Elsa Artadi

Elsa Artadi i Vila (Bartzelona, Katalunia, 1976ko abuztuaren 19a) ekonomialaria eta politikaria da. Pompeu Fabra Unibertsitatean ekonomian lizentziatu eta masterra egin ondoren, Harvardeko Unibertsitatean ekonomian doktoratu zen. 2006tik 2011ra Milango Bocconi Unibertsitatean irakasle aritu zen. Garai hartan, orobat, Munduko Bankuaren batzorde zientifikoko kide izan zen Casablancan; Mundu Bankuaren aholkulari, Washingtonen; eta European Economic Association elkarteko batzorde zientifikoko kide.

Elsa Artadi

(2018)

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2021eko martxoaren 12a - 2022ko maiatzaren 10a - Judit Guàrdia (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

Bartzelonako Udaleko zinegotzia

2019ko ekainaren 15a - 2022ko ekaina - Joan Rodríguez i Portell
Hautetsia: 2019ko Udal Hauteskundeak, Bartzelonan

Kataluniako Generalitateko Lehendakaritza Sailburua

2018ko maiatzaren 29a - 2019ko martxoaren 24a
Jordi Turull i Negre - Meritxell Budó i Pla

Kataluniako Generalitateko bozeramailea

2018ko maiatzaren 29a - 2019ko martxoaren 24a
Jordi Turull i Negre - Meritxell Budó i Pla

Junts per Catalunyaren talde parlamentarioko bozeramaile

2018ko urtarrilaren 29a - 2018ko maiatzaren 30a
← baliorik ez - Albert Batet Canadell

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilaren 17a - 2020ko abenduaren 21a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

Departamentu Arteko Koordinazioaren zuzendari nagusia

2016ko urtarrilaren 19a - 2018ko urtarrilaren 19a
Ogasun-idazkaria

2015eko azaroaren 3a - 2016ko urtarrilaren 19a
Georgina Arderiu i Munill - Josep Lluís Salvadó i Tenesa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElsa Vila Artadi
JaiotzaBartzelona1976ko abuztuaren 19a (47 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea lizentzia : ekonomia
Harvard Unibertsitatea doktoretza : ekonomia
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta politikaria
Lantokia(k)Bartzelona
Enplegatzailea(k)Fudan Unibertsitatea
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Bocconi Unibertsitatea  (2006 -  2011)
Kataluniako Generalitateko Ekonomia- eta Ogasun-Departamentua  (2011 -  2015)
Jasotako sariak
KidetzaCrida Nacional per la República
“La Caixa” Bekadunen Sarea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata
Junts per Catalunya

IMDB: nm6133512 Facebook: elsa.artadi Twitter: elsa_artadi Instagram: elsa_artadi LinkedIn: elsa-artadi-b675596 Edit the value on Wikidata

Artadi 2017ko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu zen Junts per Catalunya koalizio independentistaren hautes-kanpainako zuzendaria izan zen, bai eta zerrendakide independentea ere. 2018ko ekainaren eta 2019ko martxoaren artean, lehendakaritza-kontseilari izan zen, bai eta Gobernuaren bozeramaile Quim Torraren gobernupean.[1][2] Meritxell Budó-k hartu zituen Artadiren kontseilari- eta bozeramaile-postuak, 2019an.[2]

Biografia

Lehen urteak

Artadi 1976ko abuztuaren 19an jaio zen, Bartzelonan (Katalunia).[3] Bere ama, Esther Artadi, higiezinen agente zen, etxe-agentzia txiki baten buru. Bere gurasoak, ekonomistak biak,[4] Artadi txikia zenean banatu ziren. Elsa eta bere anaia, Patrick Artadi, amaren abizena (Artadi) hautatu zuten lehen abizen modura, aitaren abizenaren trukean (Vila).[5]

Artadik Bartzelonako eskola independente batean ikasi zituen lehen hezkuntza-mailak,[6] Stel·la eskola kontzertatuan.[6][7] Ostean, Pompeu Fabra Unibertsitatean (UPF) sartu zen 1994an, lau urte geroago, 1998an, ekonomian graduatuz.[3][6][8] 2000. urtean, UPFan ere, ekonomia-master bat jaso zuen ere.[6][8] Urte berdinean Harvard Unibertsitatean hasi zen, La Caixa Fundazioaren beka bat baliatuz;[9] bertan, bigarren master bat (2002) eta doktoregotza (2006) eskuratu zituen, zientzia ekonomikoetan.[3][10] 2006-2011 artean Milaneko Bocconi Unibertsitateko ekonomia-irakaslea izan zen, bai eta, Bartzelonako Gradute School of Economics eta UPFan, irakasle bisitante ere.[11]

Garai honetan ere Shanghai-ko Fudan Unibertsitateko irakasle izan zen ere,[8][12] bai eta Casablanca-ko (Maroko) Mundu Bankuaren komite zientifikoaren kide.[11] Halaber, Washington-eko Mundu Bankuaren kontsultore eta European Economic Associationeko komite zientifikoaren kide ere izan da. Urte horietan zehar, Xavier Sala-i-Martín-en informe askotan parte hartu du, Kolunbiako Unibertsitateko irakasle eta ekonomilaria, bai eta Sala-i-Martínen Apunts de creixement econòmic liburuaren itzultzaile ere izandakoa.[13]

Elsa Artadi, Grossa de Cap d'Any izeneko loteria aurkezten (2015eko ekainean)

Karrera politikoa

2011. urtean Kataluniako Generalitatean Ekonomia-departamenduan hasi zen lanean, Andreu Mas-Colell kontseilariaren aholkulari, garaiko ekonomia- eta finantza-kontseilaria.[10][14] 2013an eta 2015era arte, Zerga eta Joko zuzendari nagusi izendatu zuten, eta Grossa de Cap d'Any loteria-zozketa sortu zuen. Halaber, Generalitateko Joko eta Apustu Entitate Autonomoaren zuzendari kudeatzailea izan zen ere. 2015ean Ekonomia eta Ezagutza saileko ogasun-zuzendari izendatu zuten. 2016ko urtarrilean Kataluniako Generalitatearen Sailarteko Koordinazioko zuzendari izendatu zuten.[9][15][16]

Kataluniako Europar Alderdi Demokrataren (PDeCAT) kide bihurtu zen 2016ko udan, handik gutxira alderdiaren exekutibaren kide bilakatuz.[10][11] Halere, alderdia utzi zuen handik gutxira, alderdiarekin zituen ezberdintasunak zirela eta.[11][17]

1978ko Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioa

Kataluniako 2017ko urriaren 1eko autodeterminazio-erreferendumaren ostean, Espainiako Gobernuak 1978ko Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzera eraman zuena, Artadik bere postua mantendu zuen, departamentu arteko koordinazioan lan egiten, zuzendari nagusi modura. Bere lanean izandako polibalentziaren ondorioz, gainera, Espainiako Gobernuaren oniritzia jaso zuen.[18] Aipatutakoaren harira, Roberto Bermúdez de Castrok, 155. artikuluaren aplikazioaren gestio-arduradunak, hurrengoa esan zuen: "[Artadiren lana] funtsezkoa" da, Moncloa-n sortutako "Ministro-Kontseilu katalanekin" logistika koordinatzeko.[19]

Quim Torraren Gobernua

Elsa Artadi, Quim Torraren gobernukide (2018ko ekainean)

Artadi 2017ko Kataluniako Hauteskundeetan Junts per Catalunya-ren (JxC) zerrendan aurkeztu zen, hamargarren postuan eta politikari independente modura,[20][21] bai eta alderdiaren kanpaina-zuzendari modura.[22] 2018ko maiatzaren 19an, inbestitutako Quim Torra Lehendakari berriak Elsa Artadi enpresa- eta ezagutza-kontseilari modura zuen govern legítim bat izendatzen saiatu zen.[23][24][25] Aitzitik, Espainiako Gobernuak "probokaziotzat" hartu zuen gobernukidetzat exiliatu edo preso politikoak izendatzea, eta, ondorioz, Torraren izendapenak ez zituen onetsi.[26][27] Hala, Torrak 2018ko martxoaren 29an gobernu-izendapen berriak publikatu zituen, exiliatu edota kartzelan sartu gabeak,[28][29] non Àrtadik lehendakaritza-kontseilari berria izendatzen zen, bai eta Gobernuaren bozeramaile,[30][31][32][33] urte bereko ekainaren 2an Katalunuako Generalitateko Jauregian berretsi bezala.[34][35][36] 2019ko martxoan bere karguak utzi zituen, 2019ko Udal-Hauteskundeetan Bartzelonako JxCren zerrendan bigarren postuan aurkezteko, Joaquim Forn-en atzean.[37][38][39]

Crida Nacional per la República-ko (CNxR) talde bultzatzailearen kide,[40] 2020ko uztailean, sortu berri zen Junts per Catalunya (Junts) alderdi politiko berriaren parte bihurtu zen.[41]

Bizitza pertsonala

Esan bezala, anai bat dauka, Patrici 'Patrick' Artadi Vila. Bikotekide modura Heribert Padrol i Munté abokatu eta politikari-ohi katalana du.[5] Bere hobbyen artean, aipagarri dira yoga, oinezko korrika eta arkatz- zein akuarela-marrazketa.[14][42][43]

Hauteskunde-historia

Elsa Artadiren hauteskunde-historia
HauteskundeakBarrutiaAlderdiaKoalizioa#Emaitza
2017[20][21]BartzelonaIndependenteJunts per Catalunya (JxCat)10Hautatua
2019[39][44]BartzelonaIndependenteJUNTS (JUNTS)2Hautatua

Erreferentziak

Kanpo estekak