Herriek Erabaki

Los Pueblos Deciden» orritik birbideratua)

Herriek Erabaki 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako sortutako koalizioa da. Euskal Herria Bildu (EH Bildu), Bloque Nacionalista Galego (BNG), Puyalón, Andecha Astur, Alternativa Nacionalista Canaria (ANC) eta Unidad del Pueblo (UP) koalizio nahiz alderdi politikoak biltzen ditu. Koalizio honek Ipar Euskal Herriko Euskal Herria Bai (EH Bai) eta Zutik alderdi politikoaren ondorengoa den Gorripidea taldearen babesa jaso du.

Koalizioa Euskal Herriko, Galiziako, Aragoiko, Asturiasko eta Kanariar Uharteetako ezkertiar abertzale eta nazionalistek osatuta dago eta helburua espainiar estatuko herriek autodeterminazio eskubidea lortzea da besteak beste. Zerrendaren burua EH Bilduko Josu Juaristi da eta BNGko Ana Miranda da bigarrena. Suso de Toro idazlea hamabigarren dago zerrendan. Eserleku bat lortuaz gero, EH Bildu eta BNG alderdiek lortutako botoen ehunekoen arabera Europako Parlamentuko eserlekua banatzeko erabakia hartu zuten.

Hasiera batean, Esquerra Republicana de Catalunya (ERC), Candidatura d'Unitat Popular (CUP) eta Nós-Unidade Popular zerrendara batzeko asmoa azaldu bazuten ere, ERC bere kabuz aurkeztu da eta CUP eta Nós-Unidade Popular alderdiek uko egin zioten hauteskundeetara aurkezteari.

Europa mailako afiliazioa

Europa mailan, Aralar eta Eusko Alkartasuna (egun EH Bildun) eta BNG Europako Aliantza Askea taldean daude. Talde hau Europako Parlamentuan Berdeak / Alianza Libre Europea talde politikoaren barruan dago. Hiru alderdiok 2009ko Europako Hauteskundeetan Herrien Europa - Berdeak koalizioaren barruan aurkeztu ziren. Dena dela, Sortuk (EH Bilduko alderdietako bat) parlamentuko "Ezker Unitarioa" taldean sartzeko nahia ere adierazi zuen (taldea Ezker Batua, Frantziako Alderdi Komunista, Birfundazio Komunista eta Syriza alderdiek osatua dago, Alexis Tsipras Europako Komisiorako presidente hautagaia izanik).

Lortutako emaitzak

Herriek Erabaki koalizioak 324.534 bozka (%2.07) lortu zituen, eurozinegotzi bat edukitzea lortuz. Emaitza onenak Euskadin eta Nafarroan (bi erkidegoetan bigarren alderdia izanik) lortu zituen koalizioak, Galizian ere bosgarren indarra izanik. Horren arabera, EH Bilduko hautagaia, Josu Juaristi, lehen hiru urte eta erdietan izango da europarlamentuan eta BNGren hautagaia, Ana Miranda, faltako den urte t'erdian.

LurraldeaBozkak%Postua
Andaluzia2.181%0,09<10
Aragoi1.238%0,26<10
Asturias1.381%0,36<10
Kanariak3.402%0,59<10
Kantabria471%0,21<10
Gaztela-Mantxa525%0,07<10
Gaztela eta Leon1.321%0,13<10
Katalunia7.402%0,29<10
Ceuta20%0,12<10
Valentzia2.270%0,13<10
Extremadura228%0,05<10
Galizia79.732%7,905
Balear Uharteak923%0,34<10
Errioxako Autonomia Erkidegoa212%0,18<10
Madril2.644%0,11<10
Melilla8%0,05<10
Murtzia429%0,10<10
Nafarroako Foru Erkidegoa43.060%20,102
Euskal Autonomia Erkidegoa177.087%23,352
Espainia324.534%2,079


Kanpo estekak


Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.