Junts per Catalunya (alderdi politikoa)

kataluniar alderdi politikoa

Junts per Catalunya (euskeraz, Batera Kataluniagatik) edo bakarrik Junts[6][7] (JxC)[8] 2020ko uztailean aurkeztutako alderdi katalan eta independentista da, Kataluniako lehendakari ohi den Carles Puigdemonten eskutik. 2020ko uztailaren 2an aurkeztu zen alderdia, Kataluniako Europar Alderdi Demokrata edo PDeCATekin izandako tira-biren ondorioz, eremu post-konbergentearen isla den Junts per Catalunya aterki-koalizioaren birmoldaketaren testuinguruan.[9][10]

Junts per Catalunya
BozeramaileaElsa Artadi
Idazkari nagusiaJordi Sànchez
Sorrera2020ko uztailaren 18a (alderdi bezala)
2018ko uztailaren 11a (erregistroan)[1]
Egoera5,128[2]
(Afiliatu-kopurua)
Egoitza nagusiaEtorbide Diagonala, 505, 2. pisua 1.a Bartzelona, Katalunia
Ideologia politikoaOroren alderdia[3][4]
Independentismoa[5]
Abertzaletasuna
Aldebakartasuna
Zuzeneko demokrazia
Ustelkeriaren aurkakoa
Sozialiberalismoa
Kontserbadurismoa</ref>https://cronicaglobal.elespanol.com/politica/que-es-junts-catalunya_538314_102.html
Ereserkia[Betiko hautsitako esteka]Junts per fer. Junts per ser.
(Egiteko, elkarrekin. Izateko, elkarrekin)
KideakCNxR (2020–2020)
PDeCAT (2020–2021)
AxR
EV–AV
RI
DC
MES
SI
Independenteak
Eserlekuak erakundeetanEuropako Parlamentuan
3 / 59

Espainiako Diputatuen Kongresuan

4 / 48

Espainiako Senatuan

5 / 24

Kataluniako Parlamentuan

32 / 135
junts.cat

Alderdiaren fundazio-kongresua uztailak 25aren eta urriak 3ren artean emango da,[11] Elsa Artadik eta Marta Madrenasek, uztailaren 18an, korporazio-izaera berri osoa eta korporazio-irudi berri guztiak, logo eta erabilera arrunterako kolore berria barne, lehen aldiz publikoki erakutsi ostean.[12][13] Hala ere, kontutan hartu beharrekoa da alderdia Espainiako Barne-Ministerioan 2018ko uztailetik dagoela inskribaturik,[14] eta, beraz, alderdi hau ez dela JxC koalizioarekin konfunditu behar.

Alderdi berri honetan, Carles Puigdemontez gain, Crida Nacional per la República (CNxR) (JxC-en barruan integratutakoa; esaterako, Jordi Sànchez edo Elsa Artadi),[15][16][17][18] Acció per la República (AxR),[19][20] Els Verds–Alternativa Verda (EV–AV)[21] eta PDeCATetik alde egindako bazkide ugari agertzen dira (Jordi Turull, Josep Rull eta Joaquim Forn, adibidez),[18][22][23] Reagrupament (RI) alderdi politiko txikiaren kasu.[24] Era berean, Independente modura, Demócrates de Catalunyako (DC) zein Herri Batasuneko Hautagaitzako (CUP) izenak (bereziki Poble Lliure jatorrikoak) ere agertu dira.[25][26] Alderdiaren helburua 2017an huts egindako independentismoaren alderdi bateratu bat sortzea da, "katalanismoaren ardatz zentral" modura, "gidaritza" argi batenpean.[18]

Esan bezala, alderdiaren jaiotza JxC koalizio zaharra oraindik bizirik dagoen testuinguruan bizitzera beharturik dago, Puigdemonten eta PDeCATen arteko tira-biren ondorioz; izan ere, lehenak alderdi-izena eskuratu badu ere,[27] azkenekoak mantentzen ditu hauteskunde-eskubide eta diru publikoa jasotzeko titularitatea.[28]

Alderdiaren jatorri eta historia

Testuingurua (2015–2018)

2015eko ekainean Kataluniako Konbergentzia Demokratikoaren (CDC) eta Kataluniako Batasun Demokratikoaren (UDC) edo Unió-ren arteko CiUren banaketaren ostean,[29][30] CDC alderdia Junts pel Sí koalizioaren parte izatera pasako da, bestelako alderdi indeependentistekin batera (bereziki aipagarri da ERC), 2015eko Kataluniako Parlamentuko Hauteskundeetara aurkezteko.[31][32][33]

Ostean, 2016ko ekainean, CDCko kideek alderdiaren aktibitatea gelditu,[34][35] eta Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (PDeCAT) sortu zuten, hilabete berdinean.[36] Hala ere, CDC zaharra modu formalean bizirik mantenduko da, PDeCATekin batera Junts per Catalunya (JxC) koalizioko parte izatera pasaz, 2017ko Kataluniako Parlamentuko Hauteskundeetan.[37][38][39][40][41]

2017ko martxoaren 24an, bestalde, UDC alderdia disolbatuko da, alderdiaren porrot ekonomikoaren testuinguruan.[42][43]

Amaitzeko, 2018ko uztailaren 11ean, Alderdi Politikoen Erregistroan modu formalean erregistratuko da Junts per Catalunya alderdia,[14] Katalunia Hiribidean egoitzatua eta Laia Canet lehendakariduna.[44][45] Momentu horretan, halere, JxC alderdiak ez du JxC koaliziotik at aktibitate propiorik edukiko. Paraleloki, 2018ko uztailean ere, momentuan Belgikan exiliaturik zegoen Carles Puigdemonten[46] zirkulu estuenak Crida Nacional per la República (CNxR) mugimendu politiko berria aurkeztuko du, independentismoaren zerbitzuan egongo den tresna berri modura.[47] CNxR mugimendua, halere, ez zen alderdi politiko modura ofizialki erregistratu hurrengo urteko urtarrilaren 8ra arte.[14]

Mugimendu guzti hauek Puigdemonten eragina PDeCATaren zein Kataluniako independentismoaren gainean emendatu bazuten ere,[48][49] CNxRren helburuak ez ziren bete, CUP eta ERC alderdiek mugimenduak proposatutako ibilbide bateratuari uko egin ziotenean.[47][50][51]

Alderdiaren erregistroa, baina JxC koalizioaren barruan (2018ko uztaila–2020ko uztaila)

Alderdi politiko modura formalki erregistratu ostean, Junts per Catalunya JxC koalizioaren itzalean mantenduko da, PDeCAT eta CDCrekin batera koalizioaren parte izango bada ere. Hala, alderdiaren bizitzaren lehen bi urteetan, alderdiak ez ditu ez akto propiorik, ez organigrama finkaturik, ez sinbologia edo koalizioarekiko ezberdintasun nabarmenik edukiko, bi entitate independente badira ere.[14][52][53][54][55]

Bi urteko tarte honetan, alderdia JxC aterki-koalizioaren barruan hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko da:

Tarte honetan zehar ere, PDeCAT alderdiaren eta Puigdemonten CNxRaren arteko negoziazioek aurrera jarraitzen zuten, JxCat koalizioaren berrantolatze-prozesuaren testuinguruan.[56][57] PDeCAT alderdia alderdi politiko modura disolbatzearen aurkako posizioak,[58][59] Puigdemontek PDeCATekin negoziazioak apurtzea eraman zuen, 2020ko uztailaren lehen egunetan.[9][59][60]

JxC koalizioaren barreiatzea eta Kongresu Fundazionala (2020ko uztaila–2020ko urria)

JxCen eta PDeCATen arteko erlazioa (2020ko uztaila–2020ko iraila)

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniako Europar Alderdi Demokrata»

Esan bezala, 2020ko uztailaren hasieran, Puigdemonten CNxRaren eta PDeCAT alderdiaren negoziazioek huts egiten dute, JxC koalizioaren berrantolatze-prozesuan.[61][62] PDeCATek Koalizio-Ereduarekin jarraitzea proposatzen zuen bitartean, alderdia zentro-eskuineko alderdi independente modura, Puigdemont berak zein bere zirkulu hurbilak alderdi politiko berri baten beharra ikusten zuten, PDeCAT alderdiaren de facto disoluzioa zekarrena, alderdi aurrerakoiago eta, modu argian, aldebakartasunaren aldekoa.[62][63][64]

Negoziazio-zailtasun hauen testuinguruan, Puigdemonten zirkulua Junts per Catalunya alderdiaren kontrolarekin egiten da, alderdiaren egoitza aldatuz (Katalunia Hiribidetik Etorbide Diagonalera pasaz) eta alderdiaren lehendakaritza aldatuz, Laia Canet izatetik Balenyà-ko alkate eta Puigdemonten zirkulu estuaren parte den Carles Valls izatera pasaz.[27][45][65] Erregistro-mugimendu guzti hauek modu gogorrean izan ziren kritikatuak PDeCAT alderdiaren aldetik, Junts per Catalunya alderdia "bere propietateko markatzat" hartzen zuelako.[66][67]

Gertakari guzti hauekin eta internet bidezko kanpaina gogor baten ostean,[18][68] alderdi politiko berriaren Kongresu Fundazionalaren prozesua 2020ko uztailaren 25ean hasi zen, on-line sesio batekin non, esan bezala, Elsa Artadik, Marta Madrenasek, Laura Borràsek, Meritxell Budók eta Carles Puigdemonten holograma batek parte hartu zuten,[63][69] 2020ko urriaren 3an amaituko den prozesu bati hasiera emanez.[12][70] Gutxienez egun horretara arte, alderdiak militantzia bikoitza (JxC+PDeCAT) onartuko du,[71] momentu horretan bere organigrama eta estatutuak finkaturik eduki beharko baititu, bai eta egunera arte bere sozio politiko den PDeCATekin edukiko dituen erlazioak zeintzuk diren ere.[72][73] Edozein kasutan, Puigdemontek alderdi berriaren agerpenak, Kataluniako Europar Alderdi Demokrataren afiliatu-kopurua %5 batean murriztu zuen 2020ko abuztuaren 3rako, PDeCATeko militante-kopurua 14,250 inguruan utziz.[74] Kataluniako Europar Alderdi Demokrataren zuzendaritza utzi eta Juntsera pasa diren pertsonalitate ezagunen artean, aipagarri dira Míriam Nogueras (momentura arte, PDeCATeko lehendakariordea),[74][75] Toni Postius (Lleidako eskualdeetako arduraduna),[76] Lourdes Ciuró (Bartzelonako eskualdeetako arduraduna)[77] eta Montse Morante (Eremu Tematikoko arduraduna).[74][75][78][79]

Elsa Artadik, abuztuaren 9an, PDeCATekin batera "koalizioan joateko" atea itxi zuen; "[alderdiaren] nahia hori ez dela" argudiatuz.[80][81][82] Honi erantzunez, PDeCATeko Zuzendaritzak "koalizioan edo zerrenda bakarrean hauteskundeetara joatea gero eta zailago ikusten zuela" onartu zuen, "[alderdien arteko eztabaidei] hamabost eguneko epe maximoa emanez", "erabakia hartu gabe irailera iritsi gabe, inoiz ere".[83] Abuztuaren 20an, "JxCeko zenbait buruk" Mas klausula (Artur Mas-en homenean) bat proposatzen dute, PDeCATekin itundu ahal izateko. Mas klausula izeneko itzultze-klausula horren arabera, "JxC-PDeCAT akordioa [edozein momentutan] bertan behera utzi daiteke", "bi alderdietako edozein ez bada eroso sentitzen edo bere nahiak betetzen ez direla ikusten badu".[84] Abuztuaren 20an ere, PDeCATek JxCekin batera aurkezteko aukera ixten zuen edo ez abuztuaren 31ean erabakiko zela argitaratu zen.[85]

Abuztuaren 29an, PDeCATek JxC alderdiaren marka tribunaletara erateko prozesua hasi zuela helarazi zuen komunikabide ezberdinetan, 2020ko hasieran alderdiaren titularitate-aldaketan egondako ustezko iruzurraren ondorioz. Hala, alderdiak titularitate-aldaketa horren ostean gertatutako organigrama-aldaketa guztiak bertan behera uzteko eskatzen dio epaileari; bai eta marka-erabileraren blokeoa ezartzeko, kautela-neurri modura.[86][87][88] Alderdi konbergentearen judizializazioaren-bidearen hartzeak erantzun azkarra sortu zuen bi alderdien inguruan kokatzen diren kargu publiko askotan; hala, adibidez, JxCeko bost senatariek PDeCAT utzi egin zuten 29an bertan,[89][90][91] Twitterren argitaratutako deklarazio bateratu baten bidez.[92][93][94][95][96] Ordu gutxitara ere, PDeCATeko (JxSí-ren barruan) kultura-kontseilari izandako Lluís Puig-ek alderdiaren karneta ere hautsi zuen, "[alderdiaren] exekutibak hartutako erabakien" ondorioz.[97][98] Bartzelonako metropoli-barrutiko PDeCATeko errejidoreek ere karnetari uko egi zioten, eta, modu gogorrean, "alderdikide guztioi karneta apurtzeko deia" helarazi zuten, Bonvehíren "autoritarismoaren" aurka.[99][100] Aipatutako guzti hau, de facto, JxC eta PDeCATen arteko erlazioen amaiera-puntutzat hartzen dute askok.[86][101][102] Hasiera batetan irailaren lehenerako programatutako auzia, Bartzelonako hirugarren instrukzio-auzitegian, hurrengo irailaren 25ean ospatuko da, KJANak adierazi bezala.[103][104][105]

Hala, abuztuaren 31ean, PDeCATen judizializazio-bideak sortutako hasitako en masse karnet-haustearedn testuinguruan, Carles Puigdemontek PDeCATeko karneta hautsi zuen ere,[106][107][108][109] Quim Torraren gobernukide anitzekin batera: Meritxell Budó (lehendakaritza-kontseilaria), Damià Calvet (lurralde- eta jasangarritasun-kontseilaria), Jordi Puigneró (politika digitalen kontseilaria) eta Miquel Buch (barne arazoen kontseilaria).[110][111][112][113][114][115] Testuinguru honetan ere, hamaika diputatuk, Kataluniako parlamentuan, PDeCAT alderdia utzi zuten ere,[116][117][118][119][120][121] JxCren talde parlamentarioan PDeCATeko bi diputatu soilik utziz: Marc Solsona (PDeCATeko bozeramailea) eta Lluís Font, PDeCATeko zuzendaritzakidea.[122] Preso politikoa eta Puigdemonten gobernukide-ohia den Jordi Turull kontseilari-ohiak ere karneta hautsi zuen 31ean bertan.[123][124][125][126] Tirabira guzti hauek PDeCAT alderdiari bere militantziaren "%7a galtzea eragin dio", Marc Solsonaren hitzetan,[127][128][129][130] "800 militanteetan zenbakitu daitekeena".[131][132] Hala ere, Artur Mas bezalako pertsonalitateek alderdiaren militantzian mantendu direla aitortu du Solsonak.[133][134][135]

Kongresu Fundazionala (2020ko abuztua–2020ko urria)

2020ko uztailaren 25 eta 26 artean, besteak beste, Kongresu-Mahaiaren bozketa egin zen, bai eta aurrerago bozkatu ziren zuzendaritza-organoen osaera eta zuzendakideen hautatze-prozesua definitzen duten ponentzien bozketa ere.[18] Lehen bozkaketa horietan, Kongresu-Mahaiaren lehendakari Lluís Puig izan zen hautatua, boz-emaleen %96.83ko oniritziarekin. Hautatutako bestelako mahaikideak hurrengoak izan ziren: Elena Fort eta Montse Rosell lehendakariorde modura; eta Raül Garcia, Imma Gallardo, Jordi Sendra, Glòria Freixa, Ricard Pérez eta Meritxell Masó batzordekide modura.[136][137][138][139] Era berean, aipatutako zuzendaritza-organoen osaera (%95.92) eta bertako zuzendarikideen hautatze-prozesuak ere (%94.37) aurrera atera ziren.[136] Amaitzeko, aurrera ateratako bestelako dokumentuen artean, hurrengo urriaren 3an bozkaketara eramango diren bi ponentziak (Ponentzia Antolatzailea eta Ponentzia Politiko eta Estrategikoa) idatziko dituzten bi taldeek ere afiliatuen oniritzia jaso zuten ere: %94.63ko eta %96.89ko aldeko boz-ehunekoarekin, hurrenez hurren.[136][140]

Uztailaren 25/26ko bozkaketak
BozkaketaBoz-kop. eta %BozkaketaBoz-kop. eta %
Kongresu-mahaiaAlde1,496 (%96.83)Ponentzia Antolatzailearako

Barne-Araudia

Alde1,498 (%96.96)
Kontra13 (%0.84)Kontra7 (%0.45)
Abstentzio23 (%1.49)Abstentzio25 (%1.62)
Zuri13 (%0.84)Zuri15 (%0.97)
Totala1,545 (%100)Totala1,545 (%100)
Kongresu Fundazionaleko

Barne-Araudia

Alde1,514 (%97.99)Zuzendaritza-organoen

osaera

Alde1,482 (%95.92)
Kontra8 (%0.52)Kontra30 (%1.94)
Abstentzio16 (%1.04)Abstentzio25 (%1.62)
Zuri7 (%0.45)Zuri8 (%0.52)
Totala1,545 (%100)Totala1,545 (%100)
Ponentzia Politiko eta

Estrategikoarako

idazle-komisioa

Alde1,497 (%96.89)Zuzendaritza-organoen

zuzendarikideen hautatze-

prozesua

Alde1,458 (%94.37)
Kontra22 (%1.42)Kontra37 (%2.39)
Abstentzio19 (%1.23)Abstentzio33 (%2.14)
Zuri7 (%0.45)Zuri17 (%1.10)
Totala1,545 (%100)Totala1,545 (%100)
Ponentzia Politiko eta

Estrategikoarako

Barne-Araudia

Alde1,509 (%97.67)Estatutu-berrespenaAlde1,454 (%94.11)
Kontra9 (%0.58)Kontra33 (%2.14)
Abstentzio18 (%1.17)Abstentzio44 (%2.85)
Zuri9 (%0.58)Zuri14 (%0.91)
Totala1,545 (%100)Totala1,545 (%100)
Ponentzia Antolatzailearako

idazle-komisioa

Alde1,462 (%94.63)Zentsua: 2,893

Parte-hartzea: 1,545 (%53.40)

Erreferentzia:[136]

Kontra31 (%2.01)
Abstentzio41 (%2.65)
Zuri11 (%0.71)
Totala1,545 (%100)

Uztailaren 26tik abuztuaren 1erarte, alderdiaren zuzendaritza-organoetarako (Lehendakaritza eta Zuzendaritza Nazionala, non Idazkaritza Nagusia kokatzen den) hautagaitza-zerrendak aurkeztu zitezkeen.[141][142] Bi izan ziren agertutako zerrendak: Carles Puigdemont-ek aurkeztutako zerrenda eta Josep Sort-ek (RI) aurkeztutako zerrenda, abuztuaren 2an alderdiaren Kongresu Fundazionaleko Kongresu-Mahaiak onarturikoak.[143][144][145] Era berean, Sortek aurkeztutako Zuzendaritza Nazionaleko 18 kideetarako hautagaitza-zerrenda ez zen onartua izan, forma-akatsak zirela eta.[143][146] Hala ere, abuztuaren 2an bertan, aipatutako Kongresu-Mahaiak Josep Sortek aurkeztutako Idazkaritza Nagusirako hautagai-zerrendari (Qualsevol nit pot sortir el sol –Edozein gautan atera daiteke eguzkia–) uko egin zionaren errenuntzia-mezua jaso zuen.[147] Beraz, abuztuaren 3an hasi zen "hauteskunde-kanpainaren" ostean,[145][147][148] "erabat telematikoa" izango dena,[147] abuztuaren 7 eta 9 artean ospatu zen hauteskundean soilik hautagaitza bakarra izango da bozkagai.[147][149] Abuztuaren 7aren goizeko 9etatik aurrera, JxCeko afiliatu guztiek bozkatu ahal izaten zuten;[150][151] non, lehenik, Lehendakaritza bozkatuko zen. Lehendakaritza-hautaketa hautagaitza bakoitzeko zerrenda itxi eta desblokeatu batekin burutu zen; hala, Lehendakariordetza bakoitzak (eta, gehienez, lau)[151] hautagaitza horren alde bozkatu zuten bozen %50aren oniritzia, gutxienez, eduki behar izan zuen.[150][151]

Lehendakariaren kasuan, bestalde, hautagaitza bozkatuenean agertutako kidea izango zela alderdiko lehendakari erabaki zen.[151] Gainera, Idazkaritza Nagusirako hautagaitza ezberdinak ere zerrenda itxi eta desblokeatuekin bozkatu ziren; non, aurreko kasuan bezala, antolaketa-idazkaria (Secretari d'Organització) eta finantza-idazkaria (Secretari de Finances) hautagaitzaren aldeko bozen %50eko oniritzi minimoa jaso behar izan zuten, idazkari nagusia hautagaitzarik bozkatueneko kidea hautatu zen bezala.[150] Amaitzeko, "Zuzendaritza Nazionalerako bestelako 18 kideak" Zuzendaritza Nazionalerako hautagaitza guztien artetik eta Idazkaritza Nagusira aurkeztu ez zirenetik 18 kiderik bozkatuenak hautatuak izan ziren; hau da, zerrenda irekien bidez hautatuko ziren.[146][150][152][153] Abuztuaren 9an, arratsaldeko 3tan, bukatu zen hauteskunde-epea.[142][152] Hauteskunde-emaitzen arabera, Carles Puigdemont izan zen hautatua Juntseko lehendakari modura, %99.3ko aldeko botoekin.[154] Era berean, Jordi Sànchez alderdiko idazkari nagusi modura izan zen ere hautatua, botoen %94.23arekin. Lehendakariordeei dagokienez, bestalde, lau lehendakariordegaiak izan ziren hautatuak (Elsa Artadi, Anna Erra, Josep Ruis eta Jordi Turull), %73 eta %94 arteko oniritziarekin (detaile guztiak azpiko taulan).[155][156]

Aipagarri da, gainera, aurkeztutako zuzendaritzakide guztien afiliatuek aprobatutako %50eko boz-langa minimoa gainditu zutela.[154][157][155] Bestelako zuzendaritza-organoak (Òrgans de Govern modura ezagunak)[154] horrela geratu ziren:

Carles Puigdemonten zerrenda
Zuzendaritza-organoakIzenaAlderdiaKarguaBoza-kop. eta %
LehendakaritzaCarles PuigdemontPDeCAT[158]Lehendakaria2,115 (%99.30)
Elsa ArtadiIndependente[159]
(PDeCAT ohia)
Lehendakariordea1,877 (%88.12)
Anna ErraPDeCAT[160]Lehendakariordea1,686 (%79.15)
Josep RuisPDeCAT[160]Lehendakariordea1,569 (%73.66)
Jordi TurullPDeCAT[160]Lehendakariordea1,991 (%93.57)
Zuzendaritza NazionalaIdazkaritza NagusiaJordi SànchezIndependente[161]Idazkari nagusia2,007 (%94.23)
David SaldoniPDeCAT[162]Antolaketa-idazkaria1,697 (%79.67)
Teresa PallarèsIndependente[163]
(PSC ohia)
Finantza-idazkaria1,720 (%80.75)
Bestelako
zuzendaritza-kideak
Josep Andreu DomingoIndependente[164]
(ERC ohia)
Zuzendaritzakidea1,557 (%73.10)
Albert BatetPDeCAT[165]Zuzendaritzakidea1,649 (%77.42)
Laura BorràsIndependente[166]Zuzendaritzakidea1,997 (%92.82)
Maria Àngels CabasésERC[167][168][169]Zuzendaritzakidea1,287 (%60.42)
Damià CalvetPDeCAT[170]Zuzendaritzakidea1,765 (%82.86)
Violant CerveraPDeCAT[171]Zuzendaritzakidea1,330 (%62.44)
Francesc ColoméPDeCAT[172]Zuzendaritzakidea1,311 (%61.55)
Jordi FàbregaIndependente[172][173]Zuzendaritzakidea1,468 (%68.92)
Gemma GeisIndependente[174][175][176]Zuzendaritzakidea1,568 (%73.62)
Joaquim JubertIndependente[177]
(CNxR ohia)
Zuzendaritzakidea1,272 (%59.72)
Aurora MadaulaAcció per la República

(AxR)[178]

Zuzendaritzakidea1,420 (%66.67)
Marta MadrenasPDeCAT[172]Zuzendaritzakidea1,765 (%82.86)
Toni MorralIndependente[172][179]
(ICV ohia)[180]
Zuzendaritzakidea1,548 (%72.68)
Irene NegreIndependente[181]
(CNxR ohia)[172][182]
Zuzendaritzakidea1,286 (%60.38)
Míriam NoguerasPDeCAT[183]Zuzendaritzakidea1,777 (%83.43)
Marcel PadrósIndependente[184]Zuzendaritzakidea1,378 (%64.69)
Mònica Sales de la CruzPDeCAT[172][185]Zuzendaritzakidea1,283 (%60.23)
Aleix SarriPDeCAT[172]Zuzendaritzakidea1,745 (%81.92)
Zentsua: 3,791

Parte-hartzea: 2,130 (%56.19)

Erreferentziak:[154]

Josep Sorten zerrenda[a]

(Qualsevol nit pot sortir el sol –Edozein gautan atera daiteke eguzkia–)

Zuzendaritza-organoakIzenaAlderdiaKarguaBoza-kop. eta %
Zuzendaritza NazionalaIdazkaritza NagusiaJosep SortReagrupament (RI)[186]Idazkari nagusia[a]
Enric SoléRI[187][188][189]Antolaketa-idazkaria[a]
Maria Teresa VilarrassaRI[190]Finantza-idazkaria[a]
Bestelako
zuzendaritza-kideak
[b][b][b][b]
[a]Abuztuaren 12an bertan behera utzitako hautagai-zerrenda.
[b]Forma-akatsak zirela eta, Kongresu-Mahaiak Zuzendaritza Nazionalerako zuzendarikide-hautagaitzaren zati hau ez zuen onartu.

Abuztuaren 6 eta 9 artean erabakitako zuzendaritza-organoak osatzen dituzten funtzio konkretuak ezjakinak dira oraindik, orokorrean. Jakina den gauza gutxien artean, Saldoniren (antolaketa-idazkaria) funtzioetako bat "herrialdean zeharreko alderdiaren ezartzea" izango da, "herri- eta eskualde-politiken arduradun" den heinean.[191] Lehendakariordeei dagokienez, aipagarri da Elsa Artadik bere lehendakaritzaorde-kargua alderdiaren bozeramaile izatearekin partekatuko duela.[157][191] Bestelako kideen funtzio konkretuen zehazpenean, bereziki bestelako Zuzendaritza Nazionaleko kideen kasu, Ponentzia Antolatzailean agertuko da azaldurik. Bertan, Kontseilu Nazional eta Eskualde-Kontseiluen sorreraren inguruan aipatuko dela espero da. Horretarako, Ponentzia Antolatzailean zuzendaritzakide diren Calvetek, Jubertek, Errak, Violant Cerverak, Jordi Fàbregak, Gemma Geisek, Mònica Salesek eta Toni Morralek ponentzia hori erredaktatuko dute (seguraski, "vegueria-, eskualde- eta hiri-taldeen bidez" burutuko da alderdiaren ezartzea). Paper horretan garrantzi handia izango du David Saldonik, Associació Catalana de Municipis-eko (ACM) lehendakari izandakoa.[191][192][193]

Bestalde, Ponentzia Politiko eta Estrategikoaren idazleak zuzendaritzakiderik eta alderdiko izenik pisutsuenak izango dira: Sànchez, Artadi, Josep Rull, Toni Comín, Marina Geli, Marta Madrenas, Josep Maria Forné eta Glòria Plana. Bigarren ponentzia honek "procésa azeleratzeko" helburua dauka "borroka- eta konfrontazio-tresna modura", "Espainiarekin dialogatzeko mesfidati".[191]

Zuzendaritza-organoak bozkatu ostean, Kongresu Fundazionaleko bi ponentziak erredaktatuko dira. Horretarako, alderdi-afiliatuak uztailaren 26tik abuztuaren 15era beren proposamenak aurkez zitzaketen, Kongresu-Mahaiak moderatu eta antolatu zituena, gaiz gai.[194] Hala, abuztuaren 20an uztailean hautatutako idazle-komisioek ponentzien lehen testuak argitaratu zituzten, "hasiera-testu" (text inicial) modura.[195][196][197] Lehen testu hauek, abuztuaren 21etik irailaren 10era arte, zuzengarriak izango ziren, abuztuaren 18a baino lehen afiliatu diren pertsona guztien enmienda ezberdinen bidez.[198] Ostean, irailaren 11tik 20ra idazle-komisio bakoitzak enmienda guztiak transakzionatu zituen pertsona afiliatuekin. Irailaren 21-27 artean enmienda ez-gehituak bozkatu ondoren, urriaren 3an bi ponentziak, enmienda ezberdinekin transakzionatuak, bozkatu ziren, "behin-betiko testu" modura.[12][18][70][199] Bi ponentziak, modu independentean aprobatuak izan ziren urriaren 3an, biak %90ekoa baino oniritzi altuagoa jasoz.[200]

Sakontzeko, irakurri: «Ponentzia politikoa (Junts)»

Carles Puigdemonten presidentzia (2020ko urria–)

Alderdiaren zerrendaburu, 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara (2020ko urria–2020ko azaroa)

Joan Canadell, Bartzelonako Komertzio Ganbarako presidente, alderdi berriarekin kolaboratzeko prest zegoela adierazi zuen, zerrendakide modura bere burua ikusten ez bazuen ere.[201] Jordi Puigneró, egungo Politika Digital eta Herri-Administrazio sailburua Kataluniako Gobernuan, Juntseko hautagai modura proposatua izan da zenbait ahotsen arabera, Puigdemonten atzean, zerrendaburu sinboliko modura aurkeztuko litzatekeena.[202][203] Edozein kasutan, Juntsek 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako zerrendaburu efektiborako primario-deia egitean lau izan ziren hautagai-proposamenak: Laura Borràs, Damià Calvet, Joan-Ramon Colomines-Company eta Jordi Ferrés.[204][205] Lau hautagai-proposamenetatik hirugarrenak, Joan-Ramonena, bertan behera geratu zen abal nahikorik ez lortzearen ondorioz.[206] Hala, eta primario-kanpainian hiru hautagaiek parte hartu ostean, azken momentuan Jordi Ferrések bere hautagaitza bertan behera utzi eta Laura Borràsen aldeko botoa eskatu zuen.[207]

2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako primarioak

(2020ko azaroaren 28 eta 29)

HautagaiaBoza-kop. eta %
Laura Borràs2,954 (%75.78)
Damià Calvet799 (%20.5)
Joan-Ramon Colomines-Company[a]
Jordi Ferrés[b]
Boto zuriak145 (%3.72)
Zentsua: 5,128

Parte-hartzea: 3,898 (%76.01)

Erreferentzia:[208]


Oharrak:

[a]Abal-kopuru nahikoa ez lortzeagatik ez-aurkeztutakoa

[b]Azaroaren 27an bertan behera utzitako hautagaitza

Hala, 2020ko azaroaren 29an, Laura Borràsek boto-kopuruaren %75.8a lortu ostean –Calveten %20.5arekin alderaturik) Junts per Catalunyaren zerrendaburu efektibo modura –eta Kataluniako Generalitateko lehendakari izateko alderdi-hautagai modura– aurkeztu zen Borràs.[209][210]

2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak (2020ko azaroa–2021eko otsaila)

Kongresu Fundazionala amaitu eta gutxira, Joventut Nacionalista de Catalunya (JNC) izeneko gazte-erakundeak momenturarte PDeCATekin zuen akordioa amaitutzat eman eta Junts alderdiaren alde posizionatu zen, bi formazioen arteko kolaborazio-konbenio bat bultzatuz.[211][212][213] Garai hartan ere, alderdiaren lurralde-egituraketa bermatu zen, Katalunia osoan zehar vegueria- eta eskualde-zuzendaritza ezberdinak bozkatuz eta hautatuz.[214]

2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura-abalak biltzen zituen bitartean,[oh 1][215] urte bereko amaieran, abenduaren 29an, alderdiak Demòcrates de Catalunya (DC) alderdiarekin akordio bat iragarri zuen, DC alderdikideak Junts alderdiaren zerrendan sartzea eragin zuena.[216][217] Bi egunen ostean, abenduaren 31ean, Moviment d'Esquerres (MES) alderdia ere Juntsen aldeko posizioa erakutsi zuen, otsaileko hauteskundeei begira.[218][219] Abenduaren 30 eta 31aren artean ere, Junts per Catalunyako militanteek behin-betiko hauteskunde-zerrendak bozkatu zituzten, alderdiaren zuzendaritzak proposatuko zerrendei oniritzia emanez.[220][221] Zerrenda hauetan, Juntseko politikari ezagunak eta hautagai independente ezberdinak agertu ziren, bai eta Demòcrateseko zein MESeko politikariak, zein SIko Roger San Millán ere.[220][222] Hala, Bartzelonako zerrendaburu modura Carles Puigdemont agertu zen, eta, Laura Borràs, bigarren. Gironako zerrendaburu Gemma Geis izan zen, Lleidako zerrendaburu Ramon Tremosa izan zen bezala. Azkenik, Tarragonako zerrendaburu modura Albert Batet aurkeztu zen.[223]

2021eko otsailaren 14ko hauteskundeetan, Junts per Catalunya alderdiak 570,733 boto lortu zituen (%20.07), hirugarren posizio xume bat lortuz PSC eta ERC alderdien atzetik, Girona eta Lleidako probintzietan alderdirik bozkatuena izan arren.[224]

Pere Aragonèsen Gobernuaren legegintzaldia (2021eko otsaila–)

2021eko hauteskundeen ostean, urte bereko uztailean, Juntsek Unitat Catalana (UC) alderdi frantsesarekin kolaborazio-konbenio berri bat sinatu zuen ere, Ekialdeko Pirinioetako departamentuan jarduten duena. Modu honetan, Juntsek duen alderdi independentisten aukeretatik, bere kolaborazio-sarea emendatu zuen.[225][226]

Osaera

Uztailaren 23an, Acció per la República alderdi txikiak JxC koalizioa utzi eta JxC alderdira sartu zen.[20] Alderdira Reagrupament (RI) alderdia gehitu zen ere uztailaren 24ean, 2013. urtetik aurrera lehenengo CDCrekin eta, ostean, PDeCATekin zuen kolaborazio-akordioa hautsiz.[24][227][228][229]

AlderdiaOharrak
Crida Nacional per la República (CNxR)(2020ko uztailak 182020ko uztailak 19)[17]
Uztailaren 19an disolbatua, JxC-en barruan integratuz.[15]
Acció per la República (AxR)2020ko uztailaren 23tik aurrera[19][20]
Els Verds–Alternativa Verda (EV–AV)2020ko uztailaren 25etik aurrera[21]
Reagrupament (RI)2020ko uztailaren 24tik aurrera[24][229]
Demòcrates de Catalunya (DC)2020ko abenduaren 29tik aurrera[217]
Moviment d'Esquerres (MES)2020ko abenduaren 31tik aurrera[219]
Solidaritat Catalana per la Independència (SI)2021eko urtarrilaren 1etik aurrera[230]

Ideologia

Ponentzia-aurreko usteak (2020)

Alderdiaren ideologia zehatza zein den jakitea zaila zen;[63][72] izan ere, egun dugun alderdiaren ideologiaren inguruko informazio guztia argitaratutako manifestuetatik eratorritakoa zen.[231][232] Manifestu horietan autodeterminazio-eskubidearen defentsa, aldebakartasunaren ezarpena "U-1aren betebeharra" (El mandat de l'ú d'octubre) bermatzeko, Kataluniaren independentzia lortzeko helburuarekin, eta "katalanismo osoa biltzeko gura" planteatzen ziren, "helburu handiak dituen herrialde txiki baten agenda sozial eta ekonomiko aurrerakoi bat artikulatzeko", demokrazian funtsatutako subiranotasunaren, demokrazia zuzenaren eta korrupzioaren aurkako borrokaren bidez.[233]

Horren ondorioz, zenbait komunikazio-bideek ororen alderdi edo big tent moduko alderditzat hartzen zuten Junts,[12] "ideologiarik gabeko alderditzat" definituz.[234] Bestelako kominikazio-medioek, ordea, ezker politiko eta zentro-ezker politikoaren artean kokatzen zuten alderdia.[62][235]

Aipatutako negoziazioen haustearen arrazoietako bat ideologia-auzia izan zen; izan ere, PDeCATek "zentroko" proiektu politiko bat proposatzen zuen, "Puigdemonten plataformak gehiegizko jito ezkertiar bat" jasaten ari zela defendatuz, "azken urteotan".[62][234][236]

Paris Grau-ren hitzetan, Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Sistema Politiko eta Konstituzionaleko unibertsitate-irakasle laguntzailea, Puigdemontek bultzatutako alderdi berriak independentziaren aldeko alderdi gehienekin gertatzen den bezala "konponbide-errango ezberdinak proposatzen dituzte, aldebakartasun sinetsienatik konponbide aldebikoagoetara", 'Eskoziako bide' modura ere ezaguna dena. Harrigarriena, haatik, hurrengoa da: "horietako zenbait [alderdik], Kataluniako zentro-eskuin independentistaren ordezkari ohi direnak, zentro-ezker edo ezker politikorako bidea aurkitzen ari dira, halako ideia progresistak hobe hartzen dituztenaren ideia" emanez. Grauren hitzetan, hau "ERCri bozak kentzeko mugimendu argia" izan liteke ere.[235]

2020ko uztailaren 19an AxR-k edukitako ohiz-kanpoko batzarrean (alderdian sartzeko erabakia hartu zen batzar berdinean), hala deskribatu zuen Junts: "balore progresistak" dituen organizazioa, "modu argian errepublikanoa eta, ideologikoki, ororen alderdia, [Kataluniako] gehiengo zentro-ezkertiarraren ardatzean".[19][20]

2020ko abuztuaren 10ean, NacióDigital egunkari digitalak JxC "zentroezkerrerantz dagoela inklinaturik" argitaratu zuen, "alderdi transbertsala bada" matizatuz, pisu-alkilerren erregulazioaren inguruan alderdiaren barruan dauden tira-birak azaleratzeko.[191] Artikulu honen arabera, Puigdemont zein Torraren hitzetan, "[alderdiak] PDeCATen zentroeskuinetik ihes egin nahi du".[191]

Ponentzia politiko eta estrategikoa (2020ko abuztua–2020ko urria)

Abuztuaren 19an El Periódico egunkariak argitaratutakoaren arabera, Kongresu Fundazionalean proposatutako bi ponentzien hasiera-testuek alderdiaren ideologia markatzen dute jada, "gai arantzatsuenetan sartu gabe". Egunkariaren arabera, "elkarrizketaren bidea" medio bat liteke, ez helburua; "ezinbestekoa" izango den "desobedientzia zibila" defendatuz, alderdiaren "korpus teoriko" modura. Era berean, jada aipatutako "transbertsalitatea" defendatzeko, alderdia "zentroezkertiar" modura autodefinitzen bada ere bere ponentzia politikoaren hasiera-testuan, kargu politikoa izango duten pertsonalitateek boto-askatasuna izango dute.[197]

Abuztuaren 28an prentsak ezkutuan jaso bezala, militantziak jasotako hasiera-testuak "negoziazioaren eta unilateralitatearen bideei" egiten die erreferentzia, mugarri bakar modura biolentzia ezarriz:[237][238]

«Espainiako estatuak ez du Kataluniarekin inoiz ere autodeterminazio-eskubidearen bermatzea helburu duen negoziaziorik hasiko; ez fede onez, ez oinarri demokratikoez eta independentziaren aldeko gehiengoa edonolakoa izanik (%48koa edo %75ekoa). (...) [Hala, Espainiaren aurkako] konfrontazioa instituzioetatik zein kaleetatik hasi beharko da, simultaneoki.»
Ponentzia politiko eta estrategikoaren hasiera-testua (2020)

U-1eko erreferendumari ere egiten dio erreferentzia, "Kataluniako Errepublikaren jaiotegun" modura izendatuz, bai eta "amaitu gabeko independentzia-prozesu" baten inflexio-puntu.[237]

Ideologia ekonomikoari dagokionez, jatorri ideologiko ezberdinetako politikarien arteko oreka-puntua dugu hasiera-testua. Klase ertainaren defendatzaile, hezkuntza-kalitatearen eta kalitatezko zerbitzu publikoen alde kokatzen da, "sozialki arduratsuak diren enpresetan" funtsatutako "merkatu-ekonomiaren" alde. Era berean, neoliberalismoaren aurkako kritika egiten du, bestelako ideologiak kritikatzen baditu ere: "huts egin duena ez dira ideologiak izan, baizik eta klase politikoaren zati baten botere-nahiaren desio mugagabea".[238]

2020ko urriaren 3an, Juntsen behin-betiko ponentzia politikoa bozkatu eta argitaratu zen, botoen %96.59aren oniritzia lortu ostean.[200] Bertan, Juntsen ideologia-ardatzak hiru modura agertzen dira definiturik:[239]

Ponentzia politiko eta estrategikoaren behin-betiko bertsioa

(2020ko abenduaren 3a)

Boza-kopuru eta -ehunekoa (%)
Bai– (%96.59)
Ez– (%1.11)
Abstentzioa– (%1.29)
Boto zuriak– (%1.01)
Zentsua: >4,600

Parte-hartzea: – (%27)

Erreferentziak:[200][240]

Kataluniaren independentzia eta Estatu Espainolarekiko "konfrontazioa"

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniako prozesu independentista»

Juntsen ildo politiko nagusia Kataluniaren nazio-askapena da:[239][241][242][243]

«Kataluniak bere nazio-askapenerako prozesuan aurrera jarraitu behar duela defendatzen dugu, Estatu [Espainolaren] aurkako konfrontazio intelijente, demokratiko eta baketsu bat bere gain hartuz. (...) [Helburu horrekin sortzen da] Junts per Catalunya, Katalunia errepublika moduko zinezko Estatu independente bat osatzeko xedearekin.»
Ponentzia politiko eta estrategikoa (2020, 2–3. orr.)

Helburu horretara ailegatzeko, alderdiak hurrengoa defendatzen du:[239][243][244]

«Espainiar Estatuak Kataluniako independentziaren inguruan modu serioan negoziatzeko modu bakarra bere interesen aurkako indar-korrelazio bat izango da. Eta, indar-korrelazio negatiboen eboluzio honetarako, ezinbestekoa da konfrontazio determinatu, denboran sustengatu eta estrategiko bat. (...) Konfrontazio-estrategia hau saihetsezina da; izan ere, Europak (eta munduak) soilik onetsiko dute Kataluniako independentzia afera benetazko nazioarteko auzi bilakatzen bada.»
Ponentzia politiko eta estrategikoa (2020, 43. or.)

Puntu ezberdinetan agertutako konfrontazioaren inguruan, bestalde, Juntsek hurrengoa dio:[239][242][244][245]

«Konfrontazio-ekintzak desobedientzia zibilezko zein politikoki beharrezkoak diren ekintza oro dira, betiere demokratikoak eta ez-biolentoak, Estatu Espainolaren erreputazio- eta politika-higadura ekartzeko helburuarekin, bai eta Katalunian Estatuak duen botere-higaduraren alde zein Estatuaren interes ekonomikoen aurka jotzen dutenak.»
Ponentzia politiko eta estrategikoa (2020, 44–45. orr.)

Hala ere, alderdiak ez du "ekintza" hauek zeintzuk diren zehazten, "jendarteak eta funtzionario publikoek konfrontazio honek sakrifizio pertsonal eta patrimonialak dakarrela kontziente izan behar dute[la]" gogoratzeaz aparte (44 or.).[239]

Kataluniar nazionalismoa eta "euroexijentzia"

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniar nazionalismo»

Aipatutakoaz gain, modu honetan ulertzen du Juntsek Kataluniaren eta katalanaren kokapena munduan:[239]

«Katalunia Herrialde izan nahi duen nazioa da (...) [, Herrialde Katalanen bestelako] nazio parekatuekin hizkuntza eta kultura partekatzen dituena. (...) Katalana eta katalanaren defentsa Katalunia nazio delaren aintzatespen-elementurik argiena da. Beraz, Aranen aranerarekin batera, katalanaren adopzioa sustatu behar da etorri berrietan Katalunia osoan.»
Ponentzia politiko eta estrategikoa (2020, 11–12. eta 31–32. orr.)

Europa eta Europar Batasunaren inguruan, alderdia Europar Batasunaren alde kokatzen da, eurogunean mantenduko litekeen Katalunia independente bat defendatuz. Hala ere, alderdia euroexijente modura definitzen da; izan ere:[239]

«Europar Batasuna ez da amestu genuen hura. (...) Europar Batasunak bere sorrera-oinarriak ahaztu ditu.»
Ponentzia politiko eta estrategikoa (2020, 31. or.)

Hala, Junts per Catalunyak "Estatu txikiagoen alde Estatu-nazio handien ordezkapena" defendatzen du, "Katalunia Europa barruan" kokatzea defendatuz (32 or.). Prozesu honetan, eta Kataluniako Europarako nazioartekotasun-estrategiaren barruan, alderdiak Errepublikaren Kontseilua "aktore gako" modura du (47 or.).[239][242]

Transbertsalitatea eta justizia soziala

Juntsek bere burua alderdi "transbertsal" modura definitzen du, "justizia sozialaren" inguruan oinarritutakoa (6–7 orr.). Hala, aipatutako transbertsalitatearen barruan, kontrakotzat har daitezkeen postulatuak defendatzen ditu, liberalismotik gertu kokatzen diren zein ezker politikoaren propioak diren ideiak aldiberean defendatuz:[239][243][246][247]

«Junts per Catalunyak ekimen indibidualaren defentsa bere gain hartzen du, merkatu-ekonomiaren esparruan oparotasun-motor gisa. (...) Kolaborazio publiko-pribatuaren alde, Gobernuak bultzatutakoa, betiere administrazio publikoaren kontrol eta zaintzapean.»
Ponentzia politiko eta estrategikoa (2020, 4. eta 6. orr.)
«Herstura-politikak jendarte-gabezi bat dira. (...) Junts per Catalunyak desberdintasun sozialak murrizteko konpromezua du, diskriminazio mota oro desagertarazteko helburuarekin.»
Ponentzia politiko eta estrategikoa (2020, 3. or.)

Jendartearen erabaki-hartzeen inguruan, eta, orokorrean, zuzeneko demokraziaren eta erradikalitate demokratikoaren inguruan, alderdiak hurrengoa defendatzen du:[239]

«Erabakitze-ezparruak soilik elite politiko zein ekonomikoetan mantentzea ez da berezko parte hartzezko demokrazia modernoetako ezaugarria. (...) [Izan ere,] oinarri soziala indartu egiten da bere erabakitze-ezparrua emendatzen bada, (...) eta ez estrategia dudatsutan sartzen garenean.»
Ponentzia politiko eta estrategikoa (2020, 34. eta 43. orr.)

Alderdiaren establishmentaren aurkako posizio honek, alderdiak ezker-eskuin ardatzean ez kokatzeko duen nahiarekin batera, analista askori alderdia populista konsideratzeko balio izan die, Juntsek "populismo berrietatik ihes egiten" duela dioen arren (4. or.).[63][239][247][248][249]

2020-2021eko Bielorrusiako afera (2020)

Sakontzeko, irakurri: «2020-2021eko Bielorrusiako protestak»

Alderdiaren Zuzendaritzak, organoa antolatu osteko bere lehen jakinarazpenean, Bielorrusiako aferan alderdiak duen posizioa agertu du.[250] Abuztuaren 18an sinatutako jakinarazpenean bertan, "azken hauteskundeetako hauteskunde-iruzurraz" hitz egiten da, non "Europar Batasuneko herrialdeei eta Europako Batzordeari" Aleksandr Lukashenko-ren gobernuari "zigorrak ezartzeko" eta "iruzurrik gabeko hauteskunde-dei berri bat behartzeko" adorea eskatzen den. Era berean, "exiliatutzat" hartzen du jakinarazpenak Bielorrusiako Gobernuaren oposizio-liderra den Svetlana Tikhanovskaya politikaria.[250][251] Alderdiko diputatu den Aurora Madaularen (AxR) hitzetan, "Bielorrusiako erregimenaren aurkako oposizio demokratikoa" da Tikhanovskayaren burua,[252] "disidentzia kartzelaratu eta manifestaldiak edo protestak debekatzen dituen erregimen diktatorialaren"[253] hauteskunde-iruzurraren aurrean[254] "[Bielorrusia] demokraziarako trantsiziora eramango duena".[252]

Hauteskunde-emaitzak

Kataluniako Parlamentua

Kataluniako Parlamentua
HauteskundeakBoto-kopurua%#Eserlekuak+/–HautagaiaLegegintzaldi-egoera
2021570,733%20.073.
32 / 135
12Laura BorràsKoalizio-gobernua (ERC–Junts)

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak