Anana

Anana (Ananas comosus) berez Ameriketako tropikokoa den landarea, fruituagatik landatzen dena. Gastronomian oso estimatua da.

Anana
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaBromeliaceae
GeneroaAnanas
Espeziea Ananas comosus
(L.) Merr.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakanana, piña (en) Itzuli, pineapple juice (en) Itzuli eta Yeah (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Deskribapena

Bromeliazeoen familiako[1] espezie gehienak epifitoak diren arren anana lurrean hazten da. Hosto berde argiak ditu, ezpata itxurakoak eta gogorrak, errpseta itxuran hazten direnak. 30-100 cm-ko luzera dute eta ertzetan arantza txiki zorrotzak dituzte. Gainaldea ahurra dute, euri ura erdigunera eramateko.Landarearen zurtoina gorrixka da eta 3 urte dituenean hasten da ikusgarria izaten . 1-1'5 metrotako altuera har dezake. Zurtoinetik infloreszentziak ateratzen dira buruxka itxuran eta loreak moreak dira.

Fruitua handia da, pinaburuaren antzekoa, oso mamitsua eta gozoa, jateko oso aintzat hartua.

Banaketa eta habitata

Landare tropikala da eta Hego Amerikan du jatorria. Sorleku zehatza ezagutzen ez bada ere Brasil, Paraguai eta Argentinak bat egiten duten eremuan sortuko zela iradokitzen dute ikerketek[2]. Ondoren Amazonas ibaiak eramanda Venezuelara ere iritsiko zen. K.a. 1200-800 urtearen landatu zen Perun eta K.a. 200 - K.o. 700 artean Mexiko aldean maiek eta aztekek. XVII. mendean Europara eraman zen eta handik Afrika eta Asiako eremu tropikaletara pasa zen.

Erabilera

Gastronomia

Fruitua gordinik kontsumitzen da gehien bat. Postreak egiten dira eta entsaladatan ere jaten da. Fruitua galkorra denez bestelako produktuak ere merkaturatzen dira, zukuak, jogurtak, marmeladak, izozkiak... Koktel edari batzuetako osagaia ere bada, piña colada esate baterako.

Medikuntza

Ananak duen sustantzia aipagarriena bromelina da. Elikagaiak metabolizatzen laguntzen du eta bestelako ezaugarriak ere baditu: diuretikoa da, antiseptikoa, destoxifikatzailea... Artritisa, reuma eta ziatika tratatzeko erabiltzen da.

Ekoizpena

Anana ekoizpena 2018an
HerrialdeaTonak
 Costa Rica3.418.155
 Filipinak2.730.985
 Brasil2.650.479
 Thailandia2.113.380
 Indonesia1.805.506
 India1.706.000
 Nigeria1.664.510
 Txina1.573.471

Erreferentziak

Kanpo estekak