Urraulbeiti

Nafarroa Garaiko udalerria eta ibarra

Urraulbeiti[3][a] (pirinioaurreraz: Urraulpe)[b] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 36,0 kilometrora. Altuera 422 eta 897 metro artekoa da, eta 59,41 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 326 biztanle zituen.

Urraulbeiti
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Urraulbeiti bandera
Bandera

Urraulbeiti armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioaurrea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaIzaga
Izen ofiziala Urraúl Bajo
Alkatea
(2015-2023)
Ana Jesus Iriarte Equisoain
(elkarte-hautagaitza)
Posta kodea31480
INE kodea31242
Herritarraurraulbeitiar, urraulpetar
Geografia
Koordenatuak42°41′11″N 1°19′13″W / 42.68630388°N 1.32039409°W / 42.68630388; -1.32039409
Azalera59,41 km²
Garaiera422-897 metro
Distantzia36,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria326 (2023:  2)
alt_left 182 (%55,8)(2019) (%42,9) 140 alt_right
Dentsitatea5,49 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,46
Ugalkortasuna[1]‰ 60
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,76 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,98 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 15,50 (2018: %10,66)
Datu gehigarriak
Sorrera1845 (independentzia)
Webguneawww.urraulbajo.es

Urraul ibarrekoak da. Ibar nagusia nekazaritzakoa da. Inguruko gainerako ibarretan ez bezala, garaiera txikiena duena da, gainazalaren zatirik handiena laua baita, Irati ibaiaren gainean terraza nabarmenak osatuz, paisaiari forma ematen diotenak. Bertako arkitekturak horma zuridun eta harri marroizko ukituak dituzten etxeak sortzen ditu, egurrezko dekorazioekin. Eraikinak baxuak eta luzeak dira, Pirinioaurreko beste eremu batzuetan ez bezala, lurraren erabilgarritasuna zabala baita.

Bertako biztanleak urraulbeitiarrak (pirinioaurreraz: urraulpetarrak) dira. Ibarburua Artieda kontzejua da, non udaletxea da.

Izena

Urraulbeiti beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Val d'Urraul (1268)
  • Valle de Urraul (1280)
  • Val d'Urraul (1366)
  • Valle de Urraul (1366)
  • Urraul Bajo (1802)
  • Urraul (1829)
  • Beko Urraul (1926)
  • Urraul Behea (1974)
  • Urraulbeiti (1978)

Etimologia

Urraul Nafarroako Pirinioaurreko hainbat ibar izendatzen dituen izena da. Urraulgoiti ("Urraul Goikoa"), guztien artean iparralderago dagoena eta Areta ibaiak zeharkatzen duena; Urraulbeiti ("Urraul Beikoa"), hegoaldean dagoena eta Irati ibaiak zeharkatzen duena, eta Erromantzatua ("Urraul Ekialdekoa" izenez ere ezaguna), ekialderago dagoena eta Zaraitzu ibaiak zeharkatzen duena. Gainera, Irunberri administratiboki Urraulbeitikoa izan zen Behe Erdi Aroan, nahiz eta geografikoki hori ez den aldatu.

Julio Caro Baroja da izen horri asko eskaintzen dion ikertzaile bakarra: «Baliteke izena "r"-tik "l"-ra (hango izenetan ematen da) pasabide edo alternantzia baten argitan azaltzea, eta horrela izatea Urraun (Eraul Eraun litzateke)». Eta beste batean idazten du: «Menturaz, Zaraitzu bezala, fitonimo bat da, "urra" (hurra) izenarekin erlaziona daitekeena». Amaiera Nafarroako beste izen batzuetan ematen da (adibidez, Eraul, Bidaul, Biaul...). Etimologia herrikoia "hurritz zuritua" da.

Ezaugarriak

Armarria

Urraulbeitiko armarriak honako blasoi hau du:[5]

«Hondo urdin batez eta aurrean urrezko izar batez osatuta dago urrezko kate batzuk dituen zerrenda gorri batek inguratzen du goialdean eta behealdean urrezko hondoz bere kolorezko zuhaitz batez. Eguzki batek koroatzen du.»

Bandera

Urraulbeitiko banderak Urraulbeitiko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

Erdialdeko Pirinioaurrean kokatua, Urraulgoiti, Erromantzatua eta Longida ibarren artean. Irati ibaiak ibarra sortu zuen.

Mugakideak

Inguru naturala eta kokapena

Urraulbeiti Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Artiedan dago. Erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.

Klima

Urraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoak

Urraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]


    Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)17.021.527.029.536.039.042.040.038.030.021.018.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)8.910.414.316.620.626.429.428.624.118.912.38.918.3
Batez besteko tenperatura (ºC)4.85.58.410.514.319.121.621.317.413.48.14.912.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)0.60.52.44.48.011.813.914.110.77.93.90.96.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-8.0-12.0-12.0-4.00.00.06.06.00.0-2.0-9.0-13.0-13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm)57.654.056.168.561.840.632.934.150.971.972.574.4675.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)32.034.035.547.039.537.044.546.071.082.031.548.582.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)10.09.49.211.712.06.84.95.27.010.411.912.2110.4
Elur egunak (≥ 1 mm)1.61.51.20.30.10.00.00.00.00.00.31.16.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa

Urraulbeitiko herrien mapa

Urraulbeitik 4 kontzeju ditu:

Gainera, beste 5 leku batzuk ere badaude, hala nola:

Azkenik, udalerrian 9 herri hustu daude:

Irunberri ibar horretakoa da geografikoki, baina ez administratiboki, udalerri independentea baita.


Urraulbeiti ibarreko herriak

Historia

XVI. mendearen lehen erdian Nafarroa Gaztelako koroan sartu ondoren, Urraulbeiti ibarra gaur egun dituen mugekin geratu zen.

1835-1845eko udal-erreformetara arte, ibarrak berezko berezitasun administratiboak izateaz gain, lotura administratibo berezia izan zuen ibar konfinatzaileekin, Urraulgoiti eta Urraul Ekialdekoarekin batera "Urraul" udalerria osatzen baitzuten. Hirurek beste hainbeste diputatuk osatutako taldea osatzen zuten, urtero bailara bakoitzeko erregidoreek izendatuak. Urraulbeitikoa lehendakaria zen, eta batzarrak Puiuko San Gregorio baselizan egiten ziren, Artieda kontzejuari dagokionez. Jurisdikzio zibil eta kriminala Irunberri hiribilduarena zen, eta hiribilduari ere oso lotuta zeuden. Ordura arte, Urraulbeitiko ibarburua Puiu izan zen. Ordutik, Artiedara joan zen.[8]

XIX. mendearen hasieran bi eskola baino ez zeuden ibar guztian. XX. mendearen hasieran sei ziren Urraubeitin zeuden eskolak. 1849an Iruñeko eta Irunberriko errepidea eraikitzearekin batera herria eta inguruko herri eta hiri handietarako irisgarritasuna hobetu zen. XX. mendean Iratiko trenbidearen eraikitzeak on egin zion ibarrari.

XX. mendearen hasieran hiru ostatu eta errota zeuden ibarrean.

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 326 biztanle zituen Urraulbeitik.[9]

1842185718601877188718971900191019201930194019501960197019811991200120112021
9071188117411291055104610521054102110091104868636442330281269286307
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Urraulbeitiko udalerriaren mugetan, Izko mendilerroan, eta Irunberri eta Oibar bitartean, Nafarroako Gobernuak eraikitako "Oibar" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 36,64 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Bestalde, Urraulbeitiko biztanleria batez ere adinekoa da, eta horregatik gehienak erretiratuta daude. Gainerako biztanleek nekazaritzan lan egiten dute ia erabat. Gazteenen artean ere, badira Irunberri, Agoitz edo Zangozara joaten direnak udalerri horietako industrialdeetan lan egiteko.

Politika

Urraulbeitiko udaletxea Artieda kontzejuaren erdialdean dago, eta idazkaria, era berean, Urraulgoitiko Udalako idazkaria da. Udalbatza ibarreko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Ana Jesus Iriarte Equisoain da, Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak

AlderdiaLegealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
19791983198719911995199920032007201120152019
Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza------33347
San Pedro Martir5545574443-
Urraulbeitiko Herri Hautagaitza22322------

Foru hauteskundeak

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Navarra Suma6438,55-
 Geroa Bai3420,48 15
 Euskal Herria Bildu3018,07 1
 Nafarroako Alderdi Sozialista1810,84 13
 Ahal Dugu84,82 16
 Equo31,81 2
 Izquierda-Ezkerra31,81 1
 Libertate Nafarra10,60-
 Solidaritate eta Autogestio Internazionalista10,60 0
 Vox10,60-
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Nafar Herriaren Batasuna6437,43?
 Euskal Herria Bildu3118,13?
 Ahal Dugu2414,04?
 Geroa Bai1911,11?
  Nafarroako Alderdi Popularra84,68?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia74,09?
 Nafarroako Alderdi Sozialista52,92?
 Izquierda-Ezkerra42,34?
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa21,17?
 Libertate Nafarra10,58?
 Equo10,58?

Udala

Udalaren egoitza eta udaletxea Artieda ibarburuan dago.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza z/g

Egungo banaketa

Urraulbeitiko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Ana Jesus Iriarte Equisoain da, Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitzakoa. Zinegotziak 6 daude:

  • Ainhoa Catalan Altube (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Silvia Ortega Marcos (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Adrian Areta Martinez (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Maria Natividad Castañeda Pequeño (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Raquel Ituren Mendioroz (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Miren Elizagaray Nuin (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)

Batzordeak

Urraulbeitiko Udalak 4 batzorde ditu:

  • Kultura eta Kirola
  • Ingurumena: Paisaia eta Bideak
  • Hiriarteko Mugikortasuna
  • Diruzaintza

Alkateak

1979tik, Urraulbeitik 8 alkate izan ditu:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[10]
Jose Luis Gil Arbeloa19791983San Pedro Martir
Javier Eguaras Ayerra19831987San Pedro Martir
Francisco Javier Bariain Baztan19871991San Pedro Martir
Jose Sagardoy Eguaras19911995San Pedro Martir
Fernando Cabodevilla Eslava19952007San Pedro Martir
Ana Carmen Ciguela Irujo20072011San Pedro Martir
Luis Castillo Santesteban20112015San Pedro Martir
Ana Jesus Iriarte Equisoain2015jarduneanUrraulbeitiko Elkarte Hautagaitza

Garraioa

Nafarroako Autobus Konpainiak Urraulbeiti Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Gainera, La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Urraulbeiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Urraulbeiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[11]

Koldo Zuazok, 2010ean, Urraulbeiti ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[12]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urraulbeitiko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Jaiak

Ondarea

Ondasun nabarmenak

San Calaveris zubia

Eremu naturalak

Urraulbeitiar ospetsuak

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak