Nazioarteko erakusketa

Erakusketa Unibertsala» orritik birbideratua)

Nazioarteko erakusketa herrialde batek antolatutako erakusketa publiko handia eta irabazteko asmorik gabekoa da, XIX. mendearen bigarren erdiaz geroztik mundu osoan zehar egin direnak. Erakusketen Nazioarteko Bulegoa (BIE, Bureau International des Expositions) da era horretako ekitaldiak antolatzen dituzten hiriak ofizialki izendatzeaz arduratzen den erakundea. BIEk lau erakusketa mota sailkatzen ditu[1], ezagunenak bi direlarik: Erakusketa unibertsalak eta Nazioarteko erakusketa espezializatuak. Nazioartean expo goitizena erabiltzen da, frantseszko exposition (erakusketa) hitzaren laburdura.

Shanghai Expo 2010 nazioarteko erakusketako herrialdea partaideen banderak.

Erakusketa horietan parte hartzen dutenak estatuak, gizarte zibileko taldeak eta enpresak dira.

Historikoki, Erakusketak zibilizazio burgesaren lorpenak eta sorkuntza teknikoak erakutsi eta zabaltzeko sortu ziren. Nazioarteko erakusketa handiak egiteko ohitura XIX. mendearen erdialdera sortu zen eta bertan, era baketsuan herrialde bakoitzak harrotasunez bere kokagune edo pabiloian, bere sorkuntzak edo berezitasunak erakusten ditu. Lehenengo erakusketa unibertsalak industrializatutako munduaren hiriburu nagusietan egin ziren eta hori bera nahiko adierazgarria da; Londres (1851), New York (1853) eta Parisen (1855).

Historia

Nazioarteko Erakusketak Frantziako erakusketa nazionalen tradizioan sortu ziren, eta Parisen 1844an egindako Frantziako industria-erakusketarekin iritsi zuen gorena. Honen ondoren Europa kontinentalean eginiko beste erakusketa nazional batzuek jarraitu zuten eta, azkenik, Erresuma Batuan.

Lehen Nazioarteko erakusketa 1851n egin zen, Londresko Hyde Parkeko The Crystal Palace delakoan, "Nazio guztien Industria-Lanen Erakusketa Handia" izenburupean (Great Exhibition of the Works of Industry of All Nations). Albert printzeak, Viktoria erreginaren senarrak, Parisko industria-erakusketa bisitatu zuenean sortu zen Erakusketa Handia, eta Henry Colek Londreserako bat egitearen garrantzia ikusarazi zionean. Nazioarteko izaera ematea erabaki zen eta, oro har, produktu manufakturatuen nazioarteko lehen erakusketatzat hartzen da.

1851n sortu zirenetik, nazioarteko erakusketen izaerak bilakaera handia izan du. Hiru garai bereiz daitezke: industrializazioaren aroa, kultura-trukearen aroa eta nazio-markaren aroa.

Industrializazioaren aroa

1900ko Parisko erakusketa.

Aro honetan (1851tik 1933ra) nazioarteko erakusketak batez ere merkataritzan eta aurrerapen teknologikoen aurkezpenean oinarritzen ziren. Zientziaren eta teknologiaren egoera elkartu zuen plataforma izan ziren erakusketa horiek. Telefonoa bezalako asmakuntzak aurkeztu zituzten etapa honetan. Nazioarteko erakusketen irudiaren zati garrantzitsu bat garai horretatik dator.

Adibide nabarmenak: Londres 1851, Bartzelona 1888, Paris 1889, Chicago 1893, Paris 1900, Saint Louis 1904, San Frantzisko 1915.

Kultura-trukearen aroa

1970eko Osakako erakusketa, dorrea.

Aro honetan (1933tik 1988ra) nazioarteko erakusketak garrantzi kulturaleko gai zehatzetan jarri zuten arreta, gizadiarentzat etorkizun hobea aurreikusiz. Aurrerapen zientifiko eta teknologikoek garrantzitsuak izaten jarraitu zuten, baina ez erakusketen ardatz bezala. Etapa honetako erakusketek berrikuntza trukatzeko kulturarteko komunikazioa bultzatu zuten.

Adibide nabarmenak: Chicago 1933, New York 1939, Brusela 1958, New York 1964 (BIEren babesik gabe), Montreal 1967, Osaka 1970, Vancouver 1986.

Nazio-markaren aroa

2000ko Hannoverko erakusketa, Herbehereetako pabilioia.

Aro honetan (1988tik aurrera) herrialde parte-hartzaileek nazioarteko erakusketak erabiltzen dituzte beren irudi nazionalak hobetzeko plataforma gisa, pabiloien bidez. Irudi nazional indartsu bat giltzarri den mundu batean, pabiloiak beren nazio-marka sustatzeko publizitate-tresna bihurtu ziren. Arrazoi kultural eta sinbolikoez gain, herrialde antolatzaileek (eta expoak dituzten eskualde eta hiriek ere) erakusketak erabiltzen dituzte beren burua sustatzeko[2].

Adibide nabarmenak: Brisbane 1988, Sevilla 1992, Lisboa 1998, Hannover 2000, Aichi 2005, Shanghai 2010, Milan 2015.

Motak

Bi nazioarteko erakusketa mota handi daude: unibertsalak eta espezializatuak[3]. Bi erakusketa osagarri mota ere badaude: baratzezaintza erakusketa eta Milango arte eta arkitektura Hirurtekoa[3].

Erakusketa unibertsalak

Erakusketa mota honetan, parte-hartzaileek, oro har, euren pabiloi propioak eraikitzen dituzte. 6 aste eta 6 hilabete arteko iraupena izan dezakete. 1995az geroztik, mota horretako 2 erakusketen arteko tartea gutxienez 5 urtekoa da[3].

Nazioarteko erakusketa espezializatuak

Erakusketa mota hau txikiagoa, merkeagoa eta laburragoa da (3 aste eta 3 hilabete bitartean irauten du)[3]. Guztizko eremuak ezin ditu 25 hektarea gainditu eta antolatzaileek kosturik gabeko pabilioiak hornitu behar dituzte parte-hartzaileentzat. Gainera, pabiloi bakoitzak ezin du 1.000 m2 baino gehiago izan. Horrelako erakusketa bakarra egin daiteke bi erakusketa unibertsalak en artean[3]. Erakusketa-mota honek oso gai espezifikoak ditu.

Erakusketen zerrenda

Nazioarteko erakusketen zerrenda (unibertsalak eta espezializatuak) BIEren arabera[4]

DataIzenaHerrialdea[5]Hiria[5]KategoriaGaia
04/1851 – 10/1851Erakusketa Handia  Erresuma BatuaLondresUnibertsalaNazio guztien Industria
05/1855 – 11/1855Erakusketa Unibertsala  FrantziaParisUnibertsalaNekazaritza, Industria eta Artea
05/1862 – 11/18621862ko Nazioarteko Erakusketa  Erresuma BatuaLondresUnibertsalaIndustria eta Arteak
04/1867 – 11/1867Exposition Universelle  FrantziaParisUnibertsalaNekazaritza, Industria eta Arteak
05/1873 – 10/1873Weltausstellung 1873 Wien  Austria-HungariaVienaUnibertsalaKultura eta Hezkuntza
05/1876 – 11/1876Centennial Exposition  AEBPhiladelphiaUnibertsalaArteak, Manufaktura eta Lurreko eta Meatzeko produktuak
05/1878 – 11/1878Exposition Universelle  FrantziaParisUnibertsalsTeknologia berriak
10/1880 – 04/1881Melbourne International Exhibition  AustraliaMelbourneUnibertsalaNazio guztien Arteak, Manufaktura, Nekazaritza eta Priduktu industrialak
04/1888 – 12/1888Exposición Universal de Barcelona (1888)  EspainiaBartzelonaUnibertsalaArte Eder eta Industrialak
05/1889 – 10/1889Exposition Universelle  FrantziaParisUnibertsalaFrantziako Iraultza
05/1893 – 10/1893World's Columbian Exposition  AEBChicagoUnibertsalaAmerikaren aurkikuntza
05/1897 – 11/1897Brussels International Exposition  BelgikaBruselaUnibertsalaBizitza modernoa
04/1900 – 11/1900Erakusketa Unibertsala  FrantziaParisUnibertsalaXIX. mendea: gainbegiratua
04/1904 – 12/1904Louisiana Purchase Exposition  AEBSaint LouisUnibertsalaLouisiana Purchase
04/1905 – 11/1905Liège International (1905)  BelgikaLiègeUnibertsalaIndependentziaren 75. urteurrena
04/1906 – 11/1906Milan International  ItaliaMilanUnibertsalaGarraioa
04/1910 – 11/1910Brussels International Exhibition  BelgikaBruselaUnibertsalaNazio guztien Artelanak eta Produktu Industrial eta Nekazaritzakoak
04/1913 – 11/1913Exposition universelle et international  BelgikaGanteUnibertsalaBakea, industria eta artea
02/1915 – 12/1915Panama–Pacific International Exposition  AEBSan FranciscoUnibertsalaPanamako kanalaren inaugurazioa
05/1929 – 01/19301929 Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa  EspainiaBartzelonaUnibertsalaArteak, Industria eta Kirola
05/1933 – 10/1934Century of Progress  AEBChicagoUnibertsalaIndependentzia inkerketa industrial eta zientifikoan
04/1935 – 11/1935Brussels International Exposition  BelgikaBruselaUnibertsalaGarraioak
05/1936 – 06/1936ILIS 1936  SuediaStockholmEspezializatuaHegazkintza
05/1937 – 11/1937Exposition Internationale des Arts et Techniques dans la Vie Moderne  FrantziaParisUnibertsalaArtea eta teknologia bizutez modernoan
05/1938 – 05/1938Second International Aeronautic Exhibition  FinlandiaHelsinkiEspezializatuaAirespazioa
02/1939 – 09/1940Golden Gate International Exposition  AEBSan FranciscoUnibertsalaOzeano Barearen ikuskizuna
04/1939 – 10/1940New York World's Fair  AEBNew YorkUnibertsalaEtorkizuneko Mundua eraikitzen
05/1939 – 09/1939Exposition internationale de l'eau (1939)  BelgikaLiègeEspezializatuaUraren artea
07/1947 – 08/1947International Exhibition on Urbanism and Housing  FrantziaParisEspezializatuaHirigintza eta etxebizitza
07/1949 – 08/1949Universal Sport Exhibition (1949)  SuediaStockholmEspezializatuaKirola eta kultura fisikoa
09/1949 – 10/1949The International Exhibition of Rural Habitat  FrantziaLyonEspezializatuaLanda habitata
12/1949 – 06/1950Exposition internationale du bicentenaire de Port-au-Prince  HaitiPort-au-PrinceUnibertsalaBakearen jaialdia
04/1951 – 05/1951The International Textile Exhibition  FrantziaLilleEspezializatuaEhuna
07/1953 – 10/1953EA 53  ItaliaErromaEspezializatuaNekazaritza
