Mirari Martiarena Iraola

Oiartzuar humoregile, gidoigile eta kazetaria
Mirari Martiarena» orritik birbideratua)

Mirari Martiarena Iraola (Oiartzun, 1986ko abenduaren 8a), umoregile, gidoigile eta kazetaria da. Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna 150etik gora herritan zabaldu du Idoia Torregarairekin batera.

Mirari Martiarena Iraola

Bizitza
JaiotzaOiartzun1986ko abenduaren 8a (37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakumorista, gidoilaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)EITB
Ttipi-Ttapa
Erran.eus
Euskadi Irratia
Udako Euskal Unibertsitatea
Berria

Twitter: MiraririMirari Instagram: miraripiko Edit the value on Wikidata

Kazetaritza ikasketak 2009an bukatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gero 2009an ikus-entzunekoen eta espektakuluen ekoizpena ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. UEUko komunikazio laguntzaile eta Gaztesareak duen Irauli Uhinak irratsaioan aritu da. Trikitilaria ere bada. 7 urterekin bertsozaletu zen eta 15 urterekin eman zuen izena bertso eskolan. Oiartzungo bertso eskolan eta Santutxukoan ibilia da, plazan zein Gipuzkoako Txapelketan kantatua. Oiartzungo Martzelina Bertsozale Elkarteko kidea da.[1]

Umoregilea

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai oholtzan

2017. urtean umorearen aldeko apustua egin eta Mirarikeriak bakarrizketarekin egin zuen salto oholtzara. Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna idatzi, prestatu eta 2018an eskaintzen hasi zen hainbat herritan Idoia Torregarairekin batera, LANKU ekoizpen-etxearekin. Ikuskizunean emakume baten eguneroko bizitzan gertatzen direnak islatzen dituzte ikuspuntu umoretsu batetik.[2][3] Euskarazko umoregintzan eta generoko gaiak lantzen aitzindariak izan dira.[4][5]

Luze edo Motz umorezko ikuskizun berri bat sortu zuen 2020an Idoia Torregarairekin. Feminismoa eta euskara dira haien lanaren ardatzak. Umoretik hitz egiten dute hilekoaz, emakumeen masturbazioaz eta menopausiaz.[6][7] Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzen zuten.[8][9]

Kontrazala bakarrizketa aurkeztu zuen 2022ko Liburu Azokan eta Donostiako Gipuzkoa Plazan. Umorez irakurle gisa sortzen diren pentsamenduei buruz zen elkarrizketa: Irakurleok idazleak nola imajinatzen ditugun, urtean bitan bakarrik erosten omen ditugu liburuak: Liburuaren Egunean eta Durangoko Azokan. [10]

Bakean dagoena bakean utzi ikuskizuna

2023an beste bi urrats egin zituen Idoia Torregarairekin batera: Harpa Jotzen podcast-a ireki zuten EITBn,[11][12] eta ZTANDAP binakako bakarrizketa plazaratu. Bakarrizketa horietan generoa hartzen dute umoregai, eta eguneroko gaiak lehertzen saiatzen dira betaurreko moreak jantzita. Orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak, elkarbizitza ... dituzte hizpide horretarako, besterik beste. Kritika eginez, deseraikiz, barre eginez eta egin araziz  "eztandarazi", lehertu nahi dituzte bazterrak.[13][14]

Gidoigilea

Euskal Telebistako hainbat saiotan lan egiten du gidoigile gisa, besteak beste hauetan:

Kazetaria

Oiartzun Irratian hasi zen kazetari-lanean, geroago Udako Euskal Unibertsitatearen komunikazio-bulegoan. Info7,[19] Zebrabidea irratsaioan, Ttipi-Ttapa aldizkarian, Gaztesareak duen Irauli Uhinak irratsaioan[20] eta Erran.eus atarian ere aritu da. Ohiko kolaboratzailea izaten da Euskadi Irratian (udako Blai! saioan, Dida...)[21], Berria egunkarian[22] eta Gaur8 astekarian.[23]

EITBko Hitzetik Hortzera programaren aurkezlea da 2023ko denboraldian, Eider Perezi lekukoa hartuta.[24][25]

Herritar aitortza

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[26]

Erreferentziak

Kanpo estekak