Lurretik egindako bi objektuen azterketek diote nahiko konposizio desberdina dutela eta euren sorkuntzatik osorik dirautela, orain dela 4600 miloi urte.
Hasiera batean Dawnek bidean hartu eta birabidetu behar izango du 8 hilabeteko denbora tarteaz Vesta asteroidea. Horren ostean, zundak noranzkoa Zereserantz aldatuko du.
Ioi propultsagailu batek (espazioko propultsio sistemetan eraginkor eta aurreratuena) bultzatutako eta helburu zientifiko hutsa duen lehenengo espazio zunda estatubatuarra da.
Zundaren botaldia programatuta zegoen Delta 7925-H kohete baten bidez Cañaveral lurmuturrean kokatuta dagoen botaldirako plataforma 17-B-tik egiteko. 2007-ko apirilaren 10ean, Titusville, Florida-ra ailegatu zen zunda, non SPACEHAB Inc.-ko instalazioetan jaurtiketarako prestatu izan zuten. Ekainaren 20rako programatuta zegoen jaurtiketa, hainbat arazoengatik 30a arte atzeratu zuten. Botaldi eremuan apurtu egin zen garabi batek jaurtiketa aste bat atzeratu zuen, uztailaren 7a arte. Gertatutako ezuste gehiagok eta eguraldi txarrak atzeratu zuten uztailaren 8a arte. Ondoren, 15a arte eta azkenean irailaren 26a arte, Martitzerako Phoenix misioaren jaurtiketa saihesteko. Berriz ere eguraldi txarra zela medio, atzerapen berri bat gertatu zen, irailaren 27a arte. Azkenik, zunda botal ahal izan zuten baina ezuste berri bat igarota, itsasontzi baten inbasioa eremuan jaurtiketa baina pixka lehenago. Zundak botaldirako arrapal 11:34ean GMT utzi zuen.