Amorebieta Kirol Elkartea

Zornotzar Futbol kluba

Amorebieta Kirol Elkartea (gaztelaniaz: Sociedad Deportiva Amorebieta) Zornotzako futbol taldea da. 1925ean sortua, Bigarren B mailan hamarkada bat egin ondoren 2020-21 denboraldian aurreneko aldiz Bigarren Mailara igotzea lortu zuen.

Amorebieta Kirol Elkartea
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaUrdinak, Jalisco, SDA eta Zornotzarrak
LigaEspainiako futbol ligako bigarren maila
EstadioaUrritxe futbol-zelaiaZornotza
43°13′16″N 2°43′32″W / 43.2210502°N 2.7254464°W / 43.2210502; -2.7254464
 3.000
Agintea
ZuzendariaAsier Goiria
EntrenatzaileaJandro Castro
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1925
Koloreak    
webgune ofiziala

Historia

Sorrera

1923an Beti-Arin Kirol Elkartea (Sociedad Deportiva Beti-Arin) sortu zen Zornotzan, gero Zornotza Elkarte Olinpikoa (Sociedad Olímpica Zornoza) eta 1925ean Amorebieta Kirol Elkartea (Sociedad Deportiva Amorebieta) bihurtu zen.[1]

Bere lehenengo pausoak Bizkaiko Erregional Mailetan eman zituen. 1944an Amorebieta Bizkaiko Txapelketaren txapeldunordea zen eta Bizkaiko Kopa lortu zuen. Taldeko izar nagusia Carmelo Cedrun atezaina zen, 1949-1950 denboraldian Amorebietan eta gero Athletic Cluben egondakoa.[2]

Hirugarren mailan

1962an Hirugarren Mailara igo zen Deustu Kirol Elkartea gainditu ondoren. Aurreneko urtean hirugarren egin zuen eta puntu bakarrarengatik ez zituen bigarren mailarako igoera play-offak jokatu. Urte berean Afizionatuen Bizkaiko txapelduna izan zen eta Espainiako txapelketan finalerdietara iritsi zen. Real Madrid Aficionadosek utzi zuen finalik gabe. 1966an ere hirugarren postua lortu zuen. 1968an maila galdu zuen mailen arteko berrantolakuntza bat gertatu zenean.[1]

1981ean itzuli zen hirugarren mailara. 30 urte jarraian egin zituen maila horretan eta euskal taldeen artean denboraldi gehien egin zituena bihurtu zen.

2010. hamarkada 2.B mailan

1991, 1992, 1998, 2002, 2006 eta 2007 urteetan saiatu zen Bigarren B Mailara igotzen. Azkenean, 2011n mailaz igotzea lortu zuen Manacor taldeari irabaziz. Urritxen 3-0 garaipena lortu zuten eta Balear uharteetan ere 0-1 nagusitu ziren.[3] Lehenengo urtean gainera laugarren egin eta bigarren mailarako igoera play-offak jokatu zituen. Bigarren denboraldian 6. egin zuen eta hurrengo urteetan taularen erdialdean aritu zen bigarren B mailan. 2016-17ko Errege Kopan hirugarren itzulia jokatu zuen eta Santanderko Racingek kanporatu zuen.[4]

Bigarren mailara igoera

2021ean jauzi garrantzitsua egin zuen. Igoera play-offetan Bigarren Mailara igotzea lortu zuen historian lehen aldiz. Lehendabizi Linares Deportivo 2-1 emaitzaz kanporatu zuen Mikel Alvaro, Amurriotarra, eta Iñigo Orozko Donostiarraren golei esker. Azkenik, Club Deportivo Badajoz faboritoa 1-0 gainditu zuen Badajozen bertan. Iker Bilbaok 22. minutuan sarturiko golari esker lortu zuen bigarren mailarako igoera.[5] El Viverazo ezizenaz ezagutu zen lorpen historiko hau. Igoera lortu zuen taldeko jokalari guztiak Euskal Herritarrak ziren. Bigarren mailan filosofia honekin jarraitu zuen Amorebietak, Athleticen antzeraz. Bigarren mailan azken unerarte egon zen mantentzeko ahaleginetan baina ez zuen lortu. 2023an berriz lortu zuen Bigarren mailara igotzea Lehen maila RFEF irabazita.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra eta praka urdinak.[6]
  • Bigarrena: Zamarra berde eta beltza eta praka beltzak.
 
1925
 
1945
 
1976
 
2004
 
2018
 
2021-2022
 
2022-23
 
2023-24

Futbol zelaia

Amorebietak beti Urritxe Udal Zelaian jokatu du, 1915ean hantxe eraiki zen lehendabizikoz. 1999an Txolon Futbol Zelaia eraiki zen, belar artifizialekoa. 2002ko urriaren 12an Urritxe Berria inauguratu zen, Athletic Club eta Racing de Santander taldeen arteko partida batekin.

Bigarren mailara igotzerakoan Lezaman jokatzen ditu etxeko partidak, Urritxek Ligaren araudia betetzen ez duelako.

Datuak

2023-24 barne:

Ibilbidea

Azken denboraldiak

Denboraldia#MailaEmaitzaErrege Kopa
2004-0543. maila13.a
2005-0643. maila3.a
2006-0743. maila2.a
2007-0843. maila10.a
2008-0943. maila10.a
2009-1043. maila3.a
2010-1143. maila1.a
2011-123Bigarren B Maila4.a1. itzulia
2012-133Bigarren B Maila6.a1. itzulia
2013-143Bigarren B Maila10.a1. itzulia
2014-153Bigarren B maila10.a1. itzulia
2015-163Bigarren B maila9.a
2016-173Bigarren B maila14.a3. itzulia
2017-183Bigarren B maila14.a
2018-193Bigarren B maila8.a
2019-203Bigarren B Maila6.a1. itzulia
2020-213Bigarren B Maila3.a2. itzulia
2021-222Bigarren Maila19.a2. itzulia
2022-2331.maila RFEFTxapelduna1. itzulia
2023-242Bigarren Maila1/16

Palmaresa

Jokalari ezagunenak

Lehen taldea denboraldika

Erreferentziak

Kanpo estekak


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza