1995eko Frantziako Tourra

1995eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 82. edizioa izan zen. 1995eko uztailak 1 eta 23 artean ospatu zen, 3635 kilometroko ibilbidea eginez 21 etapatan banatuta, garaileak 39,193 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Saint-Brieucen hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

1995eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa82. Frantziako Tourra
Etapak21
Datakuztailak 1 – 1995.eko uztailak 23
Luzera3.635 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
Irteera-lekuaSaint-Brieuc
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak189
Amaitu dutenak115
Bataz besteko abiadura39,191 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaSUI Alex Zülle (ONCE)
HirugarrenaDEN Bjarne Riis (Gewiss-Ballan)
Puntukako sailkapenaFRA Laurent Jalabert (ONCE)
Eskalatzailerik onenaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
Gazte onenaITA Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni)
Talderik onenaESP ONCE
◀19941996▶
Dokumentazioa

Miguel Indurain, beste behin ere, tourra irabazteko faborito nagusia zen. Tony Rominger, Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, berriz ere bere arerio nagusien artean zegoen. Arerio nagusi hauen artean Yevgeni Berzin errusiarra zegoen, Romingerren atzetik bigarrena izan zena urte horretako Giroan eta Indurain jada garaitu zuena 1994ko Italiako Giroan.

Sarrerako etapa ez ohikoa izan zen, etapa erdialde inguruan sekulako euri zaparrada egin baitzuen, honek, faboritoek etapa garaipena lehiatzea eragotzi zuelarik, non Jacky Durandek irabazi zuen, erlojupekoan espezialista ez zena.

Gewiss-Ballan taldeak indar handia erakutsi zuen taldekako erlojupekoan, etapa irabazi zuelarik ONCEren aurretik. Taldeko liderra zen Berzinez gain, talde hartan beste txirrindulari garrantzitsu batzuk ere bazeuden, Bjarne Riis eta Ivan Gotti.

Lehen etapetan ez zen inongo eskuzabaltasunik egon eta guztiak esprintean erabaki ziren. Zazpigarren etapan, Liejan amaitzen zena, Miguel Indurain agresibo bat ikusi zen, Johan Bruyneel belgikarrarekin batera helmugara iritsiko zena pelotoiari minutu bat baino gehiago ateraz. Zortzigarren etapa lehen bakarkako erlojupekoa zen. Indurainek berriz irabazi zuen erlojupeko bat, oraingoan, aurreko urteetan bezain erabakigarria izan ez zen arren, Riis, Rominger eta Berzin nahiko gertu izan baitzituen.

Alex Züllek, aurreko eguneko erlojupekoan ia lau minutu galdu zituena, arantza kendu nahi izan zuen Tour hartako lehen mendateko amaieran, La Plagnen. Etapan zehar lider birtual bezala jarri ondoren, azkenean, etapa garaipena lortu zuen, Induraini bi minutu ateraz, nork etapa hartan asko sufritu zuen. Etapa hartan, Berzinek, hamargarren etapan lasterketa utziko zuena, bere aukera guztiei agur esan zien, helmugan 17 minutu baino gehiago galduz. Romingerrek ere, Indurainekiko lau minutu galdu zituena, beste behin, bere itxaropena zapuztua ikusi zuen. Hala, Zülle bihurtu zen Indurainen arerio handi Tour hartan.

Hamargarren etapak, Alpe d'Huezen amaitu zena, Indurainek gainditu beharreko arerioa Zülle zela berretsi zuen. Hauekin batera Bjarne Riis daniarra zegoen, sailkapen nagusian hirugarren zegoena, baina jada sei minutura. Garaipena Marco Pantanirentzat izan zen.

Kelme taldeko kolonbiarra zen Hernán Buenahora hurrengo etapan saiatu zen garaipena lortzen, baina bidaide oker bat aukeratu zuen, Maximilian Sciandri italiar-ingelesa, helmugan askoz azkarragoa izan zena.

Hamabigarren etapak, oso ibilbide gogor eta sigi-sagakoa Erdialdeko Mendigunean zehar, Indurain arazo larritan jarri zuen, Laurent Jalabert zegoen iheslari talde bat osatu baitzen, iheslari hauek 16 minutuko abantaila izatera iritsi zirelarik, eta Jalabert sailkapen nagusiko lidertzan jartzera. Alabaina, Banesto taldearen talde lanak nabarmen murriztu zuen iheslarien abantaila, hala, bere liderraren maillot horia mantenduz. Hala ere, Jalabertek, etapa irabaztea ere lortu zuena, sailkapen nagusiko hirugarren postuan jartzea lortu zuen.

Pantanik bere bigarren etapa garaipena lortu zuen Guzet Neigen, non bakarrik eta pelotoiarekiko abantaila askorekin iritsi zen, etapa honek hobekien sailkatuentzat ondoriorik izan ez zuen arren.

Hamabosgarren etapan, Richard Virenque frantziarrak berriz protagonizatu zuen etapa irabazteko eta mendiko sailkapena bereganatzeko balioko zion ihesaldi luze bat. Egun horretan bertan, lehen mendatea zen Portet d'Aspeten jaitsieran zenbait txirrindulari erori ziren. Dante Rezze frantziarra malda batetik erori zen, baina ondoriorik gabe. Ez zuen horrenbeste zorte izan Fabio Casartelli italiarrak, korderik gabe zegoena errepidean talka gogor baten ondoren. Helikopteroan eraman zuten ospitalera, baina Casartelli hilda iritsi zen hara.

Hurrengo etapa neutralizatua izan zen. Pelotoiak batuta korritu zuen egun guztian zehar, Casartelliren taldea zen Motorolakoek esprintetan eta mendian sari guztiak lortzea baimenduz, hildakoaren familiari (emaztea eta bi hilabete baino ez zituen seme txiki bat) emango zitzaizkienak. Etapa amaieran, Motorola taldea pelotoiari aurreratu zitzaion eta nabarmenduta iritsi zen, italiar txirrindulariari omenaldia eginez. Bi egun beranduago, Limogesen, Lance Armstrongek etapa garaipen hunkigarri bat lortu zuen, hau ere hildako bere taldekideari eskaini ziona.

Azkenaurreko etapa, 46 kilometroko bakarkako erlojupeko bat, oraingoan ez zen hain erabakigarria izango, eguna amaitzean, hoberenen postuak berdin mantendu baitziren.

Djamolidine Abdoujaparov izan zen Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen etapan, puntukako sailkapena Laurent Jalabertentzat izan zen arren; Richard Virenquek irabazi zuen mendiko sailkapena erabateko nagusitasunez, Hernán Buenahora izan zen lehiakortasunaren saria irabazi zuena eta Bruno Cornillet izan zen faroltxo gorria, Indurainengandik 3 ordu eta erdi baino gehiagora.

1995ean, Indurainek, garai guztietako txirrindularirik hoberenak izan ziren Jacques Anquetil, Eddy Merckx eta Bernard Hinaulten errekorra berdintzea lortu zuen, baina, hauek ez bezala, bostak jarraian irabazi zituen. Podiuma Alex Zülle eta Bjarne Riisekin konpartituko zuen.

Talde partehartzaileak

TaldeaTaldeko liderra
BanestoMiguel Indurain
Gewiss-BallamEugeni Berzin
CarreraMarco Pantani
AKI-GipiemmeZenon Jaskula
Mapei GBTony Rominger
FestinaRichard Virenque
ONCELaurent Jalabert
Lampre-PanariaMaurizio Fondriest
GanChris Boardman
PoltiGeorg Totschnig
Kelme-Avianca SaecoLaudelino Cubino
TaldeaTaldeko liderra
MotorolaLance Armstrong
TVM PanariaBo Hamburger
LottoAndrei Tchmil
CastoramaArmand de las Cuevas
MG TechnogymGianni Bugno
NovellDjamolidine Abdoujaparov
Mercatone UnoMario Cipollini
ChazalMiguel Arroyo
BrescialatMassimo Podenzana
Telekom - ZG-Selle ItaliaRolf Aldag

Etapak

EtapaDataIbilbideaKilometroakEtapa garaileaSailkapen nagusiko liderra
Pr.uztailak 1Saint-Brieuc7,3 (erlojupekoa)  Frantzia Jacky Durand  FrantziaJacky Durand
1.auztailak 2Dinan-Lannion233,5  Italia Fabio Baldato  Frantzia Jacky Durand
2.auztailak 3Perros-Guirec-Vitré235,5  Italia Mario Cipollini  Frantzia Laurent Jalabert
3.auztailak 4Mayenne - Alençon67 (taldekako erlojupekoa)  Italia Gewiss - Ballan  Frantzia Laurent Jalabert
4.auztailak 5Alençon-Le Havre162  Italia Mario Cipollini  Italia Ivan Gotti
5.auztailak 6Fécamp-Dunkerque261  Herbehereak Jeroen Blijlevens  Italia Ivan Gotti
6.auztailak 7Dunkerque-Charleroi202  Alemania Erik Zabel  Danimarka Bjarne Riis
7.auztailak 8Charleroi-Lieja203  Belgika Johan Bruyneel  Belgika Johan Bruyneel
8.auztailak 9Huy-Seraing54 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  EuskadiMiguel Indurain
9.auztailak 11Le Grand-Bornand-La Plagne160  Suitza Alex Zülle  Euskadi Miguel Indurain
10.auztailak 12Aime-Alpe d'Huez162,5  Italia Marco Pantani  Euskadi Miguel Indurain
11.auztailak 13Le Bourg-d'Oisans-Saint-Étienne199  Erresuma Batua Maximilian Sciandri  Euskadi Miguel Indurain
12.auztailak 14Saint-Étienne-Mende222,5  Frantzia Laurent Jalabert  Euskadi Miguel Indurain
13.auztailak 15Mende-Revel245  Ukraina Serguei Outschakov  Euskadi Miguel Indurain
14.auztailak 16Saint-Orens-Cuzet-Neige164  Italia Marco Pantani  Euskadi Miguel Indurain
15.auztailak 18Saint-Girons-Cauterets206  Frantzia Richard Virenque  Euskadi Miguel Indurain
16.auztailak 19Tarbes-Pau267Etapa neutralizatua  Euskadi Miguel Indurain
17.auztailak 20Pau-Burdeos246  Alemania Erik Zabel  Euskadi Miguel Indurain
18.auztailak 21Montpon-Ménestérol-Limoges166,5  Ameriketako Estatu Batuak Lance Armstrong  Euskadi Miguel Indurain
19.auztailak 22Lac de Vassivière46,5 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  Euskadi Miguel Indurain
20.auztailak 23Sainte-Geneviève-de-Bois-Paris155  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Euskadi Miguel Indurain

Sailkapenak

Sailkapen nagusia

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain Euskal HerriaBanesto92 o 44 min 59 s
2. Alex Zülle SuitzaONCE+ 4 min 35 s
3. Bjarne Riis DanimarkaGewiss-Ballan+ 6 min 47 s
4. Laurent Jalabert FrantziaONCE+ 8 min 24 s
5. Ivan Gotti ItaliaGewiss-Ballan+ 11 min 33 s
6. Melcior Mauri EspainiaONCE+ 15 min 20 s
7. Fernando Escartín EspainiaMapei-GB-Latexco+ 15 min 45 s
8. Tony Rominger SuitzaMapei-GB-Latexco+ 16 min 46 s
9. Richard Virenque FrantziaFestina-Lotus+ 17 min 31 s
10. Hernán Buenahora KolonbiaKelme-Sureña-Avianca+ 18 min 50 s
11. Claudio Chiappucci ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 18 min 55 s
12. Laurent Madouas FrantziaCastorama+ 20 min 37 s
13. Marco Pantani ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 26 min 20 s
14. Paolo Lanfranchi ItaliaBrescialat-Fago+ 29 min 41 s
15. Bruno Cenghialta ItaliaGewiss-Ballan+ 29 min 55 s
16. Álvaro Mejía KolonbiaMotorola+ 33 min 40 s
17. Bo Hamburger DanimarkaTVM-Polis Direct+ 34 min 49 s
18. Viatcheslav Ekimov ErrusiaNovell+ 39 min 51 s
19. Laurent Dufaux SuitzaFestina-Lotus+ 45 min 55 s
20. Erik Breukink HerbehereakONCE+ 47 min 27 s
21. Vicente Aparicio EspainiaBanesto+ 52 min 54 s
22. Jean Cyril Robin FrantziaFestina-Lotus+ 56 min 01 s
23. Arsenio González EspainiaMapei-GB-Latexco+ 56 min 18 s
24. Federico Muñoz KolonbiaKelme-Sureña-Avianca+ 1 o 01 min 03 s
25. Vladimir Poulnikov UkrainaDeutsche Telekom-Merckx-Audi+ 1 o 01 min 31 s
Iturria : ProCyclingStats


Puntukako sailkapena
1.Laurent Jalabert  FrantziaONC333 puntu
2.Djamolidine Abdoujaparov  UZBNOV271 puntu
3.Miguel Indurain  EuskadiBAN180 puntu
Mendiko sailkapena
1.Richard Virenque  FrantziaFES438 puntu
2.Claudio Chiappucci  ItaliaCAR241 puntu
3.Alex Zülle  SuitzaONC205 puntu
Gazteen sailkapena
1.Marco Pantani  ItaliaCAR93h 11' 19"
Taldekako sailkapena
1.ONCE  EspainiaONC-

Parte-hartzaileak

BANESTO
GEWISS-BALLAN
CARRERA-TASSONI
AKI-GIPIEMME
MAPEI-GB
FESTINA
ONCE
LAMPRE-PANARIA
GAN
POLTI
KELME-AVIANCA
MOTOROLA
TVM-POLIS DIRECT
LOTTO-ISOGLAS
CASTORAMA
MG-TECHNOGYM
NOVELL
MERCATONE UNO-SAECO
CHAZAL-MBK-KONIG
BRESCIALAT
TELEKOM - ZG-SELLE ITALIA

NP : Ez zuen etapa hasi ; C : erorketagatik abandonatu zuen ; A : etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1994ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1995eko uztailak 1 eta 23 artean ospatua
Ondorengoa
1996ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Kanpo estekak