Nerea Txapartegi Madariaga

Euskaltzalea eta gaztetatik militantea herri mugimenduetan eta antolaketa politikoan.
Nerea Txapartegi» orritik birbideratua)

Nerea Txapartegi Madariaga (Donostia, 1961eko irailaren 28a) Euskaltzalea eta gaztetatik militantea herri mugimenduetan eta antolaketa politikoan. Feminismoaren ikuspuntua txertatu du bera jardundako esparruetan, ikastolan tarteko.

Nerea Txapartegi Madariaga

aholkulari politiko

2013 - 2015

Donostiako udaleko zinegotzia

2011 - 2013
Bizitza
JaiotzaDonostia1961eko irailaren 28a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketamusika eskola
Donostiako elizbarrutia : irakasle eskola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhezkuntza, Ikastola, Euskaltegia eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Bildu

Biografia

Andereño Itziarrekin

Euskal familia langile batean sortua da Donostiako Alde Zaharrean eta euskara eta euskal kultura txikitatik etxean jasotakoa. Bi urterekin eskolatu eta sei urtera arte Donostiako Alde Zaharreko Itziar Arzelus andereñoak etxean antolatuta zuen ikastolan jardun zuen. Jarraian, sei urterekin Santo Tomas Lizeoak Amaran zuen ikastolan hasi, eta irakasle ikasketak hasi artean bertako ikasle izan zen. 1970-79 tartean Donostiako Musika kontserbatorioan musika ikasketak eta txistua musika tresna ikasketak egindakoa. 1979-82  bitarte Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan OHOko irakasle izateko ikasketak euskaraz egindakoa.[1]  Eta bertan, 1979-80 ikasturtean irakasle izateko ikasketak hasi zituzten euskararik ez zekiten ikasleak euskalduntzeko “Euskal gramatika, idazketa eta mintzapraktika arlotan” irakasle lanak egindakoa.

Euskara eta euskal kultura

Gaztetatik herri mugimenduan lanean euskara eta euskal kultura sustatzen, eta gure herriaren nortasunak aurrera egin zezan borrokatzen (kultur asteak antolatzen, “Kilometroak”, “Korrika” eta “Bai euskarari” antolaketan laguntzen...).[2]  

Egiako AEKko komunitatea

Donostiako Gros eta Egiako auzoetako gau eskolan ikasleak euskalduntzeko lanetan irakasle 1978-82artean; baita AEK-k antolatutako udako ikastaro trinkoetan irakasle ere Donostiako Amara auzoan eta Hernanin.

1979-82 AEK-ko Hernaniko didaktika OKILA taldeko kide eta urte horietan zehar makina bat ikastaro emandakoa:  euskalduntze-alfabetatze  lanetan ari ziren irakasleei, Euskal Telebista sortzear zela aurkezle eta esatari gai izango zirenei (“Ozenki nola irakurri” gaia)... Taldeko beste kideren batekin: “Glotodidaktika ikastaroaUdako Euskal Unibertsitatean, “Euskararen didaktika eta metodologia” Iruñeko Larraona ikastetxean , "Adarra"k antolaturiko “euskararen irakaskuntzarako metodologia".

1981-82 Donostiako AEK-ko Rikardo Arregi euskaltegiko talde didaktikoko arduradun. “AEKren historia Gipuzkoan. Argitara beharrekoa”(1982) liburuan.[3][4]

Ikastola lanbide

1982ko irailaren 1etik Donostiako Egia auzoko Aitor ikastolan irakasle lanetan dabil. Hasi eta ikasturte horretan astebeteko grebako partaide izatea tokatu zitzaion, izan ere, ordura arte nominan agertzen ez zen errenta atxikipena soldata garbitik deskontatu nahi zieten langileei. Legez ordaintzen hasi behar zela-eta, ikastola berak (enpresak) kostua bere gain hartu beharrean irakasleen (emakumeak izaki) kontura egin nahi izan zuten, “zuen etxeetan senarraren soldata ere sartzen da” aitzakiapean. Grebari esker lortu zuten asmo baztertzaile horri buelta ematea.

Bide luze honetan makina bat ardura bete ditu: haur hezkuntzako koordinatzaile, hizkuntza normalkuntza teknikaria (HNT 2001-2002), ikasketa buru, euskara arduraduna, zuzendari.[5]

Jarduera politikoa

  • 2011-15 Donostiako udaleko BILDU talde politikoko udal gobernuko kide izan zen.
  • 2011-13 bitarte euskara eta kultur zinegotzi delegatua.
  • 2013-15 bitarte udal gobernuko aholkulari, estatu mailako sententzia orokor baten ondorioz.[6]

Besteak beste hauek izan dira zuzenean kudeatu dituenak: Euskara Zerbitzua, Donostia Kultura (Kultur Etxeak, Donostiako Festak, Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra eta San Telmo museoa) eta Donostiako Musika eta dantza Eskola. Udal Gobernuak izendatuta hainbat kontseilutako kontseilari 2011-2015 legealdian: Donostiako (Nazioarteko) zinemaldia, Tabakalera  kultura garaikideko nazioarteko zentroa, Kursaal kultur guneko musika hamabostaldia, Miramar Jauregia, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutza. Tartean beste hainbat kontseilutako kide izan da, esate baterako, Kulturaren euskal Kontseilukoa.

Hartutako erabakiek Donostian utzitako arrastoa

2011-15 legegintzaldian euskara eta kultura sustatzeko hartutako erabakiek Donostian utzitako arrastoa zabala izan da. Besteak beste:

Euskara

  • Udal departamendu bihurtu zen ordura arte euskararen Udal Patronatua izan zena  bertan hartutako erabakiek zuzeneko eragina izan zezaten udaleko egitura osoan.[7]
  • Donostia/San Sebastian hiriko izen ofiziala.[8]
  • “Euskararen erabilera normalizatzeko plana Donostiako udalean (5.plangintzaldia 2013-17), zeinak bermatzen zuen, besteak beste, udalak hiritarrari euskarazko zerbitzua jasotzeko eskubidea, udalak lehen hitza euskaraz egitea, euskara lan eta harremanetarako hizkuntza izatea eta euskara udal zerbitzuetan zehar lerro.[9] [10][11]
  • “Euskara Plan orokorra 2015-19”.[12] [13]
  • Auzoetako euskararen plan integralak.[14]
  • Langabedunentzat euskaltegia doainik.[15][16]
  • “Parketarrak” egitasmoa. 3-9 bitarteko  haurrek euren aisialdian auzoetako parke eta plazatan euskaraz jolas daitezen jolas proposamenak eskaintzen zaizkie.[17]
  • Donostiako 295 kaleren euskarazko izenak  onartu ziren 2015ean  Euskaltzaindiaren arauetan eta euskararen erabileraren normalizazioan oinarrituta.[18]
  • “Kaixo!” kanpaina merkataritzan eta ostalaritzan 2013 (lehen hitza euskaraz).[19]
  • Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz 2015.[20]

Kultura

  • Donostia Kulturak 2014an "Adarra Saria" sortu zuen euskal musikarien ibilbidea omentzeko, urtero ematen den saria da.
  • “Euskararen erabilera normalizatzeko 5. Planak (2013-17) Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak ere, Donostia Kultura esate baterako, barne hartzen zituen. Beraz,  bi hizkuntza ofizialak zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza modura bermatzea eta horretarako onartutako jarraibideak betetzea jasotzen du.[21]
  •  Kultur Etxeak kultura sortzeko guneak eta  herritarren zerbitzura.[22]
    Aitor ikastolaren txanda
  • Lehenengo aldiz emakume bat zuzendari 2012ko Donostiako danborradako banderaren igoera ekitaldian.[23][24]
  • 2014ko haur danborradan berrikuntzak: bi mutil Easo Ederraren laguntzaile.[25]
  • Emakumeen estropadak gizonezkoen pare urratsa.[26]
  • Euskarazko Antzerkiaren sustapena.[27]
  • 1813ko gertaeren hiriko memoria historikoa berreskuratzen testigantza baten irakurketa eginaz. Donostia 1813 testigantza Nerea Txapartegi 2013-8-25.[28]
  • Norbanakotik kolektibora
    Udal liburutegi Nagusiari Txillardegi izena jartzeko herri ekimena. Donostiako udaleko Kultur ordezkaria zela, abian jarri zuten  Donostiako Liburutegi Nagusiari Txillardegi izena jartzeko egitasmoa.[29] Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenak euskara eta euskalgintzari egindako ekarpena eskertu nahi izan zuten  bultzatzaile izandako Plazara goaz eta Euskal Kultur erakundeek, eta udal gobernuaren babesa jaso arren (BILDU), ez zuten lortu proiektua gauzatzea.

Egian Euskaraz bizi nahi dugulako ekimena

2016ko urtarrilaren 8an abiatu zen “Egian euskaraz bizi nahi dugulako” ekimena, zeinak ahalduntze kolektiboa bilatzen zuen euskararen erabileran; Lehen hitza euskaraz esatearen konpromisoa hartuta (Bilbon Lutxo Egia idazle eta euskaltzaleak  hilabetez euskaraz soilik hitz egiteko “performancean” oinarrituta.) Ekimen hau eredu hartuz antzeko esperientziak abiatu ziren gerora. “Euskaraldia” bera esperientzia hauen guztien ondorio.[30]

Otsailaren 26a bitarte, Egia auzoko 40ren bat eragilek parte hartu zuten. Astero eragileek txandaka lekukoa hurrengo eragile taldeei ematen zieten. Aitor ikastolak ere parte hartu zuen eta Nerea Txapartegik ekimena antolatzeko batzorde antolatzailean ikastolaren izenean parte hartu zuen.

Otsailaren 26tik martxoaren 4ra norbanakoen txanda izan zen lekukoa hartuaz euskararen erabileran norbanakotik kolektibora.

Erreferentziak

Kanpo estekak