Finlandiako futbol selekzio nazionala (finlandieraz, Suomen Palloliitto; suedieraz, Finlands Bollförbund) Finlandia herrialdea nazioarteko futbol-txapelketetan ordezkatzen duen taldea edo selekzioa da. EuropakoUEFAren parte den Finlandiako Futbol Elkarteak kudeatzen du eta konfederazioak antolatzen dituen txapelketetan parte hartzen du.
football at the 1912 Summer Olympics – men's tournament – matches (en) association football tournament at the 1936 Summer Olympics (en) football at the 1952 Summer Olympics – men's tournament (en) football at the 1980 Summer Olympics – men's tournament (en) 2013 King's Cup (en) UEFA Euro 2020
Futbol selekzio nazionalaren barruan hainbat sail bereizten dira: Emakumezkoena, Gizonezko nagusiena, 21 urtez azpiko gizonena, 19 urtez azpiko gizonena eta 17 urtez azpiko gizonena. Sail arrakastatsuena emakumezkoena da, 2005eko eta 2009ko Europakotxapelketetan, hurrenez hurren finalaurrekoetara eta final-laurdenetara iritsi zirelako. Gizonezkoen taldeak aldiz, ez du inoiz Europako, ez Munduko futbol txapeleketa bakarrean parte hartu.
Europako futbol selekzio pattalenetako bat izan zen kontinenteko herrialde txikiak sortu ziren arte; izan ere, futbola kirol nagusia ez den Europako herrialde bakarrenetakoa dugu Finlandia.
1912koUdako Olinpiar Jokoetan, laugarren postua lortu zuen taldeak. Italiaren eta Errusiaren aurka irabazi ostean, Britainia Handiaren aurka galdu zuen final-laurdenetan. Brontzezko domina irabazteko partidua ere galdu zuen Herbehereen aurka, 0-9 hain zuzen.
2020an aurreneko aldiz sailkatu zen Europako Txapelketa jokatzeko eta aurreneko partida 1-0 irabazi zuen Danimarkaren aurka.