Sociedad Deportiva Huesca

Sociedad Deportiva Huesca Espainiako futbol taldea da, Huesca hirikoa hain zuzen ere. Bigarren mailan aritu da azken urteotan baina 2018-19 denboraldian Lehen mailan jokatu zuen lehen aldiz, baina denboraldi bat bakarrik iraun zuen. 2020-21ean itzuli zen.

Sociedad Deportiva Huesca S.A.D
Ezizena(k)Los de la cruz de San Jorge
Sorrera1960
Futbol zelaiaEl Alcoraz estadioa
edukiera: 5.300 lagun
inaugurazioa: 1972
PresidenteaEspainia Manuel Torres
EntrenatzaileaEuskal Herria Jose Angel Ziganda
LigaBigarren maila
2022-2314.a
Webguneawww.sdhuesca.es
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

Unión Deportiva Huesca izeneko talde bat izan zen Huesca 30. hamarkadan eta Afizionatuen Espainiako futbol txapelketako finala jokatzera iritsi zen 1931 urtean, baina Vigoko Club Ciosvin-ek 4-1 garaitu zuen. Guztira hiru denboraldi egin zituen bigarren mailan baina 50. hamarkadaren hasieran desagertu egin zen.

Gaur egungo taldea 1960an sortu zen eta aurreko taldearen koloreak hartu zituen, urdina eta granatea. 1974an Afizionatuen Espainiako Txapelketa irabazi zuen finalean Deportivo Aragón (Zaragoza B) 3-0 garaituz. 1978an bigarren B mailara igo zen.

2006an Espainiako Futbol Federazioaren Kopako finala jokatu zuen baina CD Puertollanok 1-1 eta 2-0 emaitzekin garaitu zuen. Urte horretan hirugarren mailara jeistear egon zen baina hurrengo urtean bigarren mailara igo zen lehen aldiz eta bost denboraldi egin zituen bertan. Emaitzarik onena 2009an lorturiko 11. postua izan zuen. Ordutik bigarren B mailan ibili da baina 2015ean bere taldeko liga irabazi eta play-offetan bigarren mailara itzuli da.

2016-17a seigarren postuan gelditu zen eta Lehen mailara igotzeko play-offak jokatu zituen, baina lehen kanporaketan Getafek garaitu zuen. 2017-18an azkenik lortu zuen igoera. Lehen mailako lehen itzulia oso txarra egin zuen eta bigarrenean nabarmen hobetu arren maila galdu zuen. Hurrengo denboraldian bigarren mailako txapelduna izan zen eta berriz igo zen. 2020-21ean azken jardunaldian galdu zuen maila.

Uniformea

 
Klasikoa
 
2016-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 2
  • Denboraldiak 2. mailan: 12
  • Denboraldiak 2. B mailan: 17
  • Denboraldiak 3. mailan: 30
  • Ligako posturik onena: 6.a Bigarren mailan (2016-17)

Azken urteetako ibilbidea

Urtea#MailaPostuaErrege KopaBesterik
2003-044Hirugarren Maila4.a-
2004-053Bigarren B maila10.a-
2005-063Bigarren B maila16.a-Federazio Kopa, 2.a
2006-073Bigarren B maila2.a-
2007-083Bigarren B maila2.a2. itzulia
2008-092Bigarren maila11.a2. itzulia
2009-102Bigarren maila13.a3. itzulia
2010-112Bigarren maila14.a3. itzulia
2011-122Bigarren maila13.a3. itzulia
2012-132Bigarren maila21.a3. itzulia
2013-143Bigarren B maila7.a2. itzulia
2014-153Bigarren B maila1.a (II multzoa)1/32
2015-162Bigarren maila12.a1/32
2016-172Bigarren maila6.a1/32
2017-182Bigarren maila2.a (igo)2. itzulia
2018-191Lehen maila19.a (jeitsi)1/16
2019-202Bigarren maila1.a2. itzulia
2020-211Lehen maila18.a (jeitsi)2. itzulia
2021-222Bigarren maila13.a2. itzulia
2022-232Bigarren maila14.a1. itzulia
2023-242Bigarren maila1/16

2020/2021 Taldea

2021eko otsailaren 4a

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEÁlvaro Fernández
2 ERDIdrissa Doumbia (Portugalgo Sportingetik utzita)
3 ATZPablo Maffeo (Stuttgartetik utzita)
4 ATZPablo Insua
5 ERDPedro Mosquera
6 AURSandro Ramírez
7 ERDDavid Ferreiro
8 ERDEugeni
9 AURRafa Mir (Wolverhamptonetik utzita)
10 ERDSergio Gomez (Borussia Dortmundetik utzita)
11 ATZJavi Galán
12 AURShinji Okazaki
13 ATEAndrés Fernández
14 ATZJorge Pulido
Zbk.PostuaJokalaria
15 AURJavier Ontiveros (Villarrealetik utzita)
16 ATZLuisinho
17 ERDMikel Rico
18 ATZDimitris Siovas
19 ATZPedro López
20 ERDJaime Seoane
21 ERDJuan Carlos
22 ATZGastón Silva
23 AURDani Escriche
24 ERDBorja García
30 ATEAntonio Valera
- ERDDamián Musto
- ATZDenis Vavro (Laziotik utzita)

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 10

Kanpo estekak


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza