Hizkuntza erromantzeak

latin arruntetik datozen hizkuntzak dira
Hizkuntza erromaniko» orritik birbideratua)


Hizkuntza erromantzeak, neolatindarrak ere deituak, latin arruntetik (herritarrek mintzatutako latina) datozen hizkuntzak dira. Hizkuntza italikoen azpitalde bat dira eta azken horiek indoeuropar hizkuntzen azpitaldea dira.

Erromantze hizkuntza nagusien hedapena: frantsesa (urdinez), gaztelera (berdez), portugesa (marroiez), italiera (horiz) eta errumaniera (gorriz).
Erromantze hizkuntzen egungo hedapena Europan.

Erromantze hizkuntzak Europako hegoalde ia osoan mintzatzen dira, Erromatar Inperioa zenaren eremuan, beraz. Erromantze hizkuntzen izenaren jatorria, horrela, Antzinako Erroman dago, bertako jentilizioan ("romanus"), haiz zuzen.

Erromatar hitza erromantze hizkuntza betez aritzeko erabili zen lehen aldia Tourseko kontzilioan izan zen, 813an. Kontzilio horretan, lehen aldiz latinetik bereizitako mintzaira arrunt bat hizkuntza gisa izendatu zen. Zehazki, frantsesaren aurrekari bat da, rustica romana lingua edo roman izendapena hartzen duena.

Latin arruntaren garapena erromantze hizkuntzekiko, grosso modo, honela labur daiteke:

  1. K. a. 200 eta 400 artean, gutxi gorabehera: latin arruntaren tokian tokiko formak.
  2. 500 eta 600 artean: forma horiek banatzen hasi ziren.
  3. 800etik aurrera: hizkuntza erromantzeak badirela onartzen da.

Erromantze hizkuntzen aniztasuna

Erromantze hizkuntzen arteko ulergarritasun-mailak

Ethnologue-ren arabera[1].

%FrantsesaKatalanaItalieraPortugesaErromantxeaErrumanieraGaztelaniaSardiniera
Frantsesa85897578757580
Katalana85878576738575
Italiera89877678778285
Portugesa75857674728978
Erromantxea78767874727474
Errumaniera75737772727174
Gaztelania75858289747176
Sardiniera80758578747476

Adibideak

Erromantze hizkuntzen artean, eta latinaren eta haien artean, antzekotasun lexikalak zein gramatikalak handiak dira. Antzekotasun horiek esanahi bera duten esaldiak ageri diren ondorengo adibideetan ikus daitezke:

Latina(Illa) Claudit semper fenestram antequam cenat.
AragoieraElla tranca / zarra siempre la finestra antis de zenar.
AsturieraElla pieslla siempre la ventana / feniestra primero de cenar.
Bergamasquera(Lé) La sèra sèmper sö la finèstra prima de senà.
Boloniera(Lî) La sèra sänper la fnèstra prémma ed dsnèr.
ErromantxeaElla clauda / serra adina la fanestra avant ch'ella tschainia.
ErrumanieraEa închide totdeauna fereastra înainte de cină.
Frankoprovenzera(Le) Sarre toltin / tojor la fenétra avan de goutâ / dinar / sopar.
FrantsesaElle ferme toujours la fenêtre avant de dîner / souper.
FriulieraJê e siere simpri il barcon prin di cenâ.
Galiziera(Ela) Pecha sempre a fiestra / xanela antes de cear.
Gaztelania(Ella) Siempre cierra la ventana antes de cenar.
Italiera(Ella / Lei) Chiude sempre la finestra prima di cenare.
Katalana(Ella) Sempre tanca la finestra abans de sopar.
KorsikeraElla chjudi sempre u purtellu primma di cenà.
LeoneraEilla pecha siempres la ventana primeiru de cenare.
Milanera(Lee) La sara semper su la finestra primma de disnà.
MiranderaEilha cerra siempre la bentana / jinela atrás de jantar.
MontañeraElla pieslla siempri la ventana enantis de cenar.
NapolieraEssa nzerra sempe 'a fenesta primma 'e magnà.
Normandieralli barre tréjous la crouésie devaunt de daîner.
Okzitaniera(Ela) Barra sempre / totjorn la fenèstra abans de sopar.
Perizkiera(Ena) Cerovâ suempre la velustra atratès dî zzenar.
PiemonteraChila a sara sèmper la fnestra dnans ëd fé sin-a/dnans ëd siné.
Portugesa(Ela) Fecha sempre a janela antes de jantar.
SardinieraIssa serrat semper sa bentana antes de chenare.
SizilieraIdda chiudi sempri la finestra àntica di pistiari / cinari.
ValonieraEle sere todi li finiesse divant di soper.
VenezieraŁa sara sènpre ła finestra prima de senàr.

Erromantze hizkuntzen zerrenda

Erromantze hizkuntza bakoitzaren hiztunen ehunekoa hizkuntza-taldeko hiztun guztiekiko.
Erromantze hizkuntzen sailkapena.

Erromantze hizkuntzak bederatzi taldetan sailkatzen dira, eta haietako bakoitzean hainbat dialekto bereizten dira. Dialekto horiek hizkuntza maila izatea edo ez, arlo politikoaren eragina da, hizkuntza berarena bainoago. Horrela, erromantze hizkuntzek continuum bat osatzen dute, eta hainbatetan euren arteko desberdintasunak ia ezin dira nabaritu ere egin. Hortaz, ondorengo zerrendan hizkuntza ezagunenak soilik agertzen dira (parentesi artean, hizkuntza bakoitzean duen izena eta agerpen ezagunenaren urtea):

  • Dalmaziera, XIX. mendetik hizkuntza hila. Hainbat dialektotan banatuta zegoen. Dalmazierari, halaber, loturik zegoen egun oraindik hitz egiten den istriotera. Unescoren arabera, azken hori galtzeko arrisku larrian dago.
  • Okzitano-erromantze hizkuntzak:
    • Katalana (català, XII. mende bukaera). Valentziera haren aldaera da.
    • Okzitaniera (occitan edo lenga d'òc, X. mende bukaera). Oc hizkuntzaren barne hainbat mintzaira sartzen dira (lemosiera, auverniera, vivaro-alpinera, languedocera, proventzera eta gaskoia). Patois mespretxuzko izenaz ere ezaguna da.
  • Erretro-erromantze hizkuntzak
    • Erromantxea (rumantsch). Bost dialekto idatzi ditu.
      • Inter-erromantxera (rumantsch grischun). Erromantxe batua, erromantxe dialektoek maila jasoan erabiltzeko adierazpidea izan dezaten egindako saioa.
    • Ladinera (ladín).
    • Friuliera (furlan).
  • Sardiniera (sardu edo limba sarda, XI. mendea). Hainbat dialektotan banatua:
    • Campidaera.
    • Logudorera.
    • Nugorera.

Goikoez gain, badira egile batzuen iritziz hizkuntza estatusa duten beste hainbat hizkuntza. Horrela, oïl hizkuntzen barnean, normandiera, xanpainera edota galoa aipa ditzakegu, besteak beste. Italiar hizkuntzen artean, veneziera, emiliano-romagnoloa edota ligurierarekin gauza bera gertatzen da.

Horrekin batera, trantsiziozko hainbat mintzairen izaera ere zalantzazkoa da, benasquerarekin gertatzen den bezala (katalana eta aragoieraren artekoa, nahiz eta gehienetan bigarrenaren aldaera gisa hartu). Halaber, hainbat egileren aburuz, galizierak eta portugesak hizkuntza bera osatze dute (galaikoportugesa), nahiz eta galizierak gaztelaniaren gertuko ortografia bereganatu duen.

Kreolerak

XV. mende bukaeratik aurrera, Europako zenbait herrialdek aurrera eramandako esperientzia kolonialistaren eraginez, erromantze hizkuntzak (gaztelania, portugesa eta frantsesa, batez ere) mundu osoan zehar hedatu dira. Hala ere, hainbat lekutan bertako hizkuntzekin edota beste atzerritar hizkuntza batzuekin nahastu ziren eta kreolera izena hartzen duten mintzairak sortu. Hona hemen kreolera nagusietako batzuk:

Asmatutako hizkuntza eratorriak

Hizkuntza erromantzeetan oinarritzen dira. Hizkuntza guztien artean neutral izateko saiakera egiteko asmoa zuten. Haien artean, esperantoa, interlingua eta romanica ditugu.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak