Elx Club de Futbol

Elche Club de Fútbol (valentzieraz Elx Club de Futbol) futbol talde alacantarra da, 1922an Elx hirian sortutakoa. Lehen mailan 21 denboraldi egin ditu.

Elx Club de Futbol
Datuak
Izen ofiziala
Elche Club de Fútbol
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako bigarren maila, Espainiako futbol ligako bigarren maila eta Espainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaManuel Martínez Valero estadioaElx
38°16′01″N 0°39′48″W / 38.2669°N 0.6633°W / 38.2669; -0.6633
 31.388
Agintea
EntrenatzaileaSebastian Beccacece
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Manuel Martínez Valero estadioa eta Campo de Altabix (en) Itzuli
Historia
Sorrera1923
Koloreak         
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: elchecf Twitter: elchecfoficial Instagram: elchecfoficial Youtube: UCeY_BssoWHlT-juP90UcZZg Edit the value on Wikidata
RCD Mallorcaren aurkako partida.
Elx taldearen zaleak.

Historia

Taldea 1922ko udan sortu zen Elche Football Club izenarekin eta 1925 urtean profesionala bihurtu zen. Ligak sortzerakoan Elx 3. mailan sartu zen eta 1935ean 2. mailara igotzea lortu zuen. Hurrengo hamarkadetan 3. mailan gehiago aritu zen bigarren mailan baino.

1959-60 denboraldian egin zuen debuta lehenengo mailan. Hamabi urtez jarraian izan zen lehenengo mailan. 1963-64 denboraldian une batez liderra ere izan zen. Harrobiarekin egindako lanak fruituak eman zituen 1967an Deportivo Ilicitano (bigarren taldeak) 2. mailan jokatzerakoan. 1969an Kopako finalera iritsi zen eta Bilboko Athletic Klubaren aurrean 1-0 galdu zuen. 1971ean maila galdu zuen baina berriz igo zen 1973an eta sei denboraldi egin zituen jarraian. 1976an gaur egungo bere zelaia den Manuel Martínez Valero estadioa inauguratu zen.

80. hamarkadan bi aldiz igo zen lehen mailara baina hurrengo urteetan jaitsi zen. Ordutik aurrera bigarren mailan izan da.

2010-11 denboraldian igoera fasea jokatu zuen baina ez zuen zorterik izan. 2012-13an berriz Bigarren mailako txapelketa irabazi eta zuzenean igo zen. Lehenengo urtean azken unean salbatu zen arren 2014-15 denboraldian 13. egin zuen. Hala ere zituen zorrak aintzat hartuta taldea bigarren mailara jaitsarazi zuten eta bere lekua Eibarrek hartu zuen. 2016-17an bigarren maila ere galdu zuen baina hurrengo urtean itzuli zen.

COVID-19 pandemiak baldintzaturiko 2019-20 denboraldian 6. postuan amaitu zuen liga eta igoera play-offetarako sailkatu zen. Finala Gironaren aurka jokatu zuen abuztuan. Etxean 0-0 berdindu zuen eta Gironan 96. minutuan sartutiko gol bakarrari esker Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Hurrengo denboraldian azken partidan Athleticen aurka lorturiko garaipenari esker mantentzea lortu zuen.

Uniformea

 
1922-1926
 
1926-1942
 
1956-tik
 
2017-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 24
  • Denboraldiak 2. mailan: 40
  • Denboraldiak 2. B mailan: 8
  • Denboraldiak 3. mailan: 19
  • Ligako posturik onena: 5.a Lehen mailan (1963-64)

Azken urteetako ibilbidea

Urtea#MailaPostuaErrege Kopa
2004-052Bigarren maila10.a1/16
2005-062Bigarren maila14.a1. itzulia
2006-072Bigarren maila10.a3. itzulia
2007-082Bigarren maila10.a1/32
2008-092Bigarren maila12.a1/32
2009-102Bigarren maila6.a2. itzulia
2010-112Bigarren maila4.a3. itzulia
2011-122Bigarren maila11.a3. itzulia
2012-132Bigarren maila1.a2. itzulia
2013-141Lehen maila16.a1/32
2014-151Lehen maila13.a1/16
2015-162Bigarren maila11.a2. itzulia
2016-172Bigarren maila21.a3. itzulia
2017-183Bigarren B maila3.a1/16
2018-192Bigarren maila11.a3. itzulia
2019-202Bigarren maila6.a1/16
2020-211Lehen maila17.a1/16
2021-221Lehen maila13.a1/8
2022-231Lehen maila20.a1/16
2023-242Bigarren maila1/16

2022/2023 taldea

2022ko irailaren 2an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEAxel Werner
3 ATZEnzo Roco
4 ATZDiego González
5 ATZGonzalo Verdú
6 ATZPedro Bigas
7 ERDJavier Pastore
8 ERDRaúl Guti
9 AURLucas Boyé
10 AURPere Milla
11 AURTete Morente
12 ERDDomingos Quina (Watfordetik utzita)
13 ATEÉdgar Badía
14 ATZHelibelton Palacios
Zbk.PostuaJokalaria
15 ERDÁlex Collado (Bartzelonatik utzita)
16 AURFidel
17 AURJosan
18 AURRoger Martí
19 AUREzequiel Ponce
20 ERDGerard Gumbau
21 ERDOmar Mascarell
23 ATZCarlos Clerc
24 ATZPol Lirola (Marsellatik utzita)
26 ATZJohn Nwankwo
- ATZFederico Fernández
- ATZNicolás Fernández

Utzitako jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
- ATZLautaro Blanco (Rosario Centralen utzita 2022ko abenduaren 31 arte)

Palmaresa

Lehen maila

  • Posturik onena: 5.a 1963-64 denboraldian.

Bigarren maila

  • Txapelduna (2): 1958-59, 2012-13.

Errege Kopa

  • Finalista (1): 1968-69.

Erreferentziak

Kanpo estekak


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza