Longida

Nafarroa Garaiko udalerria eta ibarra

Longida[3][a] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 27,0 kilometrora. Altuera 437 eta 1049 metro artekoa da, eta 90,84 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 309 biztanle zituen.

Longida
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Billabeta, Ekai eta atzealdean Agoitz herriak
Longida bandera
Bandera

Longida armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioaurrea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaIrati
Izen ofiziala Lónguida / Longida
Alkatea
(2007-2023)
Roberto Zazpe Bariain
(Irati)
Posta kodea31481
INE kodea31158
Herritarralongidar
Geografia
Koordenatuak42°46′34″N 1°21′44″W / 42.776°N 1.3623°W / 42.776; -1.3623
Azalera90,84 km²
Garaiera437-1049 metro
Distantzia27,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria309 (2023:  38)
alt_left 139 (%45)(2019) (%51,5) 159 alt_right
Dentsitatea3,4 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,93
Ugalkortasuna[1]‰ 15,15
Ekonomia
Jarduera[1]% 85,37 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,13 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 16,60 (2018: %10,43)

Iruñerria-Zangozerria korridorearen barruan dagoen ibar bat da Longida, Irati eta Erro ibaiek zeharkatzen dutena. Ibar zabal eta lau samarra da, Irati ibaiaren gainean terraza handiak eta zelai zabalak dituena. Bertako arkitektura Pirinioaurrekoa bera da, inguruko harriez osatutako etxeak dituena, gehienetan marroiak. Pirinioen, Iruñearen eta Zangozaren arteko komunikazio-korapilo garrantzitsua da.

Bertako biztanleak longidarrak dira. Ibarburua Aos kontzejua da, non udaletxea da.

Izena

Longida beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Longuida (1007)
  • Longida (1020)
  • Longuida (1027)
  • Longuide (1044)
  • Longuida (1085)
  • Longyda (1280)
  • Val de Longuida (1366)
  • Valle de Lónguida (1534)
  • Lóguida (1638)
  • Valle de Longuida (1800)
  • Longuida (1829)
  • Longida (1974)
  • Longida (1996)

Etimologia

Longida lekuizena Irati ibaiaren antzinako izenetik dator (Ida). Irunberrin, oraindik ere, Ida bezalako zubi bat ezagutzen da (Laida -la Ida-). Ibarraren izenak, nahiz eta euskal toponimoak ugari diren Nafarroako eremu batean egon, erromantze itxura du. Julio Caro Barojaren arabera, oso izen enigmatikoa da. Resurreccion Maria Azkuek dioenez, nafar erromantzez, "longa" lihozko oihalezko pieza bat da, baina baliteke latinezko "longa" hitza izatea. Longars Aragoiko Pirinioetan Longares bezala idatzita agertzen da Erdi Aroan. Hala ere, longa hitzaren eta ibaiaren arteko harremana ez dago oso argi.

Nafarroako beste hainbat kasutan bezala, izenaren lehen zatia izen erromatarra dela suposatuz, hau Longus izango litzateke. Pirinioetako eremuan Bellito de Sanio Longo agertzen da Uncastielloko kartularioan. Hala, Julio Caro Barojak, hipotesi alternatibo gisa, ibarra Longa (Longidus > Longidœ > Longida) izeneko jaun baten lurra izatea proposatzen du.

Ezaugarriak

Armarria

Longidako armarriak honako blasoi hau du:[5]

«Hondo urdin batez eta aurrean bihotz urreztatu batez osatuta dago, metal bereko barra-zirkulu batez inguratua»

Bandera

Longidako banderak Longidako armarria dauka hondo hori baten gainean.

Geografia

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Mugakideak

Inguru naturala eta kokapena

Longida Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Aosen dago. Itoizko urtegiak izena hartzen du izen bereko herritik, izan ere, udalerriaren lurrak zati handi batean ur azpian gelditu dira.

Klima

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak

    Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)17.522.025.029.035.040.040.040.036.030.023.017.040.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)8.910.514.316.720.925.828.528.624.019.112.39.118.2
Batez besteko tenperatura (ºC)2.26.19.211.515.219.521.821.917.914.08.55.413.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.51.74.16.39.513.115.215.311.98.94.71.87.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-4.0-3.1-1.50.83.37.710.210.16.52.5-1.8-4.0-4.0
Pilatutako prezipitazioa (mm)101.387.383.781.170.154.339.432.465.778.7103.991.1888.9
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)70.044.846.867.550.657.858.590.0107.082.545.886.5107.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)14.112.612.013.612.78.06.26.58.511.715.214.6135.6
Elur egunak (≥ 1 mm)1.42.41.60.30.00.00.00.00.00.00.00.11.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa

Longidako herrien mapa

Longidak 5 kontzeju ditu:

Gainera, beste 8 leku ere badaudeː

Bestalde, etxalde bat da ibarrean:

Azkenik, udalerrian 18 herri hustu daude:

Agoitz ibar horretakoa da geografikoki, baina ez administratiboki, udalerri independentea baita.


Longida ibarreko herriak

Historia

Bertan Brontze Aroko sei tresna leundu aurkitu ziren. Udalerri barruan ere kokaleku arkeologiko bat dago Ralako leizean, Brontze eta Burdin Aroko ebidentziekin.

Erdi Aroa

Maddalen Valoiskoa

1058an Leireko monasterioak Longidaren jabetza jaso zuen, Nafarroako erregeak emandako dohaintzaren bitartez. Herria eta bertako jabetza guztiez gain, errota baten jabetza ere eskuratu zuten. Jerusalengo San Joandarren ordenak ere jabetza ugari izan zituen Longidan XIII. mendetik aurrera. Behe Erdi Aroan ibarrak garapen handia izan zuen erromesen bidearen garapenarekin batera. XIX. mendetik XX. mendera Ekain distilategia, zerrategi mekanikoa eta altzarien lantegia izan ziren.

Jose Yanguas Mirandaren arabera, ibarrak petxaz ordaintzen zion erregeari 1460, 18 libera eta 10 sos, eta 30 kahitze gari eta 52 garagar. Hori guztia Joan II.a erregeak Fernando Angulo bere ezkutariari eman zion. Bederatzi urte geroago Joan Beortegik gozatzen zituen. 1480an, Maddalen Valoiskoa printzesak, bere seme Frantzisko I.a Nafarroakoa erregearen tutore gisa, Longida ibarreko sozmerindadearen zerga eman zion Martin Garderi, 12 libratan balioztatua. Ibarreko petxak Joan Beortegiren ondorengoek saldu zizkioten Iruñeko Katedralari, 1487an, 650 florinen truke.[7]

Ibarra honetako leku asko noblezia-jaurerrikoak edo elizakoak ziren. 1479an Agoitz "hiribildu ona" bihurtu zen, eta bere lurraldea udalerri independente bihurtu zen ibarraren barruan. Ordura arte bere ibarburu eta lekurik jendetsuena izan zen. Geroztik, Aos ibarburu izatera pasa zen.

Aro Modernoa

1534. urtean, honako herrixka hauek zeuden hutsik: Zenborain (gaur egun Untzitibarren), Akotain (Luis Beaumontekoena), Murillozar (Urrotzen), Xandoain (Murillorena), Urrozgoiti (Xaberriren jabetzakoa), Argaitz (Mugetako jauregiaren jabetzakoa), eta Ulibeitiko zenbait bizilagun. 1800. urtean, despopulatu berberak zeuden: Zenborain (Ezpeletako kondearena zen etxe batek eta ermita batek, Orreagako errege-etxeak eta beste batzuek osatua), Akotain (Macedako kondearen oinetxe eta elizaz osatua), Murillozar, Xandoain (Iruñeko Katedralaren eta Jose Mari Giriorri) eta Urrozgoiti. 1662an, ibarrak Nafarroako Gorteei eskatu zien merinoak ibarrak hiru urtean behin bisitatu behar zuela zioen epaia betetzea.[7]

Aro Garaikidea

XIX. mendearen erdialdera arte, herria Longida ibarreko diputatu batek zuzentzen zuen, eta herritarrek aukeraturiko erregidoreak. 1845ean jaurerriak bertan behera geratu eta herria udalerri independente bihurtu zen.

1847an herriko errepidea nagusia Iruñerako errepide zaharra zen artean ere. XX. mendearen hasieran, berriz, Longidatik igaroko zen Iratiko burdinbidea eraiki zen. Ekain Orreagako kolegiatak zuzenduriko ospitale bat egon zen, Donejakue bideko erromesei harrera egiten ziena. XIX. mendearen erdian, 70 errobo gari ematen zuten mahastiak eta lurrak zituzten. Ospitalearen itxiera-data zehatza zein den ez dakigu.

Itoizko urtegiak hainbat herrietan eragindako kalteen konparazioa
Itoitz:
Ezkai:
Gorritz:
Orbaitz:

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 309 biztanle zituen Longidak.[8]

1842185718601877188718971900191019201930194019501960197019811991200120112021
10611494138614431191107710981077115098710351006786492360316294320280
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.


Longidako kontzeju, leku eta etxaldeetako biztanleriaren banaketa 2020an
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Udalerriko ekonomia tradiziozkoa da gehienbat, eta nekazaritza da nagusi. Basoaren ustiapena garrantzitsua izan zen ibarraren iparraldean, nahiz eta XX. mendearen amaieran asko murriztu den. Industria ere paper garrantzitsua da, baina Agoitzen dauden enpresengatik, non udalerriko hainbat bizilagunek lan egiten duten, baita Iruñerriak ere.

Politika

Longidako udaletxea Aos kontzejuaren erdialdean dago, eta idazkaria, era berean, Orotz-Beteluko eta Artzibarreko Udaletako idazkaria da. Udalbatza ibarreko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Roberto Zazpe Bariain da, Irati hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak

AlderdiaLegealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
19791983198719911995199920032007201120152019
Irati-4434334477
Longidako Herri Kandidatura-33434433--
San Isidro4----------
Longidako Batasun Independentea3----------

Foru hauteskundeak

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Navarra Suma5532,16-
 Euskal Herria Bildu5431,58 14
 Geroa Bai3017,54 3
 Ahal Dugu127,02 11
 Nafarroako Alderdi Sozialista105,85 5
 Izquierda-Ezkerra52,92 2
  Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa10,58-
  Vox10,58-
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Nafar Herriaren Batasuna4728,31?
 Euskal Herria Bildu4024,10?
 Geroa Bai3319,88?
 Ahal Dugu2313,86?
 Izquierda-Ezkerra74,22?
 Nafarroako Alderdi Sozialista53,01?
  Nafarroako Alderdi Popularra31,81?
  Equo21,20?
  Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa10,60?
  Solidaritate eta Autogestio Internazionalista10,60?
  Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia10,60?
  Libertate Nafarra10,60?
  Herritarrak - Herritarron Alderdia10,60?

Udala

Udalaren egoitza eta udaletxea Aos ibarburuan dago.

Udaletxeak bi solairu dauzka eta Aos kontzejuan dago. Inguruan eraikinik ez duen "L" itxurako egitura da, eta inguruko eraikinen estilo bera dauka. Udal bulegoak han egon aurretik, herriko eskola egon zen bertan.

  • HELBIDEA: Doneztebe kalea, z/g (Aos kontzejua)

Egungo banaketa

Longidako Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Roberto Zazpe Bariain da, Irati zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:

  • Iñigo Chivite Lizarraga (Irati)
  • Diego Arizcuren Ibarrola (Irati)
  • Sonia Beltzunegi Navarro (Irati)
  • Santiago del Río Lorea (Irati)
  • Ainhoa Mendibe Arizkuren (Irati)
  • Javier Otano Amezketa (Irati)

Alkateak

1979tik, Longidak 3 alkate izan ditu:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[9]
Aureliano Labiano Iriarte19791983San Isidro
Aureliano Labiano Iriarte19831991Irati
Juan Cruz Ozkoidi Arizkuren19911995Longidako Herri Kandidatura
Roberto Zazpe Bariain19951999Irati
Juan Cruz Ozkoidi Arizkuren19992007Longidako Herri Kandidatura
Roberto Zazpe Bariain2007jarduneanIrati

Garraioa

Nafarroako Autobus Konpainiak Longida Iruñekin batzen du. Autobus lineek honako ibilbidea egiten du:

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «eguesibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Longida sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Lizoainibar eta Urraulgoiti ibarrekin hitz egiten zena.[10]

Koldo Zuazok, 2010ean, Longida atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[11]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da eguesibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Jaiak

Ondarea

Billabetako Garbikuntzako Andre Mariaren eliza
Ekaiko San Andres eliza
Ekaiko Ospitale etxeko garaia

Ondasun nabarmenak

Ikus zerrenda: «Longidako kultura ondasunak»

Eremu naturalak

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak