Hubbleren legea
Unibertsoaren hedatze-abiaduraren eta galaxien arteko distantziaren arteko erlazioa proportzio zuzena dela adierazten duen legea. Proportzionaltasun-konstanteari Hubbleren konstantea deritzo
Hubbleren legea galaxia baten gorriranzko lerrakuntza dagoen distantziarekiko proportzionala de la dioen fisikako lege bat da. Unibertsoaren hedapenaren paradigmaren behaketazko lehen frogatzat hartzen da, eta, gaur egun, Eztanda Handia edo Big Bangaren froga euskarririk aipatuenetako bat da.
Lege honen arabera, Unibertsoaren hedapenaren inertziaren neurri bat Hubbleren konstanteak ematen du. Behaketazko erlazio honetatik abiatuta, galaxiak, batzuk besteengandik, euren arteko distantziarekiko proportzionala den abiaduran aldentzen direla ebatz daiteke, abiadura-distantzia erlazioa bezala ezartzen den eta, batzuetan, Hubbleren legearekin nahasten den erlazio orokorrago bat dena.
Kanpo estekak
- Ricardo Moreno Luquero: Hubbleren legea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. DBHko bigarren ziklorako eta batxilergorako teoria eta jarduera liburuxka.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna