Hanoi

Hanoi[1][2] (vietnameraz: Hà Nội, ha˨˩ noj˩ ahoskatua, ibai barnea) Vietnamgo hiriburua da 1976ko uztailaren 2tik geroz, Ipar Vietnam eta Hego Vietnamek bat egin eta gero. 3.000.000 biztanle inguru ditu.

Hanoi
Hà Nội
hiria
Administrazioa
Herrialdea Vietnam
ProbintziaHa Noi
AlkateaTrần Sỹ Thanh (en) Itzuli
Izen ofizialaHà Nội
Jatorrizko izenaHà Nội
Posta kodea100000
HerriburuaBa Đình (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak21°01′28″N 105°50′28″E / 21.0245°N 105.84117°E / 21.0245; 105.84117
Map
Azalera3.328,9 km²
Altuera16 m eta 10 m
MugakideakVĩnh Phúc (en) Itzuli, Thái Nguyên (en) Itzuli, Hà Nam (en) Itzuli, Hòa Bình (en) Itzuli, Bắc Giang (en) Itzuli, Bắc Ninh (en) Itzuli, Hưng Yên (en) Itzuli eta Phú Thọ (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria8.435.650 (2022)
104.850 (2021)
Dentsitatea2.510,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1010
Telefono aurrizkia242, 243, 244, 245, 246, 247, 248
Ordu eremuaIndochina Time (en) Itzuli eta UTC+07:00
Hiri senidetuakJakarta, Ankara, Bangkok, Budapest District XVI (en) Itzuli, Pekin, Varsovia, Victoria, Fukuoka, Seul, Montreal, Astana, Palermo, Kiev, Île-de-France, Tolosa Okzitania, Indre eta Loira, Phnom Penh, Seychelleak eta Yokohama
Hizkuntza ofizialaVietnamera
http://www.hanoi.gov.vn

Lehen Ipar Vietnamgo hiriburua izan zen.

Klima

    Datu klimatikoak (Hanoi (1898-1990))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)33343739434040383736363743
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)19.319.922.827.031.532.632.931.930.928.625.221.827.0
Batez besteko tenperatura (ºC)16.517.520.524.227.929.229.528.827.825.321.918.624.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)13.715.018.121.424.325.826.125.724.721.918.515.320.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)35710162122211713653
Euria (mm)18.626.243.890.1188.5239.9288.2318.0265.4130.743.423.41676.2
Euri egunak (≥ 1 mm)8.411.315.013.314.214.715.716.713.79.06.56.0144.5
Eguzki orduak9356621201861801861861801551501241678
Hezetasuna (%)78828383777879827975747578
Iturria (1): World Meteorological Organisation (NBE) [3], BBC Weather[4]
Iturria (2): World Climate Guide [5]

Historia

1408an, Ming dinastiako gudaroste txinatarrek Vietnam inbaditu zuten eta handik 10 urtera Le Loi-k askatu zuen, "Le" dinastia vietnamdarraren fundatzaileak, hiriburuari Đông Kinh izena emanez (europarrek Tonkin zeritzena). 1831n Nguyen dinastia vietnamdarrak gaur egungo Hà Nội ezarri zuen izen ofizialtzat.

1873an frantsesek hiria okupatu zuten eta 1887ra arte Indotxinako hiriburu izan zen. 1940an, Bigarren Mundu Gerra garaian, japoniarren eskutik okupatua izan zen eta 1945ean askatua. 1946tik 1954ra frantsesen eta Viet Minh-en indarren arteko borroken eszenatokia izan zen. Vietnamgo gerran Ipar Vietnamgo hiriburua izan zen eta zenbaitetan bonbardatua izan zen.

Vietnamgo gune politiko eta ekonomikoa izanik, aireportu bat eta errepide, tren eta zubi sarea ditu, zeinak gerren eta herrialdeko depresio ekonomikoaren eraginez egoera nahiko kaskarrean dauden.

Ondasun nabarmenak

  • Van Mieu (Literaturaren tenplua, frantsesek "Pagode des Corbeaux" zeritzena (Beleen Pagoda))
  • Chua Môt Côt (Pilare bakarreko pagoda)
  • Quan Thanh-en Tenplua (frantsesek "Buda Handiaren Pagoda" zeritzena)
  • Historiaren Museoa.
  • Arte Ederren Museoa.
  • Museo Etnologikoa.
  • Banderaren Dorrea.
  • Albert-Sarraut institutu zaharra.
  • Laku Txikia (Hoan Kiem, Berrezarritako Ezpataren Lakua)
  • San Jose Katedrala (Nha Tho vietnameraz)
  • Trang-Tien kalea.
  • Long Bien zubia (bonbardaketa guztiei eutsi diena)
  • Sofitel Métropole Hotela (1905ean eraikia eta 1995ean berriztatua, hiriko historian garrantzitsua dena)
  • Opera, Parisko Garnier jauregiaren kopia.
  • Laku Handia.
  • Phan Dinh Phung kaleko etxe kolonialak (gehienetan enbaxadak)
  • Ho Chi Minh presidentearen etxe eta mausoleoa.
Ho Chi Minh presidentearen mausoleoa.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Vietnamgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.