Itzagaondoa

Nafarroa Garaiko udalerria eta ibarra


Itzagaondoa[3][a] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 28,2 kilometrora. Altuera 496 eta 1358 metro artekoa da, eta 59,63 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 159 biztanle zituen.

Itzagaondoa
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Itzagaondoa bandera
Bandