Jim Crow legeak

Jim Crow legeak Ameriketako Estatu Batuetako hainbat estatutan 1890eko hamarkadatik 1965 arte indarrean egon ziren arraza-segregazioaren legeen izen ez-ofiziala da[1].

Afro-amerikarrentzako sarrera Belzoniko (Mississippi) zinema-areto batean 1939an

Jim Crow legeen adibide batzuk jatetxe, taberna, komun eta garraiobideen bereizketak izan ziren[2]; zuri eta beltzentzako ur edateko iturriak ere bazeuden. Ameriketako Estatu Batuetako Armada ere bereizita zegoen.

Estatuak bultzatutako eskola-segregazioa Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen Gorte Gorenak 1954an. Jim Crow beste lege guztiak 1964ko Eskubide Zibilen Legeak eta 1965eko Boto Eskubideen Legeak indargabetu zituzten[3].

Etimologia

Jim Crow, Thomas Ricek asmatutako pertsonaia

Jim Crow Law esaldia 1904an hiztegian agertu zen lehen aldiz[4], aurretik erabiltzen zenaren frogak dauden arren[5][6].

Jim Crow esaldiaren jatorria «Jump Jim Crow» musika ikuskizunari egotzi izan zaio, Thomas Dartmouth Rice aktore zuriak antzezten zuena, aurpegia beltzez margotuz afro-amerikar bati erreferentzia egiteko. 1832an estreinatu zen eta Andrew Jackson orduko presidentearen politika populista satirizatzeko erabili zen. Riceren pertsonaiaren ospearen ondorioz, 1838rako Jim Crow «afro-amerikarra» esan nahi zuen esamolde peioratibo bihurtu zen[7], eta pixkanaka arraza-segregazioaren legeak «Jim Crow legeak» bezala ezagutzen hasi ziren[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak