Europako geografia

Europak, munduko bigarren kontinenterik txikienak, 10.530.751 km² ditu, hau da, munduaren azaleraren % 7.

Europako topografia.

Geografiaren aldetik, Europa, Ozeania bezala, berez ez da kontinentea, baizik eta makro-batasun geografiko bat, Eurasia kontinentearen beso bat baino ez. Hala ere, ohituraz, kontinentetzat hartzen da.

Orografiaren ikuspuntutik, kontinenterik lauena da, 230 metrotako altuerarekin. Europako mendirik altuenak Ekialdeko Europan 5.642 metrotako Elbrus (Errusia) eta 5.204 metrotako Shkhara (Georgia) dira eta Mendebaldeko Europan 4.807 metrotako Mont Blanc (Frantzia).

Geologia

Sakontzeko, irakurri: «Europako geologia»

Europako ezaugarri nagusia menditsu eta altua den Hegoaldeko Europa eta Ingalaterratik Ural mendietara doan ordokiaren arteko dikotomia da. Alde bien arteko muga Pirinioek eta Alpeak/Karpatoek sortzen dute. Iparraldeko ordokiek Eskandinaviako mendiak eta Britainiar uharteen alde menditsuak dituzte mugatzat. Europako ordokiek Irlandako itsasoaren, Ipar Itsasoaren, Itsaso Baltikoaren eta Barentseko itsasoaren urpean jarraitzen dute.

Iparraldeko zatia Baltica kontinente historikotik dator, ondoren "kontinente nagusia" da, bestea beste kontinente geologikotik etorritako zati banatuak izanik.

Hidrografia

Europako ibai nagusiak bere arroekin batera.

Itsasoak

Europako golko eta itsaso nagusiak honako hauek dira:

Itsasarteak

Aipatutako itsasoen artean zenbait itsasarte daude:

Ibaiak

Europako ibai nagusiak honako hauek dira:

Zb.IzenaLuzera
1Volga3.690 km
2Danubio2.860 km
3Ural2.428 km
4Dnieper2.290 km
5Don1.950 km
6Petxora1.809 km
7Kama1.805 km
8Oka1.500 km
9Belaia1.430 km
10Tisza1.358 km
11Dniester1.352 km
12Rhin1.320 km
13Elba1.091 km
14Vistula1.047 km
15Tajo1.038 km
16Loira1.012 km
17Ebro960 km
18Sava933 km
19Rodano815 km
20Sena776 km
21Po652 km

Aintzirak

Hurrengo taulan Europako aintzirarik handienak agertzen dira:

Zb.IzenaBertoko izenaHerrialdeaAzalera (km²)Oharra
1LadogaЛа́дожское Óзеро, LaatokkaErrusia17700Munduko 14. lakua
2OnegaOnego, Онежское озеро, Ääninen, ÄänisjärviErrusia9894Munduko 18. lakua
3KuibishevКу́йбышевское водохрани́лищеErrusia6450Munduko 2. erreserba
4VänernSuedia5655Suediako handiena
5RibinskРы́бинское водохрани́лищеErrusia4500
6SaimaaSaimenFinlandia4377Finlandiako handiena
7PeipusPeipsi-Pihkva järv, Чудско-Псковское озеро, Peipusa ezersEstonia, Errusia3555Estoniako handiena
8TsimljanskЦимля́нское водохрани́лищеErrusia2702
9Krementxuk-OskolКременчуцьке водосховищеUkraina2250
10KakhovkaКаховське водосховищеUkraina2155
11VätternSuedia1893
12SaratovСаратовское водохрани́лищеErrusia1831
13GorkiГорьковское водохрани́лищеErrusia1591
14Suur-SaimaaFinlandia1377Saimaaren zati bat
15BelojeБелое озероErrusia1290
16VigozeroВыгозеро, UikujärviErrusia1250
17MälarenSuedia1140
18IJssel lakuaIJsselmeerHerbehereak1100Herbehereetako lakurik handiena
19PäijänneFinlandia1081Finlandiako sakonena
20InariInarijärvi, Enare träsk, Anárjávri, AanaarjävriFinlandia1040

Letra etzanaz lakuak baino gizonak sortutako urtegiak dira.

Uharteak

Mallorca uhartea.

Europako uharte nagusiak honako hauek dira:

  1. Britainia Handia, 218.000 km².
  2. Islandia, 103.000 km².
  3. Irlanda, 83.000 km².
  4. Zembla Berriko Ipar uhartea, 49.000 km².
  5. Zembla Berriko Hego uhartea 33.000 km².
  6. Sizilia, 25.000 km².
  7. Sardinia, 24.000 km².
  8. Zipre, 9.200 km².
  9. Korsika, 8.700 km².
  10. Kreta, 8.300 km².
  11. Seelandia, 7.500 km².
  12. Eubea, 3.900 km²..
  13. Mallorca, 3.600 km².
  14. Tenerife, 2.040 km².
  15. Fuerteventura, 1.650 km².
  16. Kanaria Handia, 1.560 km².
  17. Malta, 316 km².
  18. Fionia, 3.400 km².
  19. Faroe uharteak, 1.390 km².
  20. Eivissa, 560 km².
  21. Menorca, 690 km².

Orografia

Ordokiak

Penintsulak

Europako penintsula nagusiak honako hauek dira:

Mendiak

Pirinioak.

Europako zenbait mendilerro nagusiak:

Hauek dira Europako mendirik altuenak:

  1. Elbrus (5.642 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  2. Dykh Tau (5.203 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  3. Rustaveli (5.201 m), Georgia, Kaukasoko mendilerroa
  4. Koshtan Tau (5.150 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  5. Puschkin (5.100 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  6. Shkhara (5.068 m), Errusia/Georgia, Kaukasoko mendilerroa
  7. Kazbek (5.047 m), Errusia/Georgia, Kaukasoko mendilerroa
  8. Mizhirgi (5.025 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  9. Katyn (4.974 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  10. Shota Rustaveli (4.960 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  11. Borovikovs topp (4.888 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  12. Mont Blanc (4.808 m), Frantzia-Italia, Alpeak
  13. Dufourspitze (4.634 m, Monte Rosa mendilerroan), Suitza-Italia, Alpeak
  14. Dom (4.545 m), Suitza, Alpeak
  15. Weisshorn (4.505 m), Suitza, Alpeak
  16. Lyskamm (4.480 m), Suitza-Italia, Alpeak
  17. Matterhorn (4.478 m), Suitza-Italia, Alpeak
  18. Dent Blanche (4.357 m), Suitza, Alpeak
  19. Finsteraarhorn (4.274 m), Suitza, Alpeak
  20. Zinalrothorn (4.221 m), Suitza, Alpeak

Eta hauek sumendi nagusiak:

Etna sumendiaren erupzioa 2002an.
  1. Etna (3370-3400 m), Sizilia, Italia
  2. Hvannadalshnjúkur (2119 m), Islandia
  3. Grímsvötn (1725 m), Islandia
  4. Herðubreið (1682 m), Islandia
  5. Hekla (1491 m), Islandia
  6. Vesuvio (1200 m), Italia
  7. Stromboli (926 m), Italia
  8. Santorini (575 m), Grezia

Ikus, gainera

Kanpo estekak