Emakumezkoen Traineru Ligako 2022ko denboraldia

2022ko Euskotren Liga
Orio Ligako irabazle
Datu orokorrak
AntolatzaileaTKE Liga
Partaideak4 talde
Estropadak14 estropada + 2 (play-off)
Hasiera2022ko uztailaren 2a
Amaiera2022ko irailaren 18a
Palmaresa
TxapeldunaOrio
TxapeldunordeaArraun Lagunak
Ohorezko tx.Donostiarra eta Tolosaldea
2021
2023

Emakumezkoen Traineru Ligako 2022ko denboraldia Euskotren Ligaren hamalaugarren denboraldia izan zen. Orio izan zen txapelduna hirugarren aldiz[1].

Historia

Lau traineruz osaturiko azkenengo Liga izan zen, 2023an zortzi izango baitzira. Tolosaldea izan zen debutaria. Oriok lortu zuen hirugarrenez liga irabaztea, bandera guztiak irabaziz bat ezik. Liga oriotarren eta donostiarren arteko lehia gogorraz hasi zen, laugarren jardunaldirako Arraun Lagunak zen liderra[2], baina ondoren Orio nagusitu zen.

Lehiarik handiena Tolosaldea eta Donostiarraren artean izan zen azken postuari ihes egiteko. Azken estropadetan hobeto ibili izanagatik libratu ziren donostiarrak eta Tolosaldeak jokatu zituen play-offak[3].

Estropadak

Z.IzenaLekuaDataTxapelduna
1.Bilboko IV BanderaBilbo, Bizkaia2022-7-2
Arraun Lagunak
2.VI Donostiarra-FabrikaDonostia, Gipuzkoa2022-7-3
Orio
3.V B. Cidade da Coruña 1Coruña, Galizia2022-7-9
Orio
4.V B. Cidade da Coruña 2Coruña, Galizia2022-7-10
Arraun Lagunak
5.X Orio Kanpina B.Orio, Gipuzkoa2022-7-16
Orio
6.II Edinor BanderaZierbena, Bizkaia2022-7-17
Orio
7.XIV Getxoko IkurriñaGetxo, Bizkaia2022-7-30
Orio
8.XI Euskotren BanderaLekeitio, Bizkaia2022-7-31
Orio
9.Nesken Ondoan BanderaHondarribia, Gipuzkoa2022-8-6
Orio
10.500 Urteurrena SariaGetaria, Gipuzkoa2022-8-7
Orio
11.Ondarroako IV BanderaOndarroa, Bizkaia2022-8-13
Orio
12.VII Caixabank BanderaCastro Urdiales, Kantabria2022-8-14
Orio
13.Zarauzko XIV Ikurriña 1Zarautz, Gipuzkoa2022-8-20
Orio
14.Zarauzko XIV Ikurriña 2Zarautz, Gipuzkoa2022-8-21
Orio

Sailkapena

PostuaElkarteaPatroiaTraineruaPuntuakBanderak
1     OrioNadeth AgirreTxiki5411: Fabrika, Coruña, Orio, Edinor, Getxo, Euskotren (Lekeitio),
Hondarribia, Getaria, Ondarroa, Caixabank, Zarautz (biak)
2     Arraun LagunakAndrea AstudilloLugañene431: Bilbo, Coruña (2j)
3     DonostiarraNerea PerezBantxa23
4     TolosaldeaAiora Solozabal
Olaia Barriuso
Maialen Amondarain
Tolosaldea20

Play-offak

Lau trainerutako Ligatik zortzi trainerutako Ligara pasatu behar zenez ETE Ligako lehenengo biak zuzenean igo ziren Euskotren Ligara, Hondarribiak eta Hibaikak. Galiziako Ligako aurreneko biek ere lortu zuten zuzeneko igoera, Cabo da Cruzek eta Chapelak. Chapelak uko egin zion ordea eta hirugarren izan zen Mugardosek ere bai, ondorioz Tirán (laugarrena) sartu zen zuzenean Euskotren Ligara[4].

Gauzak horrela play offak jokatzeko bi traineru baino ez ziren izan, Tolosaldea eta ETE Ligako hirugarrena zen Deustu. Tolosarrek alde handiaz irabazi zituzten jardunaldi biak[5].

EmaitzaArraun ElkarteaPuntuak1. estrop.2. estrop.Lorpena
1Tolosaldea4222023ko Euskotren Liga
2Deustu211ETE Liga

Patroirik onena

Nadeth Agirrek hirugarrenez lortu zuen patroi onenaren saria

#PatroiaPuntuak
1Nadeth Agirre (Orio)43
2Andrea Astudillo (Arraun Lagunak)34
3Nerea Perez (Donostiarra)29
4Maialen Amondarain (Tolosaldea)23
5Aiora Solozabal (Tolosaldea)5
6Olaia Barriuso (Tolosaldea)3
7Natalia Tubío (Donostiarra)3

Erreferentziak

Kanpo estekak