2017ko Kontxako Bandera

2017ko Kontxako Bandera
Gorka Aranberri Orioko traineruaren txopan
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8 giz. + 8 emak.
Estropadak2 estropada
Hasiera2017ko irailaren 3a
Amaiera2017ko irailaren 10a
Palmaresa
TxapeldunaGiz. Euskal Herria Orio
Em. Euskal Herria San Juan
TxapeldunordeaGiz. Euskal Herria Bermeo (Urdaibai)
Em. Euskal Herria Hibaika
2016
2018

2017ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 122. ekitaldia izan zen, eta emakumezkoentzat Banderaren 10.a. Urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen eta Oriok gizonezkoetan bere 32. bandera irabazi zuen eta San Juanek emakumezkotan bere laugarrena, denak jarraian. Aipatzekoa ere bada Gorka Aranberri patroi zarauztarrak bosgarren bandera eskuratu zuela[1], azken laurak jarraian. Nerea Perez tolosarrarentzat ere hirugarren bandera izan zen.

Lehiaketa

Edizio berezia izan zen jardunaldi biak ikusgarriak izan zirelako, historikoak. Lehenengo igandean bi traineruk errekorra hautsi zuten, Urdaibaik 18:53:52 eta Hondarribiak 18:57:80[2]. Hirugarrena izan zen Orio ere errekorretik lau segundu eskasera gelditu zen, Bermeorengandik ia 10 segundura. Emakumezkoetan ere Hibaika errekorra haustear egon zen, segundu bakar batera gelditu baitzen.

Bigarren jardunaldia ordea oso bestelakoa izan zen. Ia hiru metrotako olatuek zalantzan jarri zuten estropada jokatzea baina antolatzaileek eta klubek aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuten. Emakumezkoen traineruek erlojupeko estropada egin behar izan zuten laugarren balizatik, bigarrena eta hirugarrena jartzea ezinezkoa izan baitzen. Ziabogan aurrena San Juan izan zen 13:29-ko denborarekin eta bertan Hibaikari ateratako hamabost segunduak mantendu zituen itzulerako luzean, lehen jardunaldiko emaitzari buelta eman eta Bandera irabaziz, laugarrenez jarraian[3].

Gizonezkoetan hasieratik Orio eta Bermeo aurreratu ziren eta ziabogan gipuzkoarrak ziren segundu bat aurertik. Bueltako lehen erdian nahiko parekaturik ibili ondoren oriotarrek olatu eder pare bat hartu eta alde egin zuten bukaeran 24 segundu atereaz[4]. Kaiku eta Hondarribia minutu batetik gorako atzerapenaz iritsi ziren. Lehenengo aldia da Oriok bigarren egunean buelta emanez Kontxako Bandera bat eskuratzen duena. Era berean 2007an irabazi zuen aurrekoa eta 10 urteko hutsunea Kontxan inoiz izan duen lehorte handiena izan da.

Gizonezkoak

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiakEntrenatzaileak
Bermeo (Urdaibai)
Donostiarra
Hondarribia
Kaiku
Orio
San Juan
Tirán
Zierbena
Bou Bizkaia
Bantxa
Ama Guadalupekoa
Bizkaitarra
San Nikolas
Erreka
Mar do Con
Zierbena
Vicente Carpintero
Ander Iriarte
Joseba Amunarriz
Iker Gimeno
Gorka Aranberri
Endika Perez
David Álvarez
Borja Gómez
Joseba Fernandez
Igor Makazaga
Mikel Orbañanos
Jose Luis Caceres
Jon Salsamendi
Juan Mari Etxabe
Jose Angel Cambados
Juan Zunzunegui

Emaitza

Behin betiko denborak
PostuaTrainerua1. Eguna2. EgunaDeneraAldea
1Orio19:03:3021:39:7240:43:02
-
2Bermeo (Urdaibai)18:53:52 (R)22:04:0040:57:52+ 0:14:50
3Kaiku19:07:6422:46:6241:54:26+ 1:11:24
4Hondarribia18:57:80 (R)22:59:7841:57:58+ 1:14:56
5San Juan19:31:4023:51:8243:23:22+ 2:40:20
6Zierbena19:21:7824:08:8643:30:64+ 2:47:62
7Donostiarra19:32:4824:00:0643:32:54+ 2:49:52
8Tirán19:23:9424:18:0043:41:94+ 2:58:92
  • (R) aurreko errekorra hautsi.

Tripulazio irabazlea

  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Entrenatzailea: Jon Salsamendi
    • Patroia: Gorka Aranberri
    • Arraunlariak: Jon Albizu, Iñigo Mujika, Paul Galdiz, Jon Agirrezabalaga, Oier Aizpurua, Iosu Arruti, Endika Alberdi, Josu Indo, Unai Lizarralde, Iñaki Elorza, Alexander Esteban, Xabier Arregi eta Bersaitz Azkue.

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1Urdaibai19:51,64
2Hondarribia19:55,48
3Orio19:57,68
4Kaiku20:00,88
5Zierbena20:07,02
6Tirán20:09,70
7San Juan20:13,86
8San Pedro20:14,96
9Cabo da Cruz20:15,88
10Lekittarra20:23,82
11Ondarroa20:24,12
12Samertolameu20:25,26
13Santurtzi20:28,44
14Getaria20:32,84
15Ares20:39,44
16Astillero20:41,20
17Puebla20:53,48
18Lapurdi20:57,42
19Deustu20:59,80
20Zumaia21:03,08
21Zarautz21:09,78
22Hibaika21:21,50
23Arkote21:50,46
24Mutriku22:01,42

Emakumezkoak

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiakEntrenatzaileak
Arraun Lagunak
Deustu
Hernani
Hibaika
Mecos-Riveira
Orio
San Juan
Donostiarra
Lugañene
Tomatera
Maddalen
Branka
Mequiña
Txiki
Batelerak
Torrekua
Andrea Astudillo
Aiala Uribelarrea
Añarbe Kalonje
Naroa Galdos
Natalia Tubio
Nadeth Agirre
Nerea Perez
Erika Gonzalez
Ekain Iriarte
Fernando Beperet
Xabier Zabala
Gorka Barbado
J.M. Vidal Gómez
Xanti Zabaleta
Maialen Arrazola
Borja Mena

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaTrainerua1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1San Juan10:38:6813:29:3024:07:98
-
2Hibaika10:36:0213:46:8424:22:86+ 0:14:68
3Mecos-Riveira10:57:7014:20:88¹25:18:58+ 1:10:60
4Arraun Lagunak10:56:0014:23:6825:19:68+ 1:11:70
5Orio10:46:6015:02:8225:49:42+ 1:41:44
6Hernani11:14:3414:58:64¹26:12:98+ 2:05:00
7Donostiarra11:06:3815:31:8826:38:26+ 2:30:28
8Deustu11:02:2615:37:98¹26:40:24+ 2:32:26

¹ Bigarren jardunaldian estatxa heldu gabe ateratzeagatik 10 segundutako zigorra izan zuten Mecosek, Hernanik eta Deustuk.

Tripulazio irabazlea

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1 San Juan11:09,68
2 Hibaika11:14,20
3 Mecos-Riveira11:20,18
4 Orio11:24,80
5 Arraun Lagunak11:29,22
6 Hernani11:36,40
7 Deustu11:44,32
8 Cabo da Cruz11:45,28
9 Portugalete12:08,94
10 Chapela12:14,00
11 Lea Artibai12:48,36
12 A Cabana-Ferrol12:55,42
13 CastreñaEz zen irten

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak