Oscar Luigi Scalfaro

Oscar Luigi Scalfaro (Novara, 1918ko irailaren 9a - Erroma, 2012ko urtarrilaren 29a) italiar politikaria izan zen, Italiako Errepublikako presidentea 1992tik 1999ra arte.

Oscar Luigi Scalfaro

biziarteko senatari

1999ko maiatzaren 15a - 2012ko urtarrilaren 29a
9. Italiako presidentea

1992ko maiatzaren 28a - 1999ko maiatzaren 15a
Francesco Cossiga - Carlo Azeglio Ciampi

Italiako Errepublikako diputatua

1992ko apirilaren 16a - 1992ko maiatzaren 25a
Hautetsia: 11th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1987ko ekainaren 25a - 1992ko apirilaren 22a
Hautetsia: 10th Legislature of Italy (en) Itzuli
Italiako Barne Arazoetarako Ministroa

1987ko apirilaren 18a - 1987ko uztailaren 29a
Oscar Luigi Scalfaro - Amintore Fanfani
Italiako Barne Arazoetarako Ministroa

1986ko abuztuaren 1a - 1987ko apirilaren 18a
Oscar Luigi Scalfaro - Oscar Luigi Scalfaro
Italiako Barne Arazoetarako Ministroa

1983ko abuztuaren 4a - 1986ko abuztuaren 1a
Amintore Fanfani - Oscar Luigi Scalfaro

Italiako Errepublikako diputatua

1983ko uztailaren 8a - 1987ko uztailaren 1a
Hautetsia: 9th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1979ko ekainaren 17a - 1983ko uztailaren 11
Hautetsia: 8th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1976ko uztailaren 2a - 1979ko ekainaren 19a
Hautetsia: 7th Legislature of Italy (en) Itzuli
Hezkuntza Ministroa

1972ko ekainaren 26a - 1973ko uztailaren 8a
Riccardo Misasi (en) Itzuli - Franco Maria Malfatti

Italiako Errepublikako diputatua

1972ko maiatzaren 20a - 1976ko uztailaren 4a
Hautetsia: 6th Legislature of Italy (en) Itzuli
Italian Minister of Transports (en) Itzuli

1972ko otsailaren 18a - 1972ko ekainaren 26a
Italo Viglianesi - Aldo Bozzi
Italian Minister of Transports (en) Itzuli

1968ko ekainaren 25a - 1968ko abenduaren 13a
Oscar Luigi Scalfaro - Luigi Mariotti (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1968ko ekainaren 2a - 1972ko maiatzaren 24a
Hautetsia: 5th Legislature of Italy (en) Itzuli
Italian Minister of Transports (en) Itzuli

1966ko otsailaren 24a - 1968ko ekainaren 25a
Angelo Raffaele Jervolino - Oscar Luigi Scalfaro

Italiako Errepublikako diputatua

1963ko maiatzaren 9a - 1968ko ekainaren 4a
Hautetsia: 4th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1958ko ekainaren 5a - 1963ko maiatzaren 15a
Hautetsia: 3rd Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1953ko ekainaren 17a - 1958ko ekainaren 11
Hautetsia: 2nd Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1948ko apirilaren 29a - 1953ko ekainaren 24a
Hautetsia: 1st Legislature of Italy (en) Itzuli
member of the Constituent Assembly of Italy (en) Itzuli

1946ko ekainaren 13a - 1948ko urtarrilaren 31
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOscar Luigi Scalfaro
JaiotzaNovara1918ko irailaren 9a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1918ko irailaren 9a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2012ko urtarrilaren 29a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma2012ko urtarrilaren 29a (93 urte)
Hobiratze lekuacemetery of Cameri (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Maria Inzitari (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversità Cattolica del Sacro Cuore (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Erroma
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia
Italiako Alderdi Demokratikoa

Discogs: 5134483 Find a Grave: 84149264 Edit the value on Wikidata

Biografia

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Milango Unibertsitate Katolikoan. Benito Mussoliniren gobernu faxistaren garaian, erregimenaren aurkakoen zerbitzura lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, fiskal gisa hasi zen lanean. Katoliko suharra izanik, Kristau Demokrazia alderdiaren jarraitzaile nagusietako bat izan zen, alderdiaren sortzaile Alcide de Gasperiren agintaldian, eta Parlamentuko kide hautatu zuten 1946an.

Harrezkero beti izan da parlamentari, presidentetza lortu zuen arte. 1950eko hamarraldian Lan ministerioko idazkariorde izendatu zuten, eta hurrengoetan Garraioetako ministro, Hezkuntzako ministro (Andreottiren agintaldian) eta Barne Arazoetako ministro (Bettino Craxiren agintaldian) izan zen. Une zailetan hartu zuen presidentetza, mafiaren aurkako borrokarako izendatu zuten epaile berezi baten hilketaren ondoren, Giovanni Falconeren hilketaren ondoren hain zuzen, eta politikarien artean ustelkeria nagusi zen garaian.

Italiako herriak bozketa-sistema berri baten alde bozkatu zuenean 1993ko erreferendumean, Scalfarok Parlamentua desegin zuen, eta hauteskundeak deitu zituen hurrengo urterako. Hauteskunde haietan Silvio Berlusconi atera zen garaile. Bigarren Mundu Gerraz geroztik Italia gobernatzen aritu ziren politikarietako askok aulkia galdu zuten, eta Italiako politikan nagusi izan ziren alderdiek garrantzia galdu zuten. Scalfarok, beharrezkoa izan balitz, Parlamentua desegiteko, eta lehen ministroak gehiengoa galtzen bazuen, beste bat izendatzeko eskubidea gorde zuen. Scalfaro presidentearen agintaldian Italiako politikak bide zuzena hartu zuen ostera pixkana-pixkana, 90eko hamarraldiaren hasierako eskandalu larrien ondoren. 1999an, Carlo Azeglio Ciampi hautatu zuten presidente, Scalfaroren ordez. Ordutik aurrera, biziarteko senataria izan zen.

Scalfarok Etiopiara 1997an egindako bisitaldi batean, barkamena eskatu zuen armada italiarrak herrialde hura inbaditu zuenean, 1935ean, han egindako sarraskiengatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oscar Luigi Scalfaro