Bario kloruro

konposatu kimiko

Bario kloruroa BaCl2 formulako konposatu ez-organikoa da. Bario-gatz disolbagarrienetako bat da. Beste bario-gatz batzuk bezala, toxikoa da eta garrari kolore urdin-berdea ematen dio. Higroskopikoa ere bada.

Bario kloruro
Formula kimikoaBaCl2
SMILES kanonikoa[Cl-.[Cl-].[Ba+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[Cl-.[Cl-].[Ba+2] 3D eredua]
Konposizioabario eta kloro
Motakonposatu kimiko
Ezaugarriak
Dentsitatea
3,86 g/cm³ (20 °C)
Disolbagarritasuna38 g/100 g (ur, 20 °C)
Fusio-puntua963 °C
962 °C
Irakite-puntua1.560 °C (760 Torr)
Formazio entalpia estandarra−860,1 kJ/mol
Masa molekularra207,843 Da
Arriskuak
NFPA 704
0
3
0
Gutxieneko dosi hilgarria
Batezbesteko dosi hilgarria
Denboran ponderatutako esposizio muga0,5 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak, Australia, Belgika, Danimarka, Europako Batzordea, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Hego Korea, Mexiko, Zeelanda Berria, Norvegia, Polonia, Suedia, Suitza, Herbehereak, Filipinak, Turkia, Erresuma Batua)
0,3 mg/m³ (, Errusia)
Denbora laburreko esposizio muga2 mg/m³ (Hungaria)
1,5 mg/m³ (Polonia)
1 mg/m³ (Errusia)
IDLH50 mg/m³
Eragin dezakebarium chloride exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyWDIHJSXYQDMJHN-UHFFFAOYSA-L
CAS zenbakia10361-37-2
ChemSpider23540
PubChem25204
Reaxys1209229 eta 8128158
Gmelin63317
ChEMBLCHEMBL3184191
NBE zenbakia1564
RTECS zenbakiaCQ8750000
ZVG1960
DSSTox zenbakiaCQ8750000
EC zenbakia233-788-1
ECHA100.030.704
RxNorm1311065
UNII0VK51DA1T2

Egitura eta propietateak

BaCl2-a bi formatan krisalizatzen da. Batean fluoritaren egitura du eta bestean cotunnitarena. Bi egitura horiek Ba2+ ioi handien zaletasuna seitik gorako koordinazio-indizeekiko asebete dezakete[1][2]. Ba2+ ioiaren koordinazio-indizea 8koa da fluorita-egituran[3] eta 9koa cotunnitarenean[4].

Ur-disoluzioetan BaCl2-ak gatz arrunt baten gisa jokatzen du. Uretan 1:2 elektrolito bat da eta disoluzioak pH neutroa du.

Bario kloruroak sulfato ioiekin erreakzionatzen du, bario sulfatozko prezipitatu zuri lodia sortzeko.

Ba2+ + SO42− → BaSO4

Oxalatoarekin antzeko erreakzioa gertatzen da:

Ba2+ + C2O42− → BaC2O4

Prestaketa

Bario kloruroa bario hidroxidotik edo bario karbonatotik abiatuta presta daiteke. Atzen honek witherita minerala osatzen du.. Oinarrizko gatz horiek azido klorhidrikoarekin erreakzionatzen dute bario kloruro hidratatua emateko.

Eskala industrialean, bi urratseko prozesu baten bidez prestatzen da, baritina mineraletik abiatuta (bario sulfatotik, alegia)[5]:

BaSO4 + 4 C → BaS + 4 CO

Lehen urrats horrek tenperatura altuak eskatzen ditu.

BaS + 2 HCl → BaCl2 + H2S

Bigarren urratsean azido klorhidrikoaren ordez kloroa usa daiteke[6].

Erabilera

Merkea izanik ere bario kloruroak erabilera mugatua du laborategian zein industrian[6].

Industrian, sosa kaustikoko plantetan gatzuna purutzeko erabiltzen da nagusiki. Altzairugintzan bero bidezko tratamenduetako gatzak prestatzeko baliatzen da.

Pirotekniak baliatzen du garrari kolore berde bizia emateko[7].

Dena dela, bere toxikotasunak erabilgarritasuna mugatzen du.

Toxikotasuna

Bario kloruroa, beste barioa-gatz disolbagarri batzuk bezala, oso toxikoa da[8]. Sodio sulfatoa eta magnesio sulfatoa dira antidoto posibleak, nahikoa disolbaezin den bario sulfatoa hauspearazten dutelako.

Erreferentziak

Kanpo estekak