Eskamak kentzen (telesaila)

telesaila

Eskamak kentzen (euskara batuan Ezkatak kentzen) ETB 1eko telesail bat izan zen, euskaraz ekoitzia.[1] Fikzio honek lanbide zaharra utzi nahi ez duten eskabetxera talde baten eguneroko bizitza zuen ardatz. 2016ko otsailaren 23an, asteartetean hasi zen emititzen ETB1en, eta Euskal Herriko hainbat aktore ospetsuk hartu zuten parte saioan.[2] Olatz Beobide eta Pedro Fuentes izan ziren saio honen zuzendariak.

Eskamak kentzen (telesaila)
Jatorria
IzenburuaEskamak kentzen
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Sasoi kopurua1
Atalak12
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia dramatikoa
Iraupena60 minutu
Grabazio lekua(k)Mutriku
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Olatz Beobide
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data2016ko otsailaren 23a
Amaiera-data2016ko maiatzaren 10a

eitb.eus…
IMDB: tt5440098 Filmaffinity: 387604 Edit the value on Wikidata

1.000 metro karratutan sartuta zeuden dekoratuetan grabatzen zen fikzioa. Bertan, kontserba-lantegia eta langileen etxeak zeuden eraikita. Eskabetxe-lantegiko kanpo aldea, berriz, Mutrikun grabatu zen. Balearen arrantza usadio izan duen herri honetan dago, hain zuzen ere, dekoratuen inspirazio izan den lantegiaren aurreko alde hori.[3]

Hasiera batean, Iñigo Lezertuak, telesailaren sortzaileak, telesaila "Eskabetxerak" edo "Eskabetxeko neskak" nahi zuen deitu, baina azkenean ETBk titulu bezala "Eskamak kentzen" jartzea erabaki zuen, Beti eskamak kentzen euskal kanta ospetsuarekin lotuta.

2016ko maiatzaren 10ean emititu zen telesaileko azken atala. Telesailaren denboraldi bakarrak %2,5eko ikusle kuota lortu zuen. Euskal Telebistak bigarren denboraldi bat iragarri zuen eta gidoiak idatzi eta aktorei banatu ere egin zitzaizkien. Azkeneko momentuan ordea, ETBk aurrera ez segitzea erabaki zuen. Ez omen zuen aurrera egiteko beharrezkoa zen bilakaera izan.[4]

Sinopsia

'I Tre Velieri' kontserba-lantegiak hondoa jo duela eta, Genarok (Joseba Apaolaza) lantegia ixtea erabaki du. Langileek, baina, pauso bat aurrera egitea erabaki dute orduan: lantegia erosi eta kooperatiba sortu dute. Denak dituzte erabakiaren aurka, eta zorpetu egin dira, nahiz eta egoera ekonomiko eskasean egon. Abiapuntu horretatik hasita, telesailak eskabetxeren eguneroko bizipen eta gora-beherak kontatzen ditu.

Denboraldiak

DenboraldiaAtalakEstreinaldiaAmaieraAudientzia (bataz bestekoa)
IkusleakKuota
1122016ko otsailaren 23a2016ko maiatzaren 10a21.300 ikusle%2,5

Audientzien eboluzioa (12 atalak)

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Atalak eta audientziak

AtalaIzenburuaEmisio dataAudientzia
IkusleakKuota
1Itzulera2016ko otsailaren 23a39.000 ikusle%4,3
2Kooperatiba2016ko martxoaren 1a24.000 ikusle%2,7
3Garbi unchained2016ko martxoaren 8a23.000 ikusle%2,6
4Sekretua2016ko martxoaren 15a22.000 ikusle%2,5
5Berritze baimena2016ko martxoaren 22a28.000 ikusle%3,5
6Beharbada munduko hegaluzerik onena2016ko martxoaren 29a18.000 ikusle%2,2
7VIP aparkalekua2016ko apirilaren 5a25.000 ikusle%2,9
8Itzi superstar2016ko apirilaren 12a19.000 ikusle%2,2
9Itsasoan galdutakoak2016ko apirilaren 19a15.000 ikusle%1,7
10Xantaia2016ko apirilaren 26a7.000 ikusle%0,7
11Benitok akustikan abestu ahal du2016ko maiatzaren 3a14.000 ikusle%1,6
12Lan erregulazio espedientea2016ko maiatzaren 10a21.000 ikusle%2,5

Aktoreak eta pertsonaiak

EiTBn lan egin duten eta Euskal Herrian ezagun diren hainbat aktorek hartu zuteparten Iñigo Lezertuak eta Cesar Rodriguez Blancok garatutako proiektuan. Zenbait aktore mundu mailan ere famatuak dira, Euskal Herritik kanpo ere lan egin baitute.

     Protagonista     Eskabetxera     Familiakidea     Besteak
AktoreaPertsonaiaPapera
Eskabetxerak
Barbara Goenaga          Itsaso LizardiEskabetxeko langilea. New Yorken bizi izan da, baina orain amaren etxera itzuli da, Karmentxurengana.[5]
Elena Irureta     Xole AltunaEskabetxeko langilea eta liderra. Andresen emaztea. Genio bizia du.[6]
Karmele Larrinaga     Garbiñe ItuarteEskabetxeko langilea. Xoleren lagunik onena, txikitatik ezagutzen dira. Ezkongabea da.[7]
Itziar Atienza     Elena ElezgaraiEskabetxeko langilea. Lehiakorra da. Matiasen emaztegaia da eta ama izan nahi du. Matiasek ez ordea.[8]
Amaia Irazabal     Malen BeitiaEskabetxeko langileen artean gazteena. 21 urte ditu eta 5 daramatza eskabetxean.[9]
Maria Urcelay     Itziar EsnaolaEskabetxeko langileetan ameslariena. Telebistako izar izateko ametsa dauka. Maitasun kontuetan traketsa.[10]
Ainara Ortega     Nerea MendizabalEskabetxeko langilea. Itxasoen nerabezaroko laguna. Aitorren bikotea.[11]
Agertutako beste pertsonaiak
Loli Astoreka     Mari Karmen "Karmentxu"Itsasoren ama eta Maiteren alaba. Hirurak batera bizi dira. Herriko kaian duen dendatxoan egiten du lan.[12]
Itziar Aizpuru     MaiteItsasoren amona eta Karmentxuren ama. Euskal matriarkatuaren ikurra. Bizitzeko gogoz beteta dago.[13]
Joseba Apaolaza     Genaro'I Tre Velieri' eskabetxeko jabea zen. Gero ordea eskabetxeko neskei saldu zien enpresa.[14]
Ramon Agirre     InaxioGenaroren laguntzailea da, zakur lehiala.[15]
Alberto Berzal     MatiasElenaren bikotea, baina Itxasorekin jolastea ere gustatzen zaio. Herriko azken arrantzale gazteetako bat.[16]
Xabier Perurena     AitorNerearen senarra eta bikiak dituzte elkarrekin. Instituto garaietatik batera dabiltza. Ertzaina da.[17]
Patxi Gonzalez     AndresXoleren senarra. Arrantzalea izan zen eta orain erretiratu egin da. Etxean pasatzen du eguna.[18]

Telesailaren hastapenak

2016ko otsailaren 17ko goizean prentsaren aurrean aurkeztu zuen telesaila ETBkDonostiako Aquariumean izan zen eta bertan egon ziren Edu Barinaga ETBko zuzendaria, Blanca Baena K2000ko produktore eragilea, Cesar Rodriguez Blanco La Competenciako produktore eragilea, Iñigo Lezertua saioaren sortzailea, eta Itziar Atienza, Joseba Apaolaza, Karmele LarrinagaMaria Urcelay, Amaia Irazabal eta Itziar Aizpuru aktoreak.

Prentsaurrekoaren ostean, arratsaldeko 19:30etan telesailaren aurrestreinaldia izan zen Donostiako Victoria Eugenia antzokian, eta bertan Eskamak kentzen saioko taldeaz gain 650 pertsona inguru hurbildu ziren lehen kapitulua inork baino lehenago eta esklusiban ikustera.

Telesailean protagonista diren "eskabetxerak" bideoklip bat grabatu zuten Beti eskamak kentzen abesti ezagunaren bertsio berritua abestuz. Irungo Irudiots estudioan grabatu zen bideoa. Dani Venegas izan zen kanta berriztatzen eta egokitzen aritu zen musikaria.[19] Gainera, 2.000 hegaluze pote fabrikatu ziren telesailaren markarekin; batzuk jarraitzaileen artean banatu edo zozketatu ziren, eta beste pote batzuk salmentan jarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Eroskiko hipermerkatu batzuetan.[20]

Erreferentziak

Kanpo estekak