09/1953 – 10/1953Conquest of the Desert (exhibition)  IsraelJerusalemEspezializatuaBasamortuaren konkista
05/1954 – 10/1954The International Exhibition of Navigation (1954)  ItaliaNapolesEspezializatuaNabigazioa
05/1955 – 06/1955The International Expo of Sport (1955)  ItaliaTurinEspezializatuaKirola
06/1955 – 08/1955Helsingborg exhibition 1955  SuediaHelsingborgEspezializatuaGizaki modernoa ingurumenean
05/1956 – 06/1956Exhibition of citriculture  IsraelBeit DaganEspazializatuaCitrus
07/1957 – 09/1957Interbau  AlemaniaBerlinEspezializatuaHansa barrutiaren berreraikuntza
07/1958 – 09/1958Brussels World's Fair  BelgikaBruselaUnibertsalaMundu ikuspegia: [[humanismo}} berria
05/1961 – 10/1961Expo 61  ItaliaTurinEspezializatuaItaliar batasunaren mendeurrena
04/1962 – 10/1962Century 21 Exposition  AEBSeattleUnibertsalaGizakia Espazioaren Aroan
04/1964 – 10/19651964 New York World's Fair  AEBNew YorkUnibertsalaBakea Ulermenaren bidez
06/1965 – 10/1965IVA 65  AlemaniaMunichEspezializatuaGarraioa
04/1967 – 10/1967Expo '67  KanadaMontrealUnibertsalaGizakia eta bere mundua
04/1968 – 10/1968HemisFair '68  AEBSan AntonioEspezializatuaZibilizazioen konfluentzia Ameriketan
03/1970 – 09/1970Expo '70  JaponiaOsakaUnibertsalaGizadiaren aurrerapena eta harmonia
08/1971 – 09/1971Expo 71  HungariaBudapestEspezializatuaEhiza munduan zehar
05/1974 – 11/1974Expo '74  AEBSpokaneEspezializatuaEtorkizuneko ingurumen berri ospatuz
07/1975 – 01/1976Expo '75  JaponiaOkinawaEspezializatuaIkusi nahiko genukeen itsasoa
06/1981 – 07/1981Expo 81  BulgariaPlovdivEspezializatuaEhiza
05/1982 – 10/19821982 World's Fair  AEBKnoxvilleEspezializatuaEnergia Mundua biraraziz
05/1984 – 11/19841984 World's Fair  AEBNew OrleansEspezializatuaIbaien mundua - ur geza biziaren iturri
03/1985 – 09/19851985 World's Fair  JaponiaTsukubaEspezializatuaEtxebizitha eta ingurua - Zientzia eta teknologia giza-etxearentzat
11/1985 – 11/1985Expo 85  BulgariaPlovdivEspezializatuaAsmakuntzak
05/1986 – 10/1986Expo '86  KanadaVancouverEspezializatuaGarraioa eta komunikazioa: Dabilen mundua
04/1988 – 10/1988Expo '88  AustraliaBrisbaneEspezializatuaAisia teknologiaren aroan
06/1991 – 07/1991Expo 91  BulgariaPlovdivEspezializatuaGazteen ekintzak Bake munduaren zerbitzura
04/1992 – 10/1992Expo '92  EspainiaSevillaUnibertsalaAurkikuntzen aroa
05/1992 – 08/1992Expo Colombo '92  ItaliaGenovaEspezializatuaKristobal Kolon, ontzia eta itsasoa
08/1993 – 11/1993Expo '93  Hego KoreaDaejeonEspezializatuaGarapenaren bide berriaren erronka
05/1998 – 09/1998Expo '98  PortugalLisboaEspezializatuaOzeanoak: etorkizunerako oinordekotza
06/2000 – 10/2000Expo 2000  AlemaniaHannoverUnibertsalaGizakia, Natura, Teknologia
03/2005 – 09/2005Expo 2005  JaponiaAichiUnibertsalaNaturaren jakinduria
06/2008 – 09/2008Expo 2008  EspainiaZaragozaEspezializatuaUra eta garapen iraunkorra
05/2010 – 10/2010Expo 2010  TxinaShanghaiUnibertsalaHiri hobea, bizitza hobea
05/2012 – 08/2012Expo 2012  Hego KoreaYeosuEspezializatuaOzeano eta kosta biziak
05/2015 – 10/2015Expo 2015  ItaliaMilanUnibertsalaPlaneta elikatuz, Energia biziarentzat
06/2017 – 09/2017Expo 2017  KazakhstanNur SultanEspezializatuaEtorkizuneko energia
10/2020 – 04/2021Expo 2020  Arabiar Emirerri BatuakDubaiUnibertsalaAdimenak lotzen, etorkizuna sortzen
04/2025 – 10/2025Expo 2025  JaponiaOsakaUnibertsalaEtorkizuneko gizartea diseinatzen gure bizitzentzat
05/2027 – 08/2025Expo 2027  SerbiaBelgradEspezializatuaAisialdia gizateriarentzat: kirolak eta musika guztiontzat
10/2030 – 03/2031Expo 2030  Saudi ArabiaRiadUnibertsalaAldaketa garaia: elkarrekin goiz prebisore batez

Erreferentziak

Kanpo estekak