Lourdes Oñederra

euskal idazlea

Miren Lourdes Oñederra Olaizola (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko ekainaren 9a) euskal hizkuntzalaria (fonologian espezializatua), ikerlaria eta euskal idazlea da. Hispaniar Filologian lizentziatua eta Euskal Filologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, eta euskaltzain oso izendatu zuten 2007ko azaroaren 30ean. Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2000. urtean Eta emakumeak sugeari esan zion eleberriarekin.[1]

Lourdes Oñederra

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Lourdes Oñederra
JaiotzaDonostia1958ko ekainaren 9a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaIowako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaKoldo Mitxelena
Doktorego ikaslea(k)Agurtzane Elordui Urkiza
Oroitz Jauregi
Saioa Larraza (en) Itzuli
Camilo Diaz Romero
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea eta filologoa
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: lurdes-onederra-olaizola Literaturaren Zubitegia: 230

Lanak

Koldo Mitxelenaren zuhaitz akademikoa.[2][3][4]

1987an "Palatizazioa euskaraz" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Lourdes Oñederrak sorturiko 50 lan baino gehiago bildu dira.[6]

Nobela

  • Eta emakumeari sugeak esan zion (1999, Erein). Lau erdaratara itzuli diote: gaztelaniara (Y la serpiente dijo a la mujer, Bassarai, 2000), ingelesera (And the serpent said to the woman, University of Nevada, 2005), errusierara (I skazala zmeia zhenschchine, Izdatelstvo Evropejskogo universiteta, 2008), eta italierara (E il serprente disse alla donna, Libe edizioni, 2017)
  • Intemperies (babes bila) (2013, Erein). Gaztelaniara itzuli diote (Intemperies, Erein, 2015).

Haur literatura

Itzulpenak

Hizkuntzalaritza

  • Euskal fonetika-fonologiaren ikasketarako gaiak. (2015) Oroitz Jauregi Nazabal, Lurdes Oñederra Olaizola UPV/EHU 978-84-9082-131-2[7]
  • Fonetika fonologia hitzez hitz. 2004, UPV/EHU, 84-8373-659-484-7585-267-X
  • Euskal fonologia. Palatizazioa, asimilizazioa eta hots sinbolismoa. 1990, UPV/EHU, 84-7585-267-X
  • Basque [elkarlanean] (Croom Helm, 1988))
  • Palatizazioa euskaraz doktore-tesia. Doktorego tesia. 1987 [formatu digitalean argitaratua, 2009][8]

Sariak eta errekonozimenduak

Bibliografia

Erreferentziak

Kanpo estekak