Luzon

Filipinetako uharterik handiena

Luzon[1] (filipineraz luˈson ahoskatua) Filipinetako uharterik handiena da, uhartediaren iparraldean kokatutakoa. 109.965 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2015ean 53.336.134 biztanle zituen.[2] Manila hiriburua uhartearen hegoaldean dago.

Luzon
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPulag mendia
Garaiera2.922 m
Motauharte
Azalera109.965 km²
EponimoaLuzón
Geografia
Map
Koordenatuak16°N 121°E / 16°N 121°E / 16; 121
UTC orduaUTC+08:00
Honen parte daFilipinak
Luzon (en) Itzuli
Estatu burujabe Filipinak
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaFilipinak

Izena

Antzina, "Nueva Castilla" gaztelaniazko izena zeukan.

Geografia

Sumendi uhartea da, oso menditsua; uhartearen erdialdekoa eta Cagayan ibaiaren ertzekoa dira ordoki nagusiak.

Ekonomia

Nekazaritza (arroza, artoa, kokoa) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. Luzongo basoetatik oso aintzat hartuak diren egur motak ateratzen dira: teka, kaoba eta banbua besteak beste.

Ondasun nabarmenak

Uharte honetan daude Gizateriaren ondare izendatutako hiru toki: Filipinetako Eliza Barrokoak (4tik 3), Banaue Arroz Terrazak eta Vigan.

Bertako hiri eta herri ugarik euskal izena dute, uhartea Espainiar Inperioko zati izan baitzen hiru mendez. Horien artean daude Urdaneta, Barasoain eta Legaspi.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Filipinetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.