LPEE

Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea[1] (LPEE, ingelesez: Organization of the Petroleum Exporting Countries, OPEC) petrolio ekoizleak diren hamabi herrialdek osatutako kartela da. Herrialde kideak Aljeria, Angola, Ekuador, Iran, Irak, Kuwait, Libia, Nigeria, Qatar, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta Venezuela dira. Kartelaren egoitza nagusia Vienan dago 1965etik[2], eta herrialde kideen energia ministroen aldizkako bilerak antolatzen ditu. Indonesia LPEEtik irten zen 2008an, petrolio inportatzaile bihurtu baitzen, baina berriro kartelara itzultzeko desioa agertu zuen berriro esportatzaile bihurtuko balitz[3].

LPEE
Datuak
Izen laburraOPEC, OPEL, OPEP, OPEP, OPEP, OPEP, OPEP, OPUL, АПЕК, OPEP, ETOP, OPEP, ОПЕК, ОПЕК, ОПЕК, אופ״ק, אָפּע״ק, ოპეკი, МЭЕҰ, 油組, 油组, 油組, ABEP, ONEP, LPEE eta ՆԱԵԿ
Motanazioarteko erakundea, Interes-taldea, gobernu arteko erakundea eta Kartela
Jarduera sektoreapetrolioaren industria
Herrialdeainternationality (en) Itzuli
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Idazkari orokorraHaitham al-Ghais (en) Itzuli
Egoitza nagusi (2009–)
Osatuta
Zeren jabe
Deutschmeister-Palais (en) Itzuli
Historia
Sorrera1960ko irailaren 14a
SorlekuaBagdad
webgune ofiziala
Twitter: OPECSecretariat Edit the value on Wikidata

Bere estatutuen arabera, bere helburu nagusia kartelaren interesak, bai banakakoak zein talde gisa, zaintzeko beharrezkoak diren bitartekoak zehaztea da. Horrez gain, petrolioaren nazioarteko merkatuetako salneurriak egonkortzeko moduak eta bitartekoak jartzea da beste xedeetako bat, gorabehera kaltegarri eta ez beharrezkoak saihestuz, betiere nazio ekoizleen interesak eta haiek dituzten diru-sarrera premiak babestuz; petrolio hornidura erregularra eta eraginkorra segurtatzea nazio kontsumitzaileei, eta kapitalen itzulera bidezkoa bermatzea petrolioaren industriari.

Kideak

Afrika, Asia eta Hegoamerikako hamahiru herrialdek osatzen dute LPEE.

HerrialdeaEskualdeaSartze-dataBiztanleria (2016)Azalera (km²)Ekoizpena (upel/egun)2019ko ekoizpena (upel/egun)[4]
 AljeriaAfrika196941.255.5812.381.7401.348.361 (18º)1.016.000
 AngolaAfrika200721.198.9911.246.7001.769.615 (14º)1.394.000
 Arabiar Emirerri BatuakEkialde Ertaina(1967)9.575.72983.6003.106.077 (8º)3.085.000
 Ekuatore GineaAfrika2017901.15528.051227,000 (36º)120.000
 GabonAfrika(1975) 20162.340.581267.667210,820 (37º)206.000
 IrakEkialde Ertaina196038.762.240437.0724.451.516 (5º)4.779.000
 IranEkialde Ertaina196083.356.6111.648.0003.990.956 (4º)2.194.000
 Kongoko ErrepublikaAfrika20185.125.821342.000260.000 (31º)318.000
 KuwaitEkialde Ertaina19603.512.24017.8202.923.825 (9º)2.653.000
 LibiaAfrika19627.211.1981.759.540384.686 (29º)1.056.000
 NigeriaAfrika1971190.271.140923.7681.999.885 (13º)1.866.000
 Saudi ArabiaEkialde Ertaina196029.630.0212.149.69010.460.710 (2º)9.805.000
 VenezuelaHegoamerika196032.128.270912.0501.137.000 (20º)712.000
Guztira477.407.97612.150.695 km²35.221.741 upel/egun29.741.000 upel/egun

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.