Berantevilla

Beranturi» orritik birbideratua)

Berantevilla[1] Arabako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 29 bat kilometrora dago. Udalerriko herriburua izen bereko herria da, hots, Berantevilla.

Berantevilla
 Araba, Euskal Herria
Berantevilla herria.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofizialaBerantevilla
AlkateaIsabel Arbaizagoitia Peral (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01211
INE kodea01014
Herritarraberantevillar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°40′58″N 2°51′32″W / 42.6829°N 2.8589°W / 42.6829; -2.8589
Map
Azalera35,73 km2
Garaiera479 metro
Distantzia29 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria451 (2023)
−1 (2022)
alt_left 210 (%46,6) (%53,9) 243 alt_right
Dentsitatea14,25 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 3,23
Zahartze tasa[2]% 27,86
Ugalkortasun tasa[2]‰ 41,67
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 89,83 (2011)
Genero desoreka[2]% 4,86 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 7,01 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 14,63 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 3.54 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.berantevilla.es/

Izena

Euskaltzaindiak araututako euskal izena Berantevilla da. Hala ere, Euskaltzaindiak berak 1979an proposatutako Beranturi izen berriak izan duen erabilera dela eta, maila apalagoan erabil daitekeela onartu du.[1]

Ez dago garbi izenaren etimologia zein den; forma dokumentatu zaharrena Beranti villa da, Donemiliaga Kukulako kartularioan;[5] zehazki, Muñoz Alvarez Llazarrak 1080. urtean Donemiliagako monasterioari dohaintza bat egin zioneko dokumentu batean ageri da.[6]

Geografia

Ihuda ibaiak zeharkatzen du Berantevilla, urak Zadorra ibaira isuri baino lehentxeago. Zadorrak, ehunka metro batzuk aurrerago, Ebro ibaian isurtzen ditu. Hegoaldean beste ur lerro bat igarotzen da, Inglares ibaia, eta horrek urak Ebrora isurtzen ditu zuzenean.[6]

Berantevilla ipar-mendebaldetik hego-ekialdera luzatzen den haran batean dago kokatuta, itsas mailatik 479 metro gorago, hegoaldean Txulato mendia daukala. Trebiñuko barrendegiaren eta Miranda Ebroren artean dagoenez, harreman handia du azken hiri horrekin.

Udalerriaren baliabide ekonomiko nagusia nekazaritza da. Jarduera industriala ere badauka, gutxi bada ere, Lacorzanillako industrialdean. Hala ere, kontuan izan behar da Mirandatik 5 kilometrora dagoela eta bertan industrien eta hirugarren sektoreko lanpostuen kopurua handiagoa dela.

Garraiobideei dagokienez, errepide eta trenbideen lotune garrantzitsu baten ondo-ondoan dago. Bertatik igarotzen dira A-1 errepidea (Madril eta Irun lotzen dituena) eta N-124 (Gimileo eta Miranda Ebro lotzen dituena), eta Mirandan Bilbo, Irun eta Madril lotzen dituen trenbide-lotunea dago.

Udalerri mugakideak

Historia

Berantevillako lurraldeen okupazio-aztarna zaharrenak Vetrusa deituriko erromatar aztarnategian ditugu, Lacorzanilla herrian.[6]

Berantevilla toponimoa 1080. urtean agertzen da lehen aldiz agiri batean idatzia. 1299an hiribildu titulua eman zion Fernando VI.a Espainiakoak. Verantivillako monasterioa izan zen hiribildua sortzeko abiapuntua.

Banaketa administratiboa

Mijancasko eliza eta frontoia.

Udalerria zortzi herriz osatua dago:

Demografia

Berantevillako biztanleria

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Berantevillan»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Berantevillako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

ZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 7
178 (% 75,74)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 7
33 (% 14,04)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
24 (% 10,21)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

Hauek izan dira Berantevillako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[7]
Dionisio Durana Montoya[7]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Maria Alonso Vallejo19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Maria Alonso Vallejo19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Milagros Duque Vallejo19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Milagros Duque Vallejo19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Amaia Martinez Alfonso19992003Euzko Alderdi Jeltzalea
Amaia Martinez Alfonso20032007Euzko Alderdi Jeltzalea
Amaia Martinez Alfonso20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Antonio Santamaria Fajardo20112015Berantevillako Alternatiba Independentea
Juan Antonio Santamaria Fajardo[7]20152019Berantevillako Alternatiba Independentea
Mario Perea Anuncibay[8]20192023Berantevillako Alternatiba Independentea[9][10]
Isabel Arbaizagoitia Peral[11]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea[12]

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
12Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)BerantevillaZanbranaGatzaga BuradonBriñasBastidaHaro

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
17Armentia T.
Trebiñu
Billa ToberaToberaSanturdeMijancasOzanaAraikoGrandivalBurgetaPanguaSan EstebanMorgasBustuOzilla-LadreraZurbituGolernioMeaDoroñuArrietaAskartzaKutxuAñastroUraldeMoskatorDordonizFrankuArmentiaArmentia T.
Trebiñu

Berantevillar ezagunak

Kultura

Berantevillakoen giza-dorrea, beste herri bateko ikuskizun batean.

Irailaren 9an Andra Mariren Natibitatearen eguna ospatzen da Berantevillan. Ospakizunak, izatez, iraileko lehen asteburuan burutzen dira. Ospakizun esanguratsuenetako bat giza-gaztelu edo giza-dorreak eraikitzearena da[13]: bazkari garaian eta oso distantzia txikira batetik hurrengora, herriko gazteak hiru pisuko giza-gazteluak osatuz eta deseginez doaz, behin eta berriro, hiruzpalau orduz, guztira 20 dorre egin arte edo. Dorreen gailurretik gazte batek “Arratsalde on! Gora Lacorzanillako Ama Birjina!” oihukatzen du, eta etxe bakoitzeko bizilagun eta gonbidatuen izenak ere goratzen ditu. Azkenez “Gora ni eusten nautenak eta gora ni neu!” eta “Hurrengo urtera arte!” esanik agurtzen da.

Ondasun nabarmenak

  • Jasokundearen parrokia-eliza, ganga barrokoak dituena.

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa