

JokalariaHerrialdeaEntseguak[9]Jokatutako
partidak
Jonah Lomu Zeelanda Berria75
Marc Ellis Zeelanda Berria75
Gavin Hastings Eskozia54
Rory Underwood Ingalaterra56
Adriaan Richter Hegoafrika43
Chester Williams Hegoafrika43
Thierry Lacroix Frantzia46
Émile Ntamack Frantzia35
Eric Rush Zeelanda Berria32
Gareth Thomas Gales33

Puntugile onenak

JokalariaTaldeaPartidakEntseguakTransformazioakZigor-kolpeakDropakPuntuak
Thierry Lacroix Frantzia647260112
Gavin Hastings Eskozia4514170104
Andrew Mehrtens Zeelanda Berria511414384
Rob Andrew Ingalaterra50520379
Joel Stransky Hegoafrika51413361
Michael Lynagh Australia3259047
Simon Culhane Zeelanda Berria11200045
Neil Jenkins Gales3078141
Diego Domínguez Italia3157139
Marc Ellis Zeelanda Berria5700035
Jonah Lomu Zeelanda Berria5700035

Ohorezko postuak

1995eko Munduko Errugbi Txapelduna

Hegoafrika
2. postua3. postua4. postua
Zeelanda Berria Frantzia Ingalaterra

Zinema

Clint Eastwoodek zuzenduriko Invictus filma txapelketa honetan girotuta dago.

Erreferentziak

Kanpo estekak