Organulu

zelulan, funtzio konkretu bat betetzen duen zitoplasmako gorputz txikietako bakoitza

Organuluak, biologia zelularrean, zelula eukariotoen zitoplasman aurkitzen diren egitura desberdinak dira. Forma eta funtzioak ondo definituta dituzte eta bakoitza bere bigeruza lipidikoan bilduta dago. Organulu gehienak ez dira zelula prokariotoetan agertzen.

Animalia zelula tipikoaren eskema, osagai azpizelularrak erakusten. Organuluak:
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko pikortsua
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman

Historia eta etimologia

Organulu izena latinezko organula (pluralean organulum) hitzetik dator eta "organo txikia" esan nahi du, gorputz batean organoek betetzen duten funtzioarekin parekatzen direlako ezarri zitzaien izen hori[1]. Karl Möbius zoologo alemanak ezarri zuen izena 1884. urtean.

Motak

Organulu guztiak hainbat multzo handitan sailkatzen dira:

Prokariotoek ez dute organulurik baina zelula mintzaren inbaginazioek organuluek egin beharreko funtzioak burutzen dituzte, eta zelularen barnean funtzio espezifikoa duten eremuak ere badituzte.

Zelula eukariotoetako organuluak

Sakontzeko, irakurri: «Eukarioto»

Organulu nagusiak

OrganuluaFuntzioaEgituraOrganismoakOharrakIrudia
Bakuoloametaketa, garraioa eta homeostasiamintzezko zakuaklandare eta onddoek
Erretikulu endoplasmatikoaproteinen eta zenbait lipidoren sintesia eta paketatzeaerribosomekin elkartu daiteke (EEP)eukarioto guztiek
Golgi aparatuaproteinen garraioa eta heltzea, lisosomen eraketadiktiosomak (zakuak eta xixkuak)eukarioto gehienek
Kloroplastoafotosintesiamintz bikoitza dulandareak
protistak (algak)
DNA eta erribosomak ditu
Mitokondrioaenergia ekoizpenamintz bikoitza dueukarioto gehienekDNA eta erribosomak ditu
zelula hormaPresio osmotikoari aurre eginmintza inguratzen duen zelulosazko hormalandare, onddo eta protistoek
zelula mintzaZelula mugatu eta zitoplasma eta kanpoaldearen arteko elkartrukeabigeruza lipidikoa eta proteinakizaki guztiek
zelula nukleoaDNA eta RNAren mantenua eta expresio genetikoamintz bikoitzaz inguratuaeukarioto guztiekgenoma du bere baitan

Bigarren mailako organuluak

OrganuluaFuntzioaEgituraOrganismoakIrudia
Ohikoak
Besikula edo xixkuaSustantzien garraioaMintzezko egituraeukarioto guztiek
ErribosomaProteinen sintesiaRNA eta proteinak
Bi azpiunitate
izaki guztiek
LisosomaDigestio zelularramintzezko egituraanimaliek
Nukleoloaerribosomen sintesi hasieraproteinak eta material genetikoaeukarioto gehienek
PeroxisomaDigestio zelularramintzezko egituraeukariotoek
Zentrioloazitoeskeletoaren ainguralekuabi zentriolok zentrosoma eratzen dute. Mikrotubuluz eginak daude.animaliek
Zilioa eta flageloaZilioa: zelulaz kanpoko matrizea mugitzea
Flageloak: desplazamendua
Mikrotubuluz eginak daudeanimaliek, protistoek eta landare batzuk
Espezifikoak
Akrosomaespermatozoideak obuluaren horma zulatzeamintzezko egituraanimali gehienek
Begi orbana eta ozeloideaargia detektatzea fototaxia burutzekofotorrezeptoreakalga berde zelulabakarrek
Exosomaazido nukleikoen digestioaproteinazko konplexuaeukariotoek eta arkeobaterioek
Glikosomaentzima glikolitikoak gordetzeamintzezko egituraprotozooek
Glioxisomagantz azidoak karbohidrato bihurtzeamintzezko egituralandaretako haziek
Hidrogenosomaenergia eta hidrogeno ekoizpenamintzezko egituraeukarioto zelulabakar batzuek
Inflamasomahantura erantzunaproteinazko konplexuaeukariotoek
Knidoblastoaziztatzeaespiral itxurako harizpiaKnidarioek
Melanosomapigmentuen pilaketamintzezko egituraanimaliek
Miozuntzamuskulu uzkurduramikrofiruakanimaliek
Mitosomaoraindik ikertzekomintz bikoitzamitokondriorik ez duten zelulabakarrak
Parentosomaoraindik ikertzekooraindik ikertzekoonddoek
Proteasomaproteinen digestioaproteinazko egitura handiakeukarioto guztiek
Stress aleakRNA biltegiamRNA konplexuakeukarioto gehienek
TIGER domeinuamRNA kodetzeko proetinakeukarioto gehienek

Prokariotoak

Sakontzeko, irakurri: «Prokarioto»
Prokarioto baten egitura.

Prokariotoak ez dira eukariotoak bezain konplexuak eta lipidozko mintzezko konpartimenturik ez dute azaltzen zelularen barnean. Eukariotoetan agertzen diren hainbat osagai agertzen dute ordea, erribosomak, zilioak, flageloak, zelula horma... Egitura hauek desberdintasunak badituzte ordea.

Berezkoak dituzten osagai batzuk ere azaltzen dira. Mesosoma izeneko zelula mintaren inbajinazioak dituzte, Golgi aparatuaren eta zentrioloen funtzioa burutzen duten ikertzen ari dira. Hasieran arnasketa zelularrarekin lotu zen baina prestakuntzetan erabilitako sustantzia kimikoen ondorioz eratzen direla uste da[2]. DNA kromosoma zirkularraz gain material genetikozko plasmido txikiak ere badituzte, pilusen bidez bakterioen artean trukatzen dituztenak. Zianobakterioek tilakoideak dituzte.

Beste osagai batzuk:

  • Anamoxisomak: Amonioa oxidatzeko
  • Karboxisomak: karbonoa finkatzeko
  • Klorosomak: Sufrearen bakterio berdeetan argi izpiak harrapatzeko
  • Magnetosomak: eremu magnetikoan orientatzeko[3]
  • Nukeloidea: DNAren transkripzioa gertatzen den eremua

Erreferentziak

Kanpo estekak