2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak

2019an Espainian ospatu ziren bigarren hauteskunde orokorrak

2019ko azaroaren 10ean Espainian hauteskunde orokorrak ospatu ziren, urte horretan bigarren aldiz, besteak apirilean ospatu zirelarik. Trantsizioaz geroztik hamalaugarren hauteskundeak izan ziren hauek, eta 2019ko apirileko hauteskundeetan hautatuak atera ziren alderdiek gobernua osatzeko adostasun nahiko lortu ez zutelako deitu ziren. Deialdi honekin, lau urte baino gutxiagotan lau aldiz deitu ziren hauteskundeak Espainian, estatu horretako ezegonkortasun politikoa agerian utziz.[1][2]

2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainia
2019 (I) ←
2019ko azaroaren 10→ 2023

Diputatuen Kongresuko 350 eserlekuak eta Senatuko 208 (266tik)
Kongresuan 176 eserleku behar dira gehiengo absoluturako
Parte-hartzea%69,87
 1. alderdia2. alderdia3. alderdia
 
HautagaiaPedro SánchezPablo CasadoSantiago Abascal
AlderdiaPSOEPPVox
Izendatua2018ko ekainak 182018ko uztailak 212014ko irailak 20
Hautes-barrutiaMadrilMadrilMadril
Aurreko
eserlekuak
1236624
Eserlekuak1208852
Eserl. aldaketa32228
Bozak6.752.9835.019.8693.640.063
Ehunekoa%28,00%20,82%15,09

 4. alderdia5. alderdia6. alderdia
 
HautagaiaPablo IglesiasGabriel RufiánAlbert Rivera
AlderdiaElkarrekin Ahal DuguERC-Sob.C's
Izendatua2014ko azaroak 152019ko martxoak 72006ko uztailak 9
Hautes-barrutiaMadrilBartzelonaMadril
Aurreko
eserlekuak
351557
Eserlekuak241310
Eserl. aldaketa9247
Bozak2.364.192869.9341.637.540
Ehunekoa%9,00%3,61%6,79

Emaitza hauteskunde-barrutiaren arabera

Presidentea hauteskundeen aurretik

Pedro Sánchez
PSOE

Hautaturiko Presidentea

Pedro Sánchez
PSOE

2019ko irailaren 24ko goizaldean, Espainiako Erregeak Gorteak desegin eta hauteskunde berrietara deitu zuen Meritxell Batet Diputatuen Kongresuko presidentearen babesarekin, 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeetan hautatuak izan ziren alderdiek gobernu bat eratzeko Espainiako konstituzioak ezarritako epemuga agortu zutelako.

Aurrekariak eta testuingurua

Pedro Sanchezen inbestiduraren porrota

2019ko apirilean Espainiako hamahirugarren hauteskunde orokorrak ospatu ziren, Trantsizio garaitik zenbatzen hasten bagara. Hauteskunde hauetan Espainiako Alderdi Sozialista atera zen indar bozkatuena eta Espainiako Alderdi Popularrak, historikoki eskuinean indar handiena izan zuen alderdiak, inoizko emaitzarik kaskarrena lortu zuen, aurrez zituen diputatuen erdia (gutxi gorabehera) galduz. Emaitza horiek, besteak beste, eskuinaren zatiketak eta alderdi horren ustelkeri kasuek eragin zuten (ikus 2018ko zentsura mozioa). Hauteskunde hauetan Herritarrak Alderdiak inoizko emaitzarik onena lortu zuen 57 eserlekurekin eta Vox eskuin muturreko alderdia hogeita lau eserlekurekin sartu zen Diputatuen Kongresura. Ezkerraldean, Ahal Dugu alderdiak aurreko legegintzaldian lortu zituen emaitza onak ezin izan zituen mantendu eta ia hogeita hamar eserleku galdu zituen. Euskal alderdiei zegokienean, Euskal Herria Bilduk bere ordezkaritza bikoiztu zuen eta Eusko Alderdi Jeltzaleak eserleku bat gehiago eskuratu zuen.

Ideologia ezkertiarreko alderdiek erraz irabazi bazuten ere, ideologia honetako bi alderdi nagusiek, Alderdi Sozialistak eta Ahal Duguk, ez zituzten gehiengo osoa lortzeko beste eserleku lortu eta beraz, derrigorrez alderdi txikiagoekin akordioetara heltzera behartuta zeuden. Alderdi Sozialistako buru eta Espainiako lehendakarigaiak, Pedro Sanchezek, zenbait bilera egin zituen Ahal Duguko idazkari nagusi Pablo Iglesiasekin. Hasiera batean bilera emankorrak izan zirela zirudien arren, laster ikusi zen zailtasunak zituztela akordio batera iristeko, batez ere 2019ko ekainaren 25ean burutu zuten bileran nabaritu zen arraildurak zeudela bi alderdien artean.[3][4]

Azkenean, 2019ko uztailean, lehen inbestidura saiakeraren aurretik, pare bat egun lehenago, Alderdi Sozialistaren eta Ahal Duguren talde negoziatzaileak batzartu ziren. Ahal Duguk gobernuan sartzea eskatzen zuen eta bertan ordezkaritza edukitzea, Alderdi Sozialistak aurretik uko egin bazion ere, azkenean, onartu egin zuen gai horri buruzko negoziaketa egitea.[5][6] Hainbat batzar egin bazituzten ere, ez zen itunik lortu eta beraz, Sanchezen inbestidura atzera bota zuen Diputatuen Kongresuak, eskuineko alderdien aurkako botoarekin eta Ahal Dugu alderdiaren abstentzioarekin.[7][8] Euskal alderdiei zegokienean, EAJk eta EH Bilduk abstentziora jo zuten eta kataluniar alderdi subiranistek ere ez zuten aldeko botorik eman.[9] 2019ko irailean egin zen bigarren saiakeran, Sanchezek ere ez zuen behar besteko babesik lortu eta beraz, hauteskundeak deitu zituen.[10]

Pedro Sanchez izan zen lehendakari izateko hautagai bakarra 2019ko apirileko hauteskundeen ondoren. Sarritan egin zituen bilerak eskuineko zerrendaburu ziren Alderdi Popularreko Pablo Casadorekin[11] eta Herritarrak Alderdiko Albert Riverarekin,[12][13] zenbaiten esanetan, Alderdi Sozialistari ez zitzaion komeni Ahal Dugurekin itun batera iristea, zentroa mantendu nahi zuelako eta ez zuelako ezkerrera biratzeko betarik.[14] Eskuineko alderdiek ordea, ez zioten babesik eman hautagai sozialistari, besteak beste, Nafarroako Gobernuan PSN boterera iritsi zelako bigarren zerrendarik bozkatuena izanda (Nafarroak Batzen Du koalizioaren atzetik). Eskuineko alderdiak kexu ziren sozialistak boterera iristeko EH Bildu alderdi abertzalearen abstentzioa behar izan zutela, honek eskuinaren babesa ezinezko bihurtu zuen.[15]

Kataluniako epaia eta protestak

Askatasunaren Aldeko Martxen amaiera Bartzelonan.

2019ko urriaren 14an Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako prozesu independentistaren buruzagien aurkako sententzia plazaratu zuen, haiei bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarriz.[16][17] Kataluniako prozesu subiranista gidatu zuten herri-ordezkari eta politikariak oso esanguratsuak ziren gizartearentzat: Oriol Junqueras (ERCko idazkari nagusia), Raul Romeva (Atzerri kontseilaria), Jordi Sanchez (ANCko presidentea), Jordi Cuixart (Omnium-eko presidentea), Carme Forcadell (Kataluniako parlamentuko presidentea) eta beste hainbat kontseilari.[16] Espetxe zigor horiek, auzitegiaren arabera, albaramendua eta desobedientzia egiteagatik ezarri ziren, baina kontuan hartzekoa da 2018an Carles Puigdemont Kataluniako lehendakaria atxilotua eta epaitua izan zenean Alemaniako Schleswig-Holsteingo auzitegiak ez zituela aipatutako delituak ikusi.[18]

Aipatutako epaiak oihartzun handia izan zuen Katalunian eta manifestazio ugari deitu ziren, hala nola, Askatasunaren Aldeko Martxak, 2019ko urriko greba orokorra eta ikasleen zenbait greba. Euskal Herrian ere egin ziren zenbait manifestazio Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko, aipagarriena 2019ko urriaren 19an egin zen Donostian, Gure Esku Dagok deituta.[19][20] Katalunian egin ziren protestetan, lehen aldiz prozesu independentista hasi zenetik, manifestari batzuek bortizkeria erabiltzeko joera izan zuten, bereziki gauez Bartzelonan egin ziren elkarretaratzeetan. Baina polizia ere ez zen atzean gelditu eta Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak eta Eskuadra Mosoek 71 kazetariri eraso egin zieten[21] eta gutxienez, 600 bat pertsona zauritu zituzten.[22] Zenbait polizia ere zauritu ziren protestetan, lau gutxienez.[23] Protesten bortizkeria zantzuak ezin ziren ezkutatu, batez ere gauetan, zenbait zakarrontzi erre baitzituzten manifestariek hiribideak mozteko eta poliziek aurretik erabili gabeko baliabideak erabili zituzten, hala nola, ur-kanoidun ibilgailua.[24] Ezin aipatu gabe utzi, Kataluniako independentisten ordezkari nagusiek eta politikari subiranistek behin eta berriz baketzeko eskatu zuten[25], nahiz eta Espainiako zenbait hedabidek kontrakoa esan.[26][27]

Protesta hauek zeresan handia izan dute hauteskundeetan, izan ere, bereziki eskuin eta eskuin muturreko alderdiek, beraien kanpainan behin eta berriz baliatu dituzte, espainiar abertzaletasunaren botoari begira. Alderdi politiko horien proposamen nagusienetako bat 155 artikulua aplikatzea izan zen, hala, Kataluniako autonomia indargabetzeko denbora-tarte mugagabean.[28][29] Espainiako Auzitegi Konstituzionalak neurri hori konstituzioaren kontrakoa dela aditzera eman du.[30]

Eskuineko alderdien jarrera birzentralizatzailea

Espainian 2000. urtetik aurrera birzentralizazio prozesu bat eman dela salatu dute zenbait gizarte eragilek eta alderdi politikok.[31][32] Ukaezina da ordea, Mariano Rajoy Espainiako lehendakari ohiaren gobernuan, 2010eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, sortu edo indartu ziren alderdi berrietako batzuk joera hori argi islatzen dutela. Kataluniako prozesu independentistak indarra hartu ahala, Espainian prozesu horren aurkako ideologia espainiar nazionalistak indartzen joan dira, baita eskuin muturrekoak ere. Alderdi horietako bat Vox ultra-eskuineko alderdia dugu, autonomia erkidegoen indargabetzearen aldekoa dena eta espainiar nazionalismoa muturreraino eramaten duena.[33] Baina ez da bakarra, Herritarron Alderdiak behin baino gehiagotan egin du autonomia bakoitzeko berezitasunen aurka, besteak beste, euskal autonomia erkidegoko ekonomia itunaren aurka edo hizkuntza gutxituen suspertzearen aurka.[34][35][36] Alderdi hauek ahaztu egiten dituzte Espainiako zenbait lurraldek dituzten eskubide historikoak. Bestalde, Espainiako Alderdi Popularrak ere, aurrez aipatutako besteekin batera, sarritan gaitzetsi izan du autonomiei dagozkien eskumenak (haien jatorrizko estatutuak iragarriak eta bertako biztanleriak bozkatu eta onartuak) transferitzea.[37]

Hala eta guztiz ere, jarrera birzentralizatzaile hau inoiz baino argiago geratu zen 2019ko Kataluniako protesten ondoen, eskuineko alderdien eskaerak muturrera eraman zituelako. Alderdi Popularrak, Herritarron Alderdiak eta Voxek Kataluniako autonomia mugagabeki bertan behera uzteko eskatu zioten Espainiako gobernu sozialistari, Auzitegi Konstituzionalak debekatu bazuen ere.[38][39] Bestalde, sarritan entzun izan dira Kataluniako politikari hautetsi subiranisten aurkako oihuak, espetxeratu zitzaten eskatuz, hala nola, "Puigdemont espetxera" edo "Torra ziegara".[40] Gainera, Kataluniak bere egina duen espetxeen gaineko eskumena zalantzan jarri zuten politikari subiranistak kartzelara bidaltzerakoan.[41][42] Haien esanetan, oso litekeena zen Kataluniako Gobernuak espetxeratuak askatzeko legeren bat onartzea, hala, auzitegien aginduari jaramonik ez eginez. Bestalde, sarritan eskatu zuten Eskuadra Mosoen kontrola estatuko agintaritzak bere egitea, estatutua eta konstituzioa bortxatuz.

Euskal Herriko egoera

Euskal Herriari zegokionean, 2019ko urriaren 9an Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen auziaren epaia jakitera eman zuen eta harrabotsa sortu zuen euskal gizartean. Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak arindu bazituen ere, urte bat eta sei hilabetetik bederatzi urte arterako espetxe zigorrak ezarri zizkien gazteei.[43] Honek ezkerreko zenbait alderdiren eta abertzaleen gaitzespena jaso zuen eta zenbait elkarretaratze eta manifestazio egin ziren euskal hiriburuetan epaia salatzeko.[43][44] Hauteskundeen kanpainan bere lekua hartu zuen gai honek, bereziki euskal alderdietan, adibidez, EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua Bel Pozueta izan zen, Altsasuko gazteetako baten gurasoa.[45] Aipatu beharra dago Altsasuko auziak Euskal Herri mailan garrantzia izan bazuen ere, Kataluniako aferak estali egin zuela eta beraz, aurreko hauteskundeetan ez bezala, Espainiako alderdiek ez zuten adierazpen nabarmenik egin.

Arestian aipatu bezala, Kataluniako protestek eta bertako politikari subiranisten aurkako epaiak zeresana izan zuen Euskal Herrian. Adibidez, EH Bildu, EAJ eta Ahal Dugu alderdiak eta ELA eta LAB sindikatuak Gure Esku Dagok deitu zuen manifestaziora batu ziren, Kataluniako sententzia salatzeko asmoarekin Donostian.[46] Alderdi horien kanpainetan ere askotan agertu zen afera hori, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dute eta.[47]

Bestalde, 2019ko urrian zehar Nafarroako Auzitegi Gorenak UGT sindikatuak aurkeztutako helegitea, eremu mistoan eta ez-euskaldunean euskara lanbide postuetako meritu gisa aitortzearen aurkakoa, aintzat hartu zuen.[48] Hala, Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuak aurrera ateratako euskararen elebiduntasun legearen zenbait puntu bertan behera utzi zituen eta beraz, euskara eremu misto eta ez-euskaldunean meritutzat ez hartzeko agindu zuen, diskriminazioa sortzen omen zuelako.[48][49] Honek zenbait alderdiren gaitzespen irmoa jaso zuen, bereziki EH Bildu eta Geroa Bairen aldetik.[50] Alderdi hauek Nafarroako Gobernuari Auzitegian helegitea jar zezala eskatu zioten, baina PSN buru zuen gobernuak uko egin zuen eta beraz, Geroa Baik ere atzera egin behar izan zuen eskakizunetan.[51][52] Hala ere, zenbait manifestazio deitu ziren Iruñean, Nafarroako Auzitegi Gorenak Europako Hizkuntza Gutxituen Karta bete ez zuela salatzeko, bertan bildu zirenen arabera.[53][54]

Hauteskunde sistema

Probintzia bakoitzari dagokion ordezkari kopurua Diputatuen Kongresuan.
Probintzia bakoitzari dagokion senatari kopurua.

Espainiako Gorte Orokorrak bi ganberako sistema ez-perfektu bat bezala iragarrita daude. Diputatuen Kongresuak Senatuak baino botere legegile handiagoa du, hori dela eta, Gobernuko Lehendakari baten zentsura mozio edo inbestidura bozketak burutu ditzake eta Senatuko betoak indargabetzeko gaitasuna ere badu, gehiengo osoa lortuz gero.[55] Nolanahi ere, Senatuak baditu zenbait funtzio berezi Diputatuen Kongresuak ezin dituenak indargabetu, nahiz eta hauek nahiko mugatuak eta eskasak izan.[56] Gorte Orokorren hauteskundeak sufragio unibertsalean oinarrituak daude eta hortaz, hemezortzi urtetik gorako pertsona orori bozkatzeko eskubidea aitortzen zaio, biztanle arrunt baten eskubide politiko berak baititu.[57] Espainiar herritartasuna duten eta atzerrian bizi diren biztanleek ere bozkatzeko eskubidea dute, baldin eta horretarako baimena epe jakin baten barnean eskatzen badute.[58]

Diputatuen Kongresuko hirurehun eta berrogeita hamar biltzarkideak D´Hondt metodoaren bidez hautatzen dira, zerrenda itxiko ordezkaritza proportzional batekin eta balizko botoen ehuneko hiruko atalasearekin. Atalase horretan, baliogabeko boto gisa hartzen dira bilizko ez diren guztiak, boto zuriak barne. Atalase horretara iristen ez diren lurraldeek Gorte Orokorretan ordezkaritza izateko eskubidea galtzen dute. Gainera, D´Hondt metodoaren erabilera ehuneko hiru baino handiagoa den atalase eraginkorra izan daiteke, hautesbarrutiaren magnitudearen arabera. Espainiako probintzia bakoitzak bere hautesbarrutia du eta beraz, bere ordezkari kopuru finkoa.[59] Hautesbarruti bakoitzak gutxienez bi ordezkari izateko eskubidea du eta gainerako 248 ordezkariak hautesbarruti edo probintzia bakoitzaren biztanleriaren arabera banatzen dira. Ceuta eta Melillari ordezkari bana aitortzen zaie, zerrenda itxiko ordezkaritza proportzional bezala hautatzen direnak, baina ordezkari bakarra duenez hautesbarruti bakoitzak, zerrendarik bozkatuenak zuzenean jasotzen du ordezkaria.[60]

Espainiako Senatuko berrehun eta zortzi ordezkariak bloke partzialeko bozketa-zerrenda ireki bat baliatuz hautatzen dira. Kasu honetan, hautesleak hautagai soilen alde bozkatzen du eta ez hauen alderdien alde. Lau eserleku hautatzen dituzten hautesbarrutietan hautesleek hiru hautagairen alde egin dezakete gehienez, bi edo hiru eserleku hautatzen dituzten hautesbarrutietan gehienez bi hautagaien aldeko bozka eman dezakete eta azkenik, ordezkari bakarra hautatzen duten hautesbarrutietan, bertako hautesleek hautagai bakarraren alde egin dezakete. Garai horretan Espainia osatzen zuten 47 penintsula-probintziek lau ordezkari zituzten Senatuan eta uharteetako edo uhartedietako probintzietan uharte bakoitzak ordezkari kopuru jakin bat zeukan, handienek (Mallorca, Tenerife eta Kanaria Handia) hiru ordezkari zituzten eta txikienek (Menorca, Evissa, Formentera, Fuerteventura, Gomera, Lanzarote, Hierro eta Palma) bana. Horrez gain, Autonomia Erkidego bakoitzak senatari bat izendatzeko aukera dauka eta milioi biztanleko beste bat izendatzekoa ere bai.

Hego Euskal Herrian

2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorretan Hego Euskal Herriko lau probintziek ere parte hartu zuten. Aurreko hauteskundeetan bezala, probintzia bakoitzak bere hautesbarrutia eduki zuen eta beraz, ordezkari kopuru jakin bat hautatzeko eskubidea zuen, bere biztanleriaren arabera. Bizkaiak hautatu zituen ordezkari gehienak, guztira zortzi, Gipuzkoak sei, Nafarroa Garaiak bost eta Arabak lau. [55]

Kanpaina

Kanpainako goiburuak

  • PSOE (PSE-EE eta PSN): Ahora sí. Orain bai.[61] (Esanahi berdina)
  • PP: Por todo lo que nos une. Batzen gaituena. (Antzeko esanahia)[62]
  • Herritarrak: España en Marcha.[63][64] (Espainia martxan)
  • Ahal Dugu: Un Gobierno Contigo. Gobernu Bat Zurekin.[61] (Esanahi berbera)
  • Vox: "España Siempre."[65] (Espainia beti)
  • En Comú Podem: Si vols solucions, vota solucions.[66] (Konponbideak nahi badituzu, konponbideak bozkatu)
  • Más País-Euskadi Eraiki: Desbloquear, avanzar, Mas País.[67][68] (Desblokeatu, aurrera egin, Herrialdea Gehiago)
  • ERC-Sobiranistes: Tornarem més forts.[69] (Indartsuago itzuliko gara)
  • JxCAT: Ni un vot enrere.[70] (Boto bat ere ez atzera)
  • EAJ: Hemen.[71]
  • EH Bildu: Un paso más. Erabaki baietz![72] (Pauso bat gehiago)
  • Nafarroak Batzen Du: Navarra, clave en España.[73] (Nafarroa, Espainian giltza)
  • PRC: Cantabria gana.[74] (Kantabriak irabazi)
  • CC-PNC-NCa:Hagamos más fuerte a Canarias. (Egin ditzagun Kanariak indartsuago)
  • Més Compromis: Acordar, la política útil.[75] (Adostea, politika baliagarria)
  • Geroa Bai: Es tiempo de soluciones. Elkar ulertzeko.[76] (Konponbideen garaia da)
  • BNG: Facer valer Galiza, con voz propia.[77] (Galizia baliozko egin, bertako ahotsarekin)

Eztabaidak

Data eta telebistaGidaria(k) G  Gonbidatua  O  Ordezkoa  EE  Ez da etorri  EG  Ez gonbidatua
IkusleriaOharrak
ETB1
Azaroaren 7[78]
Amaia CayeroGAgirretxeaGAizpuruaGGorrotxat.GGarcíaGGarridoEGEG
ETB2
Azaroaren 6[79]
Xabier Garcia RamsdenGEstebanGMatuteGGarridoGLópezGBlancoEGEG
La Sexta
Azaroaren 2[80]
Iñaki LópezGEstebanEGGVeraGSiciliaGGamarraGRodrig.GSmith865 000

%8,5

[oh 1]
Telebistaren Akademia
Azaroaren 4[81]
Ana Blanco eta Vicente VallésEGEGGIglesiasGSánchezGCasadoGRiveraGAbascal8,6 milioi[82]

%52,7

La Sexta
Azaroaren 7[83]
Ana PastorEGEGGMonteroGM. MonteroGPastorGArrimad.GMonast.3,1 milioi[84]

%19,2

Inkestak

Azpian ageri den irudian 2019ko apiriletik urte bereko azarora bitarte egin ziren inkestak bateratu dira eta bakoitzak ematen zituen datuak lerro bakar batean bateratu. Alderdi bakoitza bere kolorearekin adierazi da, hurrenkera honetan: PSOE, PP, Cs, Ahal Dugu, Vox, Más País, ERC, JxCAT, EAJ, EH Bildu. Beste hainbat alderdi txiki ere ageri dira, ia ez dira bereizgarriak ordea.

Txantiloi:Columns-list

Euskal Herriko inkestak

Euskal Herrian ere egin ziren zenbait inkesta, jarraian aipatuko dira adierazgarrienak.

GAD3-ren inkesta

GAD3 enpresak EITBrentzat eginiko inkestaren arabera, Alderdi Sozialistak irabazi beharko lituzke Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, 114-119 eserleku eskuratuta, atzetik Alderdi Popularra izanik, 85-90 eserlekurekin. Hirugarren alderditzat Vox jo zuen eta Elkarrekin Ahal Dugu alderdiari, kasurik onenean,zortzi eserlekuko galera aurreikusi zion. Herritarron Alderdia hamalau eta hamabost eserlekuen artean kokatu zuen. Euskal Alderdiei zegokienean, lortu zutena baino emaitza txarragoa aurreikusi zien, EAJri sei eserleku eta EH Bilduri hiru eta lau artean.[85]

Euskal Autonomia Erkidegoari zegokionean, garailea EAJ izango zela adierazi zuen, sei eta zazpi eserleku artean lorturik. Bigarren postuan Alderdi Sozialista jarri zuen, aurrekoan lortu zuenaren antzeko emaitzarekin eta hurrengoak, hurrenez hurren, EH Bildu, Ahal Dugu eta Alderdi Popularra, azken honek eserleku bat edo bi lortuko zituela baieztatu zuen. Probintziaz-probintzia, Arabako aurreikuspenean hanka sartu zuen, izan ere, Alderdi Sozialista kokatu zuen irabazle gisa eta Alderdi Popularra bigarren postuan. Bizkaia eta Gipuzkoan ordea, aurreikuspenak gutxi gorabehera bete egin ziren.[85]

Nafarroan ere burutu zuen inkesta eta ez zuen benetako emaitza behar bezala islatu, ez baitzen izan gai EH Bilduk Alderdi Sozialistari eserleku bat kenduko ziola iragartzeko.[85] Aipatu beharra dago EH Bilduk Araban eta Nafarroan lortu zituen eserlekuak inkesta gutxik iragarri zituztela, Araban Alderdi Popularrak eserlekua berreskuratuko zuela ziurtzat jotzen baitzen.[86]

EITB Focus-en inkesta

EITB Focus enpresak ere egin zuen bere inkesta 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeen aurretik. Inkesta honek EAJ ipini zuen garaile argi, EAEko 18 eserlekuetatik zazpi aitortuta eta haren atzetik, hurrenez hurren, Alderdi Sozialista (lau eserleku), EH Bildu (4 eserleku) eta Elkarrekin Ahal Dugu (3 eserleku) ipini zituen. Alderdi Popularrak ordezkaritzarik izango ez zuela ere adierazi zuen, edo izatekotan, gehienez eserleku batekoa izango zuela, Elkarrekin Ahal Duguri kenduko ziona. Boto asmoari buruz ere mintzatu zen eta ondorengo ordenaketa egin zuen: EAJ (%32.6), Alderdi Sozialista (%19.7), EH Bildu (%18.3) eta Elkarrekin Ahal Dugu (%14.9).[87]

Probintziaz-probintzia, EAJk hiru probintzietan irabaziko zuela iragarri zuen. Araban, eserleku banaketa asmatu zuen, nahiz eta Alderdi Popularrak Elkarrekin Ahal Duguri bere eserlekua kentzeko aukera aintzakotzat hartu. Bizkaian eta Gipuzkoan ez zuen aukera hori kontuan hartu. Buruzagi politikoen balorazioari buruzko galdeketa ere egin zuen eta Aitor Esteban (EAJ) izan zen hobekien baloratua, Mertxe Aizpurua (EH Bildu) eta Juantxo Lopez de Uralderen (Ahal Dugu) aurretik. Gainerako buruzagiek ez zuten biztanleriaren gainditua lortu, betiere, inkestaren arabera.[87]

Nafarroari zegokionean, EH Bilduk eserleku bat lortuko zuela iragarri zuen, Alderdi Sozialistaren kaltetan. Probintzia honetako boto asmoari buruzko galdeketa ere egin zuen eta ondorengo emaitzak atera ziren: Nafarroak Batzen Du (%28.5), Alderdi Sozialista (%25.3), Ahal Dugu (%18), EH Bildu (%14), Geroa Bai (%6.3) eta Vox (%5.6).[87]

Emaitzak

Diputatuen Kongresua

2019ko azaroko Diputatuen Kongresurako emaitzak
Alderdiak eta koalizioak
EmaitzakEserlekuak
Bozak%±ppGuztira+/−
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)6.752.98328,00–0,67120–3
Alderdi Popularra (PP)5.019.86920,82+4,1389+22
Vox (Vox)3.640.06315,09+4,8352+28
Elkarrekin Podemos (UP-IU)3.097.18512.84–1,4835–7
Elkarrekin Podemos (Ahal DuguIU)2.364.1929,80–1,2626–7
En Comú Podem (ECP–Guanyem el Canvi)546.7332,27–0,087±0
En Común (Ahal Dugu–EU)186.2600,77–0,142±0
Herritarrak–Herritarren Alderdia (Cs)1.637.5406,79–9,0710–47
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC–Sobiranistes)875.7503,63–0,2813–2
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC–Sobiranistes)869.9343,61–0,2813–2
Valentziar Herriko Ezker Errepublikarra (ERPV)5.8160,02±0,000±0
Más País (Más País)577.0552,39Berria3+2
Más PaísEquo (Más País–Equo)326.6661,35Berria2+2
Més Compromís (Més Compromís)3175.0920,73+0.071±0
Más País (Más País)52.3080,22Berria0±0
Más PaísChunta AragonesistaEquo (Más País–CHA–Equo)22.9890,10Berria0±0
Junts per Catalunya (JxCat–Junts)527.3752,19+0,288+1
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ/PNV)377.4231,57+0,066±0
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)276.5191,15+0,165+1
Herri Batasuneko Hautagaitza (CUP–PR)244.7541,01Berria2+2
Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia (PACMA)226.3760,94–0,310±0
Kanariar Koalizioa–Kanaria Berria (CCa–PNC–NC)1123.9810,51–0,022±0
Galiziako Bloke Nazionalista (BNG)119.5970,50+0,141+1
Navarra Suma (NA+)98.4480,41±0,002±0
Kantabriako Alderdi Erregionalista (PRC)68.5800,28+0,081±0
Zero Mozketak–Talde Berdea (Recortes Cero–GV)34.3060,14–0,040±0
Bidezko Mundurantz (PUM+J)27.0160,11+0,030±0
Teruel Existitzen Da! (¡Teruel Existe!)19.6960,08Berria1+1
Ezker Gehiago (Més–MxMe–Ezkerra)218.2060,08–0,020±0
Espainiako Herrietako Alderdi Komunista (PCPE)14.0230,06–0,010±0
Andaluzia bere Buruaz (AxSí)13.9540,06+0,020±0
Espainiako Langileen Alderdi Komunista (PCTE)13.8280,06+0,010±0
Geroa Bai (GBai)12.6220,05–0,040±0
Leondar herriaren Batasuna (UPL)10.1980,04Berria0±0
Espainiako Langile Komunisten Alderdia (PCOE)9.6640,04+0,010±0
Koalizioa Melillagatik (CpM)8.9250,04+0,010±0
Aulki Zuriak (EB)5.9520,02–0,010±0
Ávilagatik (XAV)5.3990,02Berria0±0
Aurrera–Berde Ekobakezaleak (Avant/Adelante–LV)5.2900,02–0,010±0
Berdeen Konfederazioa (LV)3.2400,01Berria0±0
Alderdi Humanista (PH)3.1950,01–0,010±0
Iniziatiba Feminista (IFem)2.8220,01Berria0±0
Zurekin, Demokrazia (Contigo)2.3980,01Berria0±0
Ezkerra Positiboan (IZQP)2.3470,01±0,000±0
Valentziarrak Gara (UiG–Som–CUIDES)2.3160,01–0,010±0
Eskualdea Gara (Somos Región)2.3030,01–0.010±0
Kanariak Orain2.0150,01±0,000±0
Chunta Aragonesista (CHA)1.9800,01Berria0±0
Soriar Herriaren Plataforma (PPSO)1.4510,01±0,000±0
Europako Erretiratuen Alderdi Sozial Demokratikoa (PDSJE)1.3860,01+0,010±0
Extremadura Batua (EU)1.3170,01Berria0±0
Alderdi Libertarioa (P–LIB)1,1590.00±0.000±0
Elkarrekin-Demokraziaren Alde (Unidos SI–ACPS–DEf)1.0640,00Berria0±0
Aragoiko Mugimendu Soziala (MAS)1.0630,00Berria0±0
Andecha Astur (Andecha)8970,00±0,000±0
Leóndar Herriko Alderdi Erregionalista (PREPAL)8660,00–0.010±0
Duintasunaren eta Hiritargoaren Mugimendua (MDyC)8140,00Berria0±0
Valentziar Erkidegoa Batera (aUna CV)6580,00Berria0±0
Puyalón (PYLN)6230,00±0.000±0
Falange Española de las JONS (FE–JONS)6080,00±0,000±0
Andaluziar Konbergentzia (CAnda)5150,00Berria0±0
Gaztela eta Leóngo Batasun Erregionalista (Unión Regionalista)5140,00±0,000±0
Aragoiko Independenteen Federakuntza (FIA)4310,00±0,000±0
Europako Ekintza Solidarioaren Alderdia (Solidaria)2690,00±0,000±0
Zentratuak (centrados)2370,00±0,000±0
Andaluziako Alderdi Solidario Independente Errepublikarra (RISA)2290,00±0,000±0
Demokrazia Plurala (DPL)2100,00±0,000±0
Ezker Iraultzaile Antikapitalista (IZAR)1440,00±0,000±0
XXI Konbergentzia (C21)640,00±0,000±0
Denon Batasuna (UdT)310,00±0,000±0
Boz txuriak216.5150,90+0,14
Guztira24.116.352350±0
Baliozkoak24.116.35298,98+0,03
Baliogabeak249.4991,02–0,03
Parte-hartzea24.365.85169,87
Abstentzioa10.506.20330,13
Hautesleak37.000.608
Iturria[88]

Senatua

2019ko azaroko Senaturako emaitzak
Alderdiak eta koalizioak
Zuzenean
izendatuak
Erk.
iz.
Guztira
Eserlekuak+/−
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)92–3118110
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)190–3017107
Kataluniako Sozialisten Alderdia (PSC)22–113
Alderdi Popularra (PP)84+301498
Kataluniako Ezker Errepublikarra–Subiranistak (ERC–Sobiranistes)11±0213
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ/PNV)9±0110
Herritarrak–Herritarren Alderdia (Cs)0–488
Ezker Konfederala (Izquierda Confederal)0±066
Aurrera Andaluzia (AA)0±011
Compromís (Compromís)0±011
Grupo Común da Esquerda (Grupo Común da Esquerda)0±011
Més per Mallorca (Més)0±011
Catalunya en Comú (CatComú)0±011
Más Madrid (Más Madrid)0±011
Junts per Catalunya (JxCat–Junts)3+125
Vox (Vox)2+213
Navarra Suma (NA+)3±003
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)1±001
Alderdi Popularra (PP)1±001
Herritarrak–Herritarren Alderdia (Cs)1±001
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)1±012
Teruel Existe (¡Teruel Existe!)2+202
Kanariar Koalizioa–Kanaria Berria (CCa–PNC–NC)0±011
Kantabriako Alderdi Erregionalista (PRC)0±011
Geroa Bai (GBai)0±011
Gomerako Talde Sozialista (ASG)1±001
Partido Aragonés (PAR)n/an/a11
Guztira208±057265
Iturria[89]

Hego Euskal Herriko emaitzak

Emaitzak lurraldearen arabera[90][91][92][93]
Alderdia Araba Gipuzkoa Bizkaia Nafarroa
Bozak%Eserlekuak+/-Bozak%Eserlekuak+/-Bozak%Eserlekuak+/-Bozak%Eserlekuak+/-
EAJ40,12723,591=116,12530,572=221,17135,273=----
PSE-EE / PSN37,32521,941=68,66318,081=119,91719,122=83.24225,7511
Elkarrekin Podemos27,99216,461=56,78714,951=96,55815,401168.16818,661=
EH Bildu27,36416,091=98,39125,902=94,37715,051=56.38712,7711
N+------------98.44829,322=
PP25,31814,880=23,3736,150=55,1308,7911****

Inbestidura saioa

2019ko abenduaren 31ean Meritxell Batet Espainiako Diputatuen Kongresuko presidenteak parlamentuko taldeei jakinarazi zien inbestidura saioa 2020ko urtarrilaren 4ean hasiko zela, hurrengo egunean lehen bozketari hasiera eman eta bigarrena urtarrilaren 7an jazotzeko.[94] Inbestidura eztabaida urtarrilaren 4ean hasi zen eta parlamentuko talde bakoitzak bere tartea izan zuen ideiak plazaratzeko, presentzia handiena zutenek lehenengo eta ondoren, presentzia txikiagokoek. Eztabaidari dagokionean, hainbat jakitunen esanetan inoizko bortitzenetakoa izan zen, bereziki eskuineko alderdiek zenbait alderdiri jaurtitako irain eta biraoak zirela eta, horien artean EH Bilduri.[95][96]

Lehen inbestidura saioa 2020ko urtarrilaren 5ean amaitu zen, lehen bozketarekin eta bertan, hautagaiak gehiengo osoa behar zuenez, ez zen presidenterik izendatu. Bigarren bozketa saioan, gehiengo sinplea eskuratuta, hautagaia presidente izendatu zen.[97]

Inbestidura
Pedro Sánchez (PSOE)
Bozak →2020ko urtarrilak 52020ko urtarrilak 7
Beharrezko
gehiengoa →
176 boz 350tik NSinplea Y
166 / 350
167 / 350
165 / 350
165 / 350
18 / 350
18 / 350
1 / 350
0 / 350

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak