Nafarroako Kutxaren afera

Nafarroako Kutxaren afera, ezagunago CAN afera edo Dieten Afera bezala, 2013. urtean zehar hedabidetan zein epaitegietara ezagutzera eman zen prozesua izan zen. Arazoaren jatorria Nafarroako Kutxaren deskapitalizazioan zegoen; 2012ko martxoan, entitatearen egoera talmagarria zela eta, CaixaBankek Nafarrokoa irentsi egin zuen. Egoera horren harira Kontuz! taldeak delitu zantzuak ikusi zituen eta salatu egin zituen prozesuari hasera ematen.

Caixabankek Nafarroako Kutxa irentsi egin zuen.
Nafarroako Kutxaren egoitza bat itxita Donostian
Yolanda Barcina 68 500 €arte kobratu zuen dietetan

Nafarroako Kutxa

Nafarroako Kutxa Nafarroako bankua zen, Nafarroako gizarteari oso lotua, eta, gainera, probintzia historikoaren bereizgarritzat jotzen zen. Nafarroako autonomia ekonomikoa eta bere egoera ona ere ordezkatzen zituen. 1980 eta 1990eko hamarkadetan, nafarren diruaren ia erdia banku horretan zegoen, Nafarroako lehen banku-erakundea izanik, eta alde handiarekin gainera.

Nafarroako Kutxa Probintzialak eta Iruñeko aurrezki-kutxak bat egin ondoren, 2000. urtean, erakundea eraberritu zuten, eta beren eragiketak Nafarroatik harago zabaldu zituzten. Izan ere, Washington DCn bulego adierazgarri bat sortu zuten.

Bankuak kaudimengabetzat jo zuen bere burua 2012an, urteetan behera egin ondoren, eta horien artean bere bilduma artistikoaren desagerpena dago. Nafar Herriaren Batasunako maila goreneko politikariei lotutako beherakada hori, garai hartan Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta bankuko hainbat goi-kargudun zituena.

Kronologia

Miguel Sanz 39 000 €arte kobratu zuen dietetan
Enrique Mayak 12 000 € arte kobratu zuen dietetan

Akusazioak

Kontuz!ek Miguel Sanz presidente ohiaren aurka eta Enrique Goñi Nafarroako Kutxaren zuzendariaren aurka, "delitu sozietarioak eta omisiozko prebarikazioa egitea leporatuta" salaketa aurkeztu zuten. Yolanda Barcinaren aurka, aldiz, "Navarra Bulilding sozietaren egindako inbertsioan pribilegiozko informazioa izatea egotzita".[17] Salaketa horiei esker beste informazio kezkagarriak kaleratu ziren benetako lurrikara politikoa eraginez.

Parlamentuko ikerketa

2014an, Nafarroako Parlamentuko oposizioko alderdiek ikerketa parlamentarioa sustatu zuten erantzukizunak argitzeko. Hala ere, Nafarroako Alderdi Sozialistak uko egin zion batzorde horri, Nafar Herriaren Batasunak bezala (polemika osoa haren inguruan zegoen), auziak justiziaren esku jarraitu behar zuela argudiatzen baitzuten. Gainera, ikerketa Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku zegoela esateaz pozik zeuden, azken horrek Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariaren immunitatea onartu berri baitzuen auzitegi horren aurrean.

Hala ere, gainerako alderdiek batzordearen alde bozkatu zuten, eta, beraz, batzordeak aurrera egin zuen Nafarroa Bai, Bildu, Izquierda-Ezkerra eta Nafarroako Alderdi Popularrako botoekin.

Zentsura mozioak

Kasu horren harira, ezker abertzaleko indar politikoek zentsura-mozioa proposatu zioten Yolanda Barcinari 2013ko martxoan, bere taldeak herritarrak engainatu zituela eta akusazioen erruduna zela argudiatuta. Nafarroako Parlamentuan inoiz ez zen zentsura-moziorik aurkeztu.[18]

Azkenean, mozioak ez zuen aurrera egin, ez baitzuten lortu sozialistak konbentzitzea, eta proposamena egin zuten indarren botoak ez ziren gehiengora iristen. Bozketa aldeko 18 botorekin (Nafarroa Bai eta Bildu), kontrako 23rekin (Nafar Herriaren Batasuna eta Nafarroako Alderdi Popularra) eta 9 abstentziorekin (Nafarroako Alderdi Sozialista) geratu zen.[19]

2014ko otsailean, Idoia Nieves sozialistak (Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari ohia) Parlamentuan agerraldia egin ondoren, Lourdes Goicoechea orduko Ekonomia Kontseilariari (Alvaro Miranda ordezkatu zuena) pertsona jakin batzuen alde egitea leporatu zion.[20]

Parlamentuan ordezkaritza duen ezker abertzalearentzat (Bildu, Aralar-Nafarroa Bai eta Izquierda-Ezkerra), gai hori eta Nafarroako Kutxaren afera (oraindik irekita zegoela uste zuten, nahiz eta judizialki itxita egon) onartezina zen, eta Yolanda Barcinaren gobernuari zentsura mozioa egiteko mehatxua egin zuen. Nafarroako Alderdi Sozialistak mehatxuarekin bat egin du Nafarroako lehendakaria hauteskundeak aurreratzera behartzeko.[21]

Martxoan zehar, Nafarroako sozialistek Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa gidatu zuten, Nafar Herriaren Batasunak uko egin baitzion hauteskundeak aurreratzeari. Azkenik, Espainiako Langile Alderdi Sozialistaren Batzorde Exekutibo Federalak espresuki debekatu zion Nafarroako Alderdi Sozialistari zentsura mozioa aurkeztea edo babestea, horrek Bildurekin aliatzea zekarrelako eta zuzendaritza nazionalak ez zuelako irudi hori eman nahi.[22]

Azkenik, 2014ko martxoaren 7an, Roberto Jimenez Allik iragarri zuen bere talde parlamentarioak uko egiten ziola Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariaren aurkako edozein zentsura-mozio aurkezteari edo babesteari. Hori horrela izan zen Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Langile Alderdi Sozialistako presidenteak Nafarroako sozialistei horrela egitea agindu zielako.[23]

Nafar Herriaren Batasunaren defentsa

Nafarroako alderdiaren hasierako defentsa dena ezker abertzaleak eragindako konspirazioa zela izan zen. Yolanda Barcinak, bestetik, 2011an Nafarroako Kutxan ematen ziren dietak berak kendu zituela egokiak ez zirelako; halaber, Nafarroako gizarteari barkamena eskatzen zion.[24]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Urtekaria. Berria. Andoain, 2014.
  • Alberto Gil Pérez-Nievas; Aritz Intxusta Pagola; Patxi Zamora Aznar: El banquete. Expolio y desaparición de la CAN. Tafalla: Txalaparta, 2014. ISBN: 978-84-1531-373-1.

Kanpo estekak