Eurogunea

Eurogunea[1] euroa (€) erabiltzeko onartu duten Europar Batasuneko herrialde kideen gunea da. Honela monetaren inguruko batasuna eratu dute eta Eurosistema egin dute moneta-agintari gune honetan.

Eurogunea
Datuak
Motacurrency union (en) Itzuli
Osatuta
Historia
Sorrera1999ko urtarrilaren 1a
webgune ofiziala

Euroa darabilten estatuak

Kide ofizialak

EstatuakOnartuaSalbuespenak
Austria1999
Belgika1999
Zipre2008 Ipar Zipre[2]
Estonia2011
Finlandia1999
Frantzia1999  Kaledonia Berria[3]
 Polinesia Frantsesa[3]
 Wallis eta Futuna[3]
Alemania1999
Grezia2001
Irlandako Errepublika1999
Italia1999 Campione d'Italia[4]
Kroazia2023
Letonia2014
Lituania[5]2015
Luxenburgo1999
Malta2008
Herbehereak1999  Aruba[6]
 Curaçao[7]
 Sint Maarten[7]
 Karibeko Herbehereak[8]
Portugal1999
Eslovakia2009
Eslovenia2007
Espainia1999
Eurogunea

Europako Banku Zentrala da 15 herrialde hauen politika monetarioaren arduradun.

Europako Diru Batasuna

Europar Batasunarekin akordioak dituzten estatu eta lurraldeak

Monako, San Marino eta Vatikano Hiriak ere euroa erabiltzen dute, EBeko kide ez diren arren (aurrez euroagatik ordezkatuak izan diren monetak erabiltzen zituzten). Hiru Estatu hauek euren ikur propioak itsasten dizkiete atzealdean eurek jaulkitako txanponei. EBeko hainbat herrialderekin adostu dute Euroaren erabilera, Italiarekin San Marino eta Vatikanoaren kasuan eta Frantziarekin Monakoren kasuan.

Mayotte eta Saint-Pierre eta Mikelune lurralde Frantziarrek ere euroa erabiltzen dute EBrekin duten hitzarmena tarteko, nahiz eta euren txanpon propioak jaulkitzeko eskubiderik izan ez.

EBrekin hitzarmenik ez duten estatu eta lurraldeak

Andorrak ez du moneta ofizialik beraz, ez du dirurik jaulkitzen. Euroaren aurretik pezeta espainiarra eta libera frantziarra erabiltzen zituzten unitate legal gisa. Espainia zein Frantziarekin sekula akordiorik izan ez zutenez, Andorra EBrekin negoziaketetan da Euroa printzerriko moneta ofizial izan dadin.

Era berean, Kosovo eta Montenegrok ere, aurrez marko alemaniarra erabiltzen zuten, euroa hartu dute moneta gisa EBrekin inolako hitzarmen formalik izan gabe.

Akrotiri eta Dhekeliako Base Burujabeek, itsasoz haraindiko lurralde britainiarrek (Zipreko uhartean kokatuak), moneta ofizialtzat libera zipretarra zuten Zipre Eurogunean sartu aurretik (2008ko urriaren 1a). Egun horretan euroa diru gisa onartzen lehen lurralde britainiar bilakatu ziren.

2002ko abenduaren 1etik, Ipar Koreak dolar estatu batuarra Euroagatik aldatu du nazioartean trukaketak egiteko, bere moneta ofizialak, won korearrak, ez baitu nazioartean baliorik eta ez baita trukagarria nazioarteko erosketetan erabiltzeko. Atzerritarren artean ere badu halako osperik ere, eta erabilia da oso.

2003ko Irakeko inbasioaren aurretik, Saddam Hussein presidenteak petrolioa saltzeko euroa erabiliko zuela esan zuen AEBetako dolarraren ordez, erosleen gehiengoa EBtik, Txinatik eta Indiatik izaten baitzuen.

Beste estatu batzuk

Eurogunean ez dauden EBko Estatuak

Euroa erabiltzen ez duten EBko beste 7 estatuak hauek dira Bulgaria, Danimarka, Suedia, Hungaria, Polonia, Txekiar Errepublika eta Errumania.

Azken bateratuak

2007ko maiatzaren 16an Europako komisioak begi onez ikusi zuen Zipre eta Maltak 2008ko urtarrilaren 1etik moneta hartzea. Gomendio hau EBko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen azken onespenaren baitan zegoen, zeina 2007ko uztailaren10ean gertatu zen. Beraz, Eurogunea 19 kidez osatua dago 2015az geroztik.

Eurogunetik kanpo euroarekin lotura duten estatuak

Bosnia-Herzegovinako marko aldagarria marko alemaniarrari loturik zegoen eta arrazoi hau tarteko euroarekiko aldatze tasa finkoa du.

CFA frankoak -aurrez libera frantziarrari lotua- 655,957 frankoko paritatea du euroarekiko, aurretik liberarekin zuen tasa bera.

Etorkizuneko hartzeak

Hauek dira proposatutako datak. Dena den, ez dira data ofizialak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak