Aintzira Handiak

Aintzira Handiak[1] (ingelesez: Great Lakes, frantsesez: Grands Lacs) Ipar Amerikako ipar-ekialdean, AEB eta Kanadaren artean, elkarri loturik dauden bost aintzira zabal dira: Superior[2], Michigan[2], Huron[2], Erie[2] eta Ontario[2]. Azken honetatik behera abiatzen den San Laurendi ibaiak Ozeano Atlantikoarekin lotzen ditu. Munduko ur gezako aintzira multzorik handiena da: 244.160 km²-ko eremua eta 22.684 km³-ko bolumena[3]. Izan ere, planetako ur gezaren % 20 inguru han dago[4][5][6].

Aintzira Handiak
Great Lakes (en), Grands Lacs (fr)
Datu orokorrak
Motagroup of interconnected lakes (en) Itzuli
Azalera208.610 km²
Bolumena22.725 km³
Geografia
Map
Koordenatuak45°48′N 84°00′W / 45.8°N 84°W / 45.8; -84
Leku geografikoaIpar Amerika
Hidrografia
HustubideaSan Laurendi ibaia

Superior aintzira munduko ur gezako hirugarren lakurik handiena da, Baikal (Siberia)[2] eta Tanganykaren (Afrika)[2] atzetik, eta Kaspiar itsasoa (ur gazikoa) kontuan hartuta, bigarrena hedaduraz. Míchigan aintzira da taldeko bakarra osorik Estatu Batuetan dagoena[7][8][9].

Aintzira Handiak azken glaziazioaren amaieran hasi ziren eratzen, duela 14.000 urte inguru; izan ere, izotz-geruzak urtzean, arroak ebaki zituzten lurrean, eta horiek urez bete ziren[10]. Aintzirak bide garrantzitsua izan dira garraiorako, migraziorako eta merkataritzarako, eta espezie ugariren bizileku izan dira[11].

Inguruko eskualdeari Aintzira Handien eskualdea deitzen zaio, zeinak Aintzira Handien Megalopolia barne hartzen duen[12].

Aintzirak

Mendebaldetik ekialdera Aintzira Handiak hauek dira:

  • Superior da handiena eta sakonena. 563 km luze eta 257 km zabal da, eta 82.000 km² inguruko azalera. Batez besteko sakonera, 149 m da, eta 406 m-raino iristen da. 12.232 km³ bolumen du, eta 4.393 km-ko itsasertza, uharteak barne hartuta.
  • Míchigan da osorik herrialde bakarrean (Estatu Batuak) dagoena, eta bigarrena, bolumenean. Bere azalera 57.750 km² da, beraz, herrialde bakarrean dagoen handiena eta munduko bosgarrena. Gehieneko sakonera 281 m da, eta bere bolumena 4.918 km³ da.
  • Huron bigarrena da azaleran. Georgiako eta Saginawko badiak barne hartuta, 59.570 km² ditu, eta, horietatik, 36.001 km² Kanadakoak dira. Aintziraren arroak 134.000 km² inguru hartzen ditu. 332 km luze eta 295 km zabal da. Gehieneko sakonera 229 m-koa da. Azala itsas mailatik 176 m-ko altitudera dago.
  • Erie da bolumen txikien duena. 173 m-ko altitudera dago itsas mailatik. 388 km luze eta 92 km zabal da, 25.700 km² azalera, 19 m batez besteko sakonera eta 488 km³ bolumena. Gehienez, 64 m-ko sakonera du, baina, mendebaldeko eremu osoan, 20 m baino gutxiago ditu, eta batez beste 13 m eskas.
  • Ontario da azaleran txikiena (18.960 km²). Aintzira Handien sistemaren ekialdeko muturrean sartzen da. Hala ere, bolumena Eriena baino handiagoa da, 1.639 km³ baititu. Tamainagatik, 13. aintzira da mundu osoan, eta 1.146 km-ko kostaldea du. Itsas mailatik 74 m-ra dago. 311 km luze da, eta 86 km zabal. Batez besteko sakonera 86 m-koa da, eta batez besteko sakonera 86 m-koa, eta gehienezkoa 244 m-koa, Aintzira Handietako hirugarren handiena.

Batimetria

OntarioErieHuronMichiganSuperior
Eremua[3]18.960 km²25.700 km²59.600 km²57.800 km²82.100 km²
Ur bolumena[3]1.640 km³484 km³3.540 km³4.920 km³12.100 km³
Garaiera[3]74 m173 m176 m176 m183 m
Batez besteko sakonera[3]86 m19 m59 m85 m147 m
Gehienezko sakonera[3]244 m64 m229 m282 m406 m


Inguruko lurraldeak

Aintzirak eta inguruko lurraldeak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak