Gaintza

Gaintza Gipuzkoako hego-ekialdean eta Goierrin kokatuta dagoen landa-udalerri txikia eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana Arama eta Altzagarekin batera. Izan ere, 122 biztanle zituen 2016. urtean.

Gaintza
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Herriko plaza eta udaletxearen ikuspegia.
Fitxategi:Ez
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaGaintza
AlkateaJoseba Mirene Garmendia Ustoa
Posta kodea20248
INE kodea20037
Herritarragaintzar
Ezizenazapok
Kokapena
Koordenatuak43°03′11″N 2°07′57″W / 43.05306°N 2.1325°W / 43.05306; -2.1325
Map
Azalera5.96
Garaiera432
Distantzia44 km Donostiara
Demografia
Biztanleria124 (2023)
−4 (2022)
alt_left 53 (%42,7) (%60,5) 75 alt_right
Dentsitatea20,67 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 7,75
Zahartze tasa[1]% 17,66
Ugalkortasun tasa[1]‰ 52,63
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,47 (2011)
Genero desoreka[1]% -20 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,7 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 95,38 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 86.07 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615
Webguneahttp://gaintza.net

Gaintza UEMAko kidea da.[3]

Geografia

Ingurune naturala

Oso ingurune malkartsuan dago kokaturik udalerria.

Udalerri mugakideak

Lehen hiru udalerriak, Tolosaldekoak dira, besteak, Goierrikoak diren bitartean.

Herriguneko etxebizitzak eta Txindoki eta Ausa Gaztelu mendien ikuspegia.

Zerbitzuak

Historia

1399an Ordiziarekin bat egin zuen. Garai hartan nobleen arteko borrokek ezegonkortasun handia sortzen zuten, eta babesa lortzeko egin zen batasuna.

1615ean berriro hiribildu izendapena lortu zuen. Ondoren, Arama, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Altzagarekin elkartu zen, Oria ibaiko batura sortuaz. Batasun hau 1856an amaitu zen. [8]

Ekonomia

Udalerriko ekonomia, abeltzaintza eta basogintzan dago oinarriturik.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren %16,5. Bigarren sektorea %1,3. Hirugarren sektorea %78,2. Eraikuntza %4,1.[9]

Demografia

2019an herriak 119 biztanle zituen. Horietatik %24,37k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,72 ziren.[9]

Gaintzako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 60 boto lortu zituen.[10] Gaizka Olaetxea Balerdi[11] izendatu zuten alkate.[12]

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 68 boto lortu zituen.[10] Gaizka Olaetxea Balerdi izendatu zuten alkate berriro.[13][14]

Alkateak

Hauek izan dira Gaintzako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[15]
Pedro Zunzunegui Garmendia[15]19791983Independenteak
19831987Independenteak
19871991
19911995Independenteak
19951999Independenteak
19992003Independenteak
20032007Gaintzako Herria
20072011Independenteak
20112015Independenteak
Gaizka Olaetxea Balerdi[12]20152019Gaintzako Herria
Gaizka Olaetxea Balerdi[13][14][16]2019JarduneanGaintzako Herria

Ondasun nabarmenak

Kultura

Jaiak

  • Irailaren 29an San Miel Jaiak[17]
  • Azaroaren 11an San Martin jaiak[17]

Euskara

Gaintzako Santos Tolosa[18][19] (Ahotsak[20] proiekturako)

Gaintzako euskara[21] gipuzkeraren[22] aldaera da, eta Goierriko hizkera[23] hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an herritarren %91,2 euskalduna zen.[9]

San Migel eliza

Gaintzatar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa