2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeak urte hartako apirilaren 21ean egin ziren, Eusko Legebiltzarraren XIII. legegintzaldiko 75 diputatuak aukeratzeko. EAJren beherakada izan zuen eserleku kopuruan, eta EH Bilduk gorakada handia, lehen aldiz historian biak berdindu baitziren. Ahal Dugu, aurreko hauteskundeetan indar handia izan arren, ordezkaritzarik gabe geratu zen; EAJk eta PSE-EEk, XII. legegintzaldian gehiengo osoa izan zuen koalizioak, gehiengoa mantendu zuen, azken horrek 12 eserleku eskuratu baitzituen[1].

Infotaula eleccions2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Gertaera-data2024ko apirilaren 21a
MotaEusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Hautatu duen kargua75 Eusko Legebiltzarkidea
Webgune ofizialaeuskadi.eus…
Parte-hartzea
Hauteslego1.712.301 Edit the value on Wikidata
1.070.467
   62.52٪
Ehuneko-puntu 11.74
Baliozko boto kopurua    Boto zuri kopurua 10.462   Baliogabeko boto kopurua 7.835
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
2>
EAJ  — Imanol Pradales
370.554   34.62٪
Ehuneko-puntu 4.08
Diputatu 31 → 27 Aulkien kopurua 4
2>
EH Bildu  — Pello Otxandiano
341.735   31.92٪
Ehuneko-puntu 4.32
Diputatu 21 → 27 Aulkien kopurua 6
2>
PSE-EE  — Eneko Andueza Lorenzo
149.660   13.98٪
Ehuneko-puntu 0.46
Diputatu 10 → 12 Aulkien kopurua 2
2>
PP  — Javier de Andrés Guerra
97.149   9.08٪
Diputatu 7
2>
Sumar Euskadi  — Alba García Martín
35.092   3.28٪
Diputatu 1
2>
VOX  — Amaia Martínez Grisaleña
21.396   
Ehuneko-puntu 0.06
Diputatu 1 → 1
2>
EP  — Miren Gorrotxategi Azurmendi
23.679   2.21٪
Ehuneko-puntu 5.76
Diputatu 6 → 0 Aulkien kopurua 6

2024ko Lehendakariaren inbestidura
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
Ordezkatzen du:Hautetsia:
Iñigo Urkullu Renteriazehazteke
 ← 2020Euskal Autonomia Erkidegoa

EH Bildu lehen indarra izan zen udalerri gehienetan, eta lehen aldiz Araban zein Gasteizen irabazi. EAJk Donostian eta Bilbon zein Bizkaian irabazi zuen.

Aurrekariak

2020ko hauteskundeetan, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hauteskundeetarako dei egin zuen hasiera batean, 2020ko apirilaren 5ean. COVID-19 pandemia eta Espainiako Gobernuak ezarritako alarma-egoeraren eta berrogeialdi nazionalaren deklarazioa zirela eta, lehendakariak akordioa egin zuen Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiekin, hauteskundeak 2020ko uztailaren 12ra atzeratzeko.

Eusko Legebiltzarreko taldeak (XII. legegintzaldia)
Legebiltzar-taldeaKideakAulkiak
Euzko Abertzaleak EAJ-PNV31
Euskal Herria Bildu EH Bildu21
Euskal Sozialistak PSE-EE-PSOE10
Elkarrekin Podemos Elkarrekin Podemos: 4

Ezker Anitza-IU: 2

6
Euskal Popularrak PP5
Talde Mistoa Vox: 1

Ciudadanos: 1

2

2023ko udal eta foru hauteskundeak

2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduren igoera izan zen nagusi: lehen posizioa eskuratu zuen koalizio subiranistak eserlekuei dagokienez, nahiz eta EAJ lehen posizioan mantendu, botoak kontuan hartuta. Aldiz, zinegotzi kopuruan bigarren izan zen EAJ, botoen galerak baldintzatua. Hirugarren posizioan PSE-EE geratu zen, eserleku kopurua ere zerbait jaitsi ostean. Laugarrena PP izan zen, boto eta eserlekuen igoerak lagunduta eta udalerri askotan ordezkaritza berreskuratuta. Azkenik, Elkarrekin Podemosek eskuratu zuen azken tokia boto eta eserlekuetan jaitsierak eraginda.

Foru hauteskundeetan EAJk botoetan jaitsiera izan zuen, baina lehen indarra izaten jarraitu zuen Araban eta Bizkaian. Aldiz, Gipuzkoan bigarren indarra izan zen EH Bilduren atzetik. Koalizio abertzaleak hiru lurraldeetan egin zuen gora. PSE-EE hirugarren indarra izan zen hiru lurraldeetan, baina Bizkaian soilik mantendu zuen batzarkide kopurua, eserlekuak galduz Araban eta Gipuzkoan. PPk ordezkaritza handitu zuen hiru lurraldeetan, eta Elkarrekin Podemosek galerak izan zituen. EAJk jarraitu zuen hiru foru aldundietako agintean, PSE-EErekin koalizioan, baina gehiengo osoa galduta Araban eta Gipuzkoan. Bi lurralde horietan, legebiltzarrerako hauteskunde giroaren atarian, foru-gobernuek ezin izan zituzten legealdiko lehen aurrekontuak onartu.

2023ko hauteskunde orokorrak

2023ko hauteskunde orokorretan PPren garaipenaren ostean, EAJ eta EH Bildu bezalako alderdiek garrantzia hartu zuten gobernuko presidente berri bat inbestitzeko orduan beraien botoek zuten garrantziagatik. EH Bilduren aldetik, beharrezko aulkietara iristen bazen, Alderdi Sozialistako hautagai zen Pedro Sánchezi baiezko botoa emango ziola baieztatu zuen eskuina geldiarazteko, «EH Bilduren boxeolari-blokearen garaipena saihesteko»[2] Bestalde, EAJk, kanpainan, iragarri zuen ez zuela inola ere itunduko edozein hautagairen inbestidurarik Vox itun horren barruan bazegoen, PPko hautagaia, Alberto Núñez Feijóok, ez zuen EAJ-ren babesa jaso VOX eta EAJ ezin zirelako itun berberean batu desberdintasun ideologikoak zirela medio. Beraz, EAJ-k PSOE-rekin legegintzaldi akordioa sinatu zuen helburu batzuekin, horiek, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa Eusko Jaurlaritzara pasatzea eta Gernikako Estatutuan transferitu gabe zeuden eskumen guztiak eskualdatzeko konpromisoa betetzea sinatu zuten.[3]

Hautagaiak

Jarraian, hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi eta hauteskunde-aliantza nagusien zerrenda jaso da, hauteskunde-deialdiaren aurreko legegintzaldian eserleku kopuru handienetik txikienera ordenatuta.

KandidaturaKideakHautagaiaIdeologiaAulkiak
Euzko Alderdi Jeltzalea
EAJ-PNVImanol PradalesZentrotik zentro-eskuinera31

Euskal Herria Bildu

EH BilduPello OtxandianoEzkerra21

Euskadiko Alderdi Sozialista – Euskadiko Ezkerra

PSE-EE-PSOE Eneko Anduezazentro-ezkerra10

Euskadiko Alderdi Popularra

PP Javier de AndrésEskuinetik zentroeskuinera5

Elkarrekin Podemosen

Podemos
Aliantza Berdea
Miren GorrotxategiEzkerra4

Sumar

Ezker anitza
Equo-Berdeak
PCE-EPK
Sumar

Alba GarcíaEzkerra2

Vox

VoxZehaztekeEskuinetik eskuin-muturrera1

Inkestak

Inkestatzailea/ErtainaDataLaginaPart. Dif.
Soziometroa/Eusko Jaurlaritza[4]2023ko abenduaren 1a¿?62,037,1

29

29,9

25

14,3

11

6,5

3

8,0

7

2,1

1

7,2
2023ko Hauteskunde Orokorrak2023ko uztailaren 23a1.155.48467,624,0

17

23,9

18

25,2

20

11,1

9

11,6

10

2,6

1

1,2
2023ko udal hauteskundeak2023ko maiatzaren 28a1.031.23360,131,6

26

29,2

25

16,2

13

5,7

3

8,3

8

0,5

0

0,7

0

2,4
Batzar Nagusietarako hauteskundeak 20231.024.15460,035,1

26

29,3

24

16,5

13

7,1

5

9,0

7

1,5

0

5,8
Soziometroa/Eusko Jaurlaritza[5]2022ko irailaren 18a¿?¿?32,1

25

32,5

27

17,0

13

5,1

3

7,9

6

1,1

0

2,8

1

0,4
Soziometroa/Eusko Jaurlaritza[6]2022ko martxoaren 4a3.33355,239,3

31

27,3

22

14,3

12

7,0

4

6,2

5

2,7

1

12
Soziometroa/Eusko Jaurlaritza[7]2021eko abenduaren 16a3.33355,539,6

31

27,5

23

14,0

10

6,7

4

6,7

6

2,2

1

12,1
Soziometroa/Eusko Jaurlaritza[8]2021eko urriaren 8a3.33356,239,4

31

27,7

23

13,9

11

6,8

4

6,9

5

1,9

1

11,7
Soziometroa/Eusko Jaurlaritza[9]2021eko maiatzaren 28a3.33355,139,0

31

27,5

22

13,6

10

6,6

4

7,7

7

1,7

1

11,5
2020ko hauteskundeak2020ko uztailaren 12a919.62950,839,0

31

27,8

21

13,5

10

8,0

6

6,7

6

1,9

1

11,2

Emaitzak

Laburpena

2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Lehendakaria eta gobernuaAlderdiaHautagaiaBotoak%Eser.+/-
  • Lehendakaria:

Hautagaiak aurkezteko fasea.

  • Gobernua:

Osatzeko.

  • Errolda: 1.712.301
  • Hautesleak: 1.070.467
  • Parte-hartzea: % 62.52
  • Abstentzioa: % 37,48
EAJImanol Pradales370.55435,22
27 / 75
4
EH BilduPello Otxandiano341.73532,48
27 / 75
6
PSE-EEEneko Andueza149.66014,22
12 / 75
2
Elkarrekin PodemosMiren Gorrotxategi23.6792,25
6 / 75
6
SumarAlba García35.0923,34
1 / 75
1
PPJavier de Andrés97.1499,23
7 / 75
1
VoxAmaia Martínez21.3962,03
1 / 75
=
Zuriak10.462%0,98
Baliogabeak7.835%0,73

Lurraldeen arabera

Laburpena

Emaitzak lurraldearen arabera[10]
Alderdia/Koalizioa

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Bozak%Eserlekuak+/-Bozak%Eserlekuak+/-Bozak%Eserlekuak+/-
EAJ40.93926.997▼2222.09239.5111▼1107.52331.789▼1
EH Bildu44.65229.448▲2160.78228.608▲2136.30140.2811▲2
PSE-EE24.78316.344=78.99014.054▲145.88713.564▲1
PP24.29816.024▲151.1299.102=21.7222.181=
Sumar5.6033.691▼119.0103.380▼210.4793.100▼2
Vox5.6233.711=10.6511.890=5.1221.510=
Elkarrekin Podemos-IU3.6442.400▼212.6512.250▼27.3842.180▼2

Herriz herri

Txantiloi:2024ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako emaitzak herriz herri

Erreferentziak

Kanpo estekak