Mineral (nutrizioa)

Mineral-mota; kantitate txikian behar den arren, ezinbestekoa da hazkuntzarako, garapenerako eta osasunerako.

Mineralak, elikaduraren testuinguruan, organismoek bizi-funtzioak betetzeko ezinbesteko elikagai gisa eskatzen dituzten elementu kimiko ez-organikoak dira. Energiarik ematen ez duten arren, funtsezkoak dira metabolismoa eta zenbait erreakzio kimiko erregulatzeko. Mineralak mikronutriente gisa sailkatzen dira, kantitate txikitan behar baitira osasun ona izateko. Funtsezko mineralen adibide batzuk kaltzioa, burdina, magnesioa, fosforoa, potasioa eta sodioa dira.

Oro har, giza gorputzaren lau egitura-elementu nagusiak (oxigenoa, hidrogenoa, karbonoa eta nitrogenoa) ez dira elikagai mineral nagusien zerrendetan sartzen, ez baitira mineralak. Lau elementu horiek giza gorputzaren pisuaren % 96 osatzen dute gutxi gorabehera, eta gainerakoak mineral nagusiek (makromineralak) eta mineral txikiak (aztarna-elementuak ere deitzen zaie) dira.

Mineralen beharrizanak gizakietan oso txikiak dira, eta honen arabera bi talde daude:

  • Makromineralak (Ca, Mg, Na, K, P, Cl, S): gorputz pisuaren % 0,005 baino gehiago osatzen dute; eta egunean kontsumitu behar den kantitatea 100 mg baino gehiago izan behar da.
  • Mikromineralak (Fe, Zn, F, I, Cr, Se, Mn...): gorputz pisuaren % 0,005 baino gutxiago da eta gorputzak 20 mg/eguneko baino ez du behar modu egoki batean lan egiteko.

Gure eguneroko dietan, mantenugai hauek lekaleetan (burdina eta magnesioa), esnekietan (kaltzioa), osoko zerealetan (zinka), haragian (fosforoa, burdina, potasioa) eta arrainean (fluorra, iodoa) aurki  ditzakegu.[1]

Mineralen sailkapena

Mineralak kontsumitzeko beharraren arabera sailkatzen dira. Gomendio hori 100 mg/egun baino handiagoa bada, makromineral baten aurrean gaudela esaten da, eta txikiagoa bada, mikromineral bat izango da.

Makromineralak

Makromineralak gizakiek haien dietan kantitate nabari batean hartu behar dituzten mineralak dira. Hala nola, kaltzioa, fosforoa, magnesioa, azufrea, sodioa, potasio eta kloroa.

IzenaXurgapenaFuntzioakGaixotasunakIturri dietetikoak
Ca eta P0,5-1g/egunean kontsumitzea gomendatzen da  hartzen den % 25-70 xurgatzen baitu gure gorputzak.

Xurgapena duodenoan.

Odol-gatzapena, gihar uzkurdurarako beharrezkoa den konposatua da. Gainera, entzima askoren kofaktore gisa lan egiten dueta hezurrentzako eta hortzentzako konposatu garrantzitsua da.[2]Gabeziak hiperkaltzemia, tetania, errakitismoa, estoporosia eta osteomalazia eragin.

Gehiegikeriak idorreria eta giltzurrunetako harriak izateko arriskua, mineral batzuen xurgapena murriztu eta hiperkaltzemia eragin.

Gazta parmesanoa, sardina,  tomate, arbendol
ATP-ren, kreatina fosfatoaren, azido nukleikoen… osagaia.Gabeziak ATP eta beste konposatu fosforodunen sintesia murriztu.

Gehiegikeriak “masailezur porotsua” eragin.

Esnea eta esnekiak, animalia eta landare jatorriko elikagaiak, burbuilak dituzten freskagarriak…
MgKontsumitzen den % 90a heste meharrean, garraio aktiboz eta barreiadura sinplez xurgatzen da.Egiturazkoa, erregulatzailea, azido nukleikoen sintesian parte hartu…Gabeziak: sintoma neuromuskularrak.  

Gehiegikeriak: diarrea osmotikoak eta sintoma neurologikoak.

Proteinen iturri diren elikagaiak (arrautzak, fruitu lehorrak, lekaleak, zerealak…), klorofila duten elikagaiak, txokolatea…
SErabilgarria izateko, aminoazido sufredun gisa hartu behar da elikagaietan.Egitura (disulfuro-lotura edo zubiak) eta funtzio erregulatzailea.[3]Homozistinuria.Proteina iturri guztietan, lekale batzuetan izan ezik.
Na,K,ClHeste meharrean xurgatzen da.Organismoaren presio ormotikoa erregulatu. Giltzurrunetan, organismoaren pHa arautu. Mintz-potentziala erregulatu.Gabezia oso arraroa da.

Hipertentsioa dutenek Na-ren ingestioa kontrolatu.

Na eta Cl: mahai gatza

K: ziazerba, ahuakatea, arroza, atuna...

Mikromineralak

Mikromineralak gizakiek kantitate oso txiki batean behar dituzten mineralak dira, hala nola, selenioa, kobrea, manganesoa, fluorra, kromoa eta abar.

IzenaXurgapenaFuntzioakGaixotasunakIturri dietetikoak
FeKontsumitzen den % 10-15 hesteetan xurgatzen da. Hemo pinozitosiz eta  ez hemo ferroso eran.Oxigenoa garraiatu odolean (hemogobina)[4]

Erredox erreakzioetan parte hartu.

Gabezia: anemia ferropenikoa

Gehiegikeria: hemosiderosia eta hemokromatosia (gibeleko, bihotzeko eta areko lesioak)

Animalia eta landare jatorriko elikagaietan.
ITiroidesean metatu. Oso azkar xurgatu ioduro eran.Hormona tiroideoen osagaia.Gabeziak fetuan (herditze goiztiarra edo kretinismoak eraginda), jaioberri eta helduetan (hipotiroidismoa edo bozioa).Gatza, itsasotik datozen elikagaiak…
ZnBarreiaduraz eta garraio aktiboaz.Entzimen kofaktoreak eta kolagenoaren sorkuntza.Gabeziaren sintomak: anorexia, hazkuntzaren asaldura…Ostrak, itsaskiak, haragi gorria, lekaleak, zerealak…
CuXurgapena: hodi gastrointestinal osoan.Funtzio erregulatzailea eta globulu gorrien sorkuntzan parte hartu.[5]Odoleko Cu-maila baxuak  burdinaren erabilgarritasuna jaitsi eta horrek anemia mikrozitikoa, leukopenia, hezurren desmineralizazioa… eragin.Elikagai proteikoak: zereal gordinak, intxaurrak, lekaleak eta gibela.

Mineralen garrantzia gizakien nutrizioan

Mineralen kontsumoa ezinbestekoa da eguneko dietan, nutriente esentzialak baitira. Nabarmentzekoa da mineralek ez dutela funtzio energetikorik, hortaz, beste nutrienteen kontsumo nahikoa bermatu beharko da eguneko dietaren ekarpenak bete ahal izateko eta sortu ahal diren gabeziak saihesteko. Mineralak modu naturalean egon daitezke elikagaietan (adibidez, kaltzioa esnean) edo elikagaiei gehituta (adibidez, kaltzioarekin aberastutako laranja-zukua edo iodoaz aberastutako gatz iodatua).

Frogatu da zenbait mineralen irenste-maila egokiak beharrezkoak direla osasun ezin hobea izateko, hortaz, dietistek mineralekin hobeto hornitzeko agindua eman dezakete, elementu kimiko hauetan aberatsak diren elikagai espezifikoak gomendatuz.

Dieta orekatu batek gorputzeko elementu kimikoen betebehar guztiak bete ditzake, hala ere, osagarri dietetikoak erabil daitezke, gomendio batzuk behar bezala betetzen ez direnean. 

Anemia daukan odol analisia.

Mineralen ahorakin egoki eta desegokiak dakartzaten ondorioak

Mineralak, orokorrean, garrantzitsuak dira osasun egoera egoki bat mantendu nahi baldin bada. Mineralek gorputzaren funtzio anitzetan lan egiten dute, hezurrak egoki mantentzean edota burmuin eta bihotzaren funtzionamendu egokian, adibidez. Aldi berean, entzimen eta hormonen hainbat mekanismoetan ere parte hartzen dute.

Horretaz gain, hainbat funtzio betetzen dituzte mineralek, besteak beste, oreka osmotikoa, substantzien xurgapena, iraizketa eta garraioa. Gorputzeko pHa mantentzen laguntzen dute (fosfatoak, karbonatoak eta proteinak) eta giltzurrunetako pHa erregulatzeko ezinbestekoak diren mantenugai gisa jokatzen dute. Gainera; entzimen, koentzimen eta hormonen osagaiak dira, azken horien jarduerarako ezinbestekoak izanda.

Mineralen betebeharrak modu desegoki batean hartuz gero, eragin oso nabarmenak eduki ahal dira. Horietako bat anemia ferropenikoan aurkezta da, burdin ingesta desegokia mineral honen faltagatik.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak