Zerrenda:Uholde historikoak Euskal Herrian

Uholde historikoak Euskal Herrian» orritik birbideratua)

Euskal Herriak bizi izan dituen uholde garrantzitsuenen zerrenda:

XIV. mendea

1330eko Zangozako uholdea

1380ko apirilaren 15eko uholdea

Eragina Bilbo, Galdakao eta Arrigorriagan nabaritu zen batez ere. Bilbon uholdeak hiriko zubia txikitu zuen eta Nerbioi eta Ibaizabal ibaien ertzean zeuden hainbat errota suntsitu zituen.

XV. mendea

1405eko apirilaren 15eko uholdeak

1408ko apirilaren 29ko uholdeak

1430eko Zangozako uholdea

Sakontzeko, irakurri: «1430eko Zangozako uholdea»

Urte hartan Aragoi ibaia euriz handitua gainezkatu eta herriko 172 eraikin erabat suntsitu zituen.

1440ko ekainaren 27ko uholdeak

1447ko uztailaren 22ko uholdeak

1450eko uztailaren 27ko uholdeak

1481eko irailaren 2ko uholdeak

XVI. mendea

1553ko irailaren 14ko uholdeak

1578ko urriaren 28ko uholdeak

1582ko Zangozako uholdea

1593ko irailaren 23ko uholdeak

Bilbon kalte material handiak eragin zituzten eta Alde Zaharreko eraikin asko behera etorri ziren.

XVII. mendea

1634ko Zangozako uholdeak

1651eko irailaren 8ko uholdeak

XVIII. mendea

1739ko Zangozako uholdea

1762ko ekainaren 15eko uholdeak

1775eko ekainaren 21eko uholdeak

1778ko ekainaren 23ko uholdeak

1787ko irailaren 24 eta 25eko uholdeak

Sakontzeko, irakurri: «1787ko Zangozako uholdea»

1787ko irailaren 24tik irailaren 25eko gauean jausitako euriak eraginda almadien enborrek, Esako harrizko zubia itxi egin zuten eta ura eta bestelakoak pilatuz joan ziren. Presioak eraginda, urak zubia apurtu eta uholdea eragin zuen Zangozan. Urek bi metroko altuera hartu zuten herriko kaleetan eta 556 hildako izan ziren (biztanleriaren %18a). Herrian zeuden 465 eraikinetatik 428 erabat suntsiturik geratu ziren.

XIX. mendea

1801eko maiatzaren 25ejko uholdeak

1834ko ekainaren 30eko uholdeak

Sakontzeko, irakurri: «1834ko Gipuzkoako uholdeak»

Gipuzkoako mendebaldeak eta batez ere Deba bailarak jasan zituen uholde hauek. 1834ko ekainak 30 hartan, 39 pertsona hil ziren.

1876ko apirilaren 19ko uholdeak

XX. mendea

1906ko irailaren 10eko uholdeak

1913ko ekainaren 2ko uholdeak

Baztan (Nafarroa) eta Errobi ibaiaren harana (Nafarroa Beherea eta Lapurdi) izan ziren kaltetuak uholde haietan. Baztan udalerriko Erratzu herria izan zen herririk kaltetuena. Guztira 5 pertsona hil ziren, 3 Elizondon (Baztan, Nafarroa), hildako 1 Bidarrain (Nafarroa Beherea) eta beste bat Itsasun (Lapurdi).

1933ko ekainaren 16ko uholdeak

1953ko urriaren 14 eta 15eko uholdeak

Sakontzeko, irakurri: «1953ko Gipuzkoako uholdeak»

Gipuzkoa izan zen herrialde kaltetuena. Guztira 27 pertsona hil ziren. Hildako gehienak Zestoan (Gipuzkoa) izan zen "La Guipuzcoana" autobus konpainiaren istripuan hil ziren.

1977ko ekainaren 12 eta 13ko uholdeak

Batez ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mendebaldea izan ziren kaltetuenak. Pertsona bat hil zen Armintzan (Bizkaia) eta ondorengo prezipitazio kantitateak batu ziren ekainaren 12 eta 13 hartan:

Sondika (Bizkaia)112 mm
Foronda, Gasteiz (Araba)93 mm
Igeldo, Donostia (Gipuzkoa)71 mm
Iruñea (Nafarroa)57 mm
Hondarribia (Gipuzkoa)52 mm

1983ko abuztuaren 26 eta 27ko uholdeak

Sakontzeko, irakurri: «1983ko uholdeak»

Ia Euskal Herri osoari eragin zion. Herrialde kaltetuena Bizkaia izan zen. Bizkaian 29 hildako zenbatu ziren, Araban 6 guztiak Laudion, Lapurdin 5. Guztira 40 hildako eta 5 desagertu

1988ko uztailaren 19ko uholdeak

Gipuzkoan Deba bailaran eta Arabako zonalde batzuetan izan zuten eragina uholde hauek. Guztira 16 pertsona hil ziren. Elgoibar izan zen herri kaltetuena. Deba ibarrean, 1983ko uholdeek baino kalte gehiago eragin zuten 1988koek.

Ia bi ordutan metro karratuko 170 litro erori ziren Elgoibarren, 137 Bergaran, 124 Zumarragan, 118 Eibarren eta 116 Legazpin, besteak beste.

XXI. mendea

2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak

Sakontzeko, irakurri: «2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak»

2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak 2008ko maiatzaren 31tik ekainaren 1era Bizkaian egondako uholdeak izan ziren.

2011ko azaroko uholdeak

Sakontzeko, irakurri: «2011ko azaroko uholdeak Euskal Herrian»

2012ko urriko uholdeak

2013ko urtarrileko uholdeak

2014ko uztaileko uholdeak

Ikus gainera

Kanpo loturak