Erkidegoko ganbera

Erkidegoko ganbera edo parlamentu autonomikoa Espainiako autonomia erkidego bakoitzak beren botere legegileari ematen dion izena da. Autonomia estatutu bakoitzak bere izen ofiziala arautzen du. 1978ko Espainiako Konstituzioak Biltzar (Asamblea) edo Biltzar Legegile (Asamblea Legislativa) izenak ematen ditu, 152. artikuluan.

Espainiako Konstituzioko VIII. Tituluak autonomia erkidego bakoitzek botere legegile eta betearazleak antolatzen ditu, botere judiziala aldiz, bakarra da estatu osorako.

Autonomia hiria

Autonomia erkidegoko guztiek dute beraien ganbera. Ceuta eta Melillako autonomia hiriek, ez. 1995 urtean Gorte Nagusiek estatutu ezpezifiko bat ezarri zuten autonomia hirientzako, baina ez die botere legegilerik ematen (autonomia hiri eta erkidegoren arteko ezberdintasun nagusia).

Parlamentuak autonomia erkidegoaren arabera

Espainiako erkidegoko ganberak
BanderaAutonomia erkidegoaIzenaEgoitzaOsaketa
AndaluziaAndaluziako ParlamentuaSevilla109 diputatu
AragoiAragoiko GorteakZaragoza67 diputatu
Asturiasko PrintzerriaAsturiasko Printzerriko Junta NagusiaOviedo45 diputatu
Balear UharteakBalear Uharteetako ParlamentuaPalma59 diputatu
KanariakKanarietako ParlamentuaSanta Cruz Tenerifekoa60 diputatu
KantabriaKantabriako ParlamentuaSantander39 diputatu
Gaztela-MantxaGaztela-Mantxako GorteakToledo33 diputatu
Gaztela eta LeonGaztela eta Leongo GorteakValladolid83 diputatu
KataluniaKataluniako ParlamentuaBartzelona135 diputatu
Valentziako ErkidegoaValentziar GorteakValentzia99 diputatu
ExtremaduraExtremadurako BiltzarraMérida65 diputatu
GaliziaGaliziako ParlamentuaSantiago de Compostela75 diputatu
ErrioxaErrioxako ParlamentuaLogroño33 diputatu
Madrilgo ErkidegoaMadrilgo BiltzarraMadril120 diputatu
Murtziako EskualdeaMurtziako Eskualdeko BiltzarraCartagena45 diputatu
NafarroaNafarroako ParlamentuaIruñea50 diputatu
EuskadiEusko LegebiltzarraGasteiz75 diputatu
Espainiako hiri automonoetako ganberak
BanderaAutonomia hiriaIzenaEgoitzaOsaketa
CeutaCeutako BiltzarraCeuta25 zinegotzi-diputatu
MelillaMelillako BiltzarraMelilla25 zinegotzi-diputatu

Kanpo estekak