Estatistikako Lurralde Unitateen Nomenklatura

Estatistikako Lurralde Unitateen Nomenklatura (NUTS[1]) Europar Batasuneko lurraldea hiru mailatan sailkatu eta lurralde-unitateak banan-banan zehazten dituen nomenklatura da.[2] Lurralde-unitatea eskualde geografiko bat da, ezarritako administrazio-agintaritza duena eta kasuan kasuko estatuan erakunde- eta lege-eskumena duena. Administrazio-unitate bat osatzen duten NUTS mailak hurrengo taulak ezartzen dituen biztanle-mugen araberakoak dira, baina ez dira zorrotz aplikatzen. Esate baterako, 2009an 27.734 biztanle zituen Åland zein 11.797.021 biztanle zituen Île-de-France NUTS 2 eskualde gisa sailkatuta zeuden.

MailaGutxieneko biztanleriaGehieneko biztanleria
NUTS 13 000 0007 000 000
NUTS 2800 0003 000 000
NUTS 3150 000800 000

NUTS kodeak ISO 3166-1 kodearen bi letrekin hasten dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak