Guadalupe (eskualdea)

Guadalupe (departamendua)» orritik birbideratua)

Guadalupe[1] (frantsesez Guadeloupe, /ɡwadəlup/ ahoskatua; antillar kreolez: Gwadloup) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (DOM) da, Antilletako uhartedi txikia. Hego Amerikako kostatik 600 km iparraldera dago eta Dominikar Errepublikaren ekialdean. Prefektura Basse-Terre hirian dago.

Guadalupe
Guadeloupe

flag of Guadeloupe (en) Itzuli

Coat of arms of Guadeloupe (en) Itzuli
[[Fitxategi:|200px]]
Geografia
HiriburuaBasse-Terre
15°59′49″N 61°43′58″W
Azalera1.703
Punturik altuenaSoufrière
KontinenteaIpar Amerika
Administrazioa
PresidenteaAry Chalus (PS)
Ary Chalus (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria384.315 (2021)
756 (2020)
Dentsitatea236,07 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1946ko martxoaren 21a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+590
ISO 3166-1 alpha-2GP
ISO 3166-1 alpha-3GLP
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli eta Type E (en) Itzuli
Internet domeinua.gp
Artikulu hau Frantziako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalupe».

Izena

Izena Extremaduran (Espainia) dagoen Guadalupe herritik datorkio, Ama Birjina han agertu omen zelako. Guadalupek (arabieraz, Wad al luben) "ibai ezkutua" esan nahi du. Behinola, Karukera izena zuen ("Ur ederren uhartea").

Uharteak

#UharteBizt. (2010)Bizt. (99)HazkundeAzalera (km²)Dentsitate
1Grande-Terre197.620196.767 %+0,43586,68 km²337
2Basse-Terre189.713172.693 %+9,86847,82 km²224
3Marie-Galante11.56112.488 %-7,42158,01 km²73
4Terre-de-Haut1.7871.729 %+3,355,22 km²342
5La Désirade1.5791.620 %-2,5321,42 km²74
6Terre-de-Bas1.0951.269 %-13,77,58 km²144
7Petite-Terre00_1,70 km²_

Hiri nagusiak

#HiriaBizt.(10)Bizt. (99)HazkundeUhartea
1Pointe-à-Pitre131.523132.751 %-0,93G-T & B-T
2Basse-Terre35.54536.126 %-1,61Basse-Terre
3Sainte-Anne24.19220.410 %+18,5Grande-Terre
4Petit-Bourg23.19920.528 %+13,0Basse-Terre
5Le Moule22.38120.827 %+7,46Grande-Terre
6Sainte-Rose20.15517.574 %+14,7Basse-Terre
7Capesterre-Belle-Eau19.32119.568 %-1,26Basse-Terre
8Morne-à-l'Eau16.72517.154 %-2,50Grande-Terre
9Lamentin15.91313.434 %+18,5Basse-Terre
10Saint-François14.79710.659 %+38,8Grande-Terre

Historia

Guadalupeko lehen biztanleak arawak amerindiarrak izan ziren, arrantzaz eta nekazaritzaz bizi zen herri baketsua, K.a. 330. urtean. Geroago, gaur egungo Venezuelatik iritsi ziren Karibeko indioek uhartea inbaditu eta Karukera izena eman zioten. Europarren iritziz, Guadalupe Kristobal Kolonek 1493an aurkitu zuen.

Frantziak 1635. urte inguruan kolonizatu zuten eta karibetar indioak bakandu zituzten, haiek esplotatzeko saiakera antzuaren ondoren. Afrikako esklaboak eraman zituzten eta azukre-kanabera sartu, Guadalupeko baliabide ekonomiko nagusitzat. Esklabotzaren indargabetzearen ondoren, eta azukre-kanaberaren landaketak utzi ondoren, uhartearen erakargarritasuna erabili zen.

Gaur egun, Guadalupeko biztanleria amerindiar, europar, afrikar eta indiarren nahasketa da. Elkarrekin kultura kreolea sortu zuten eta lasaitasunean bizitzea proposatu zuten.

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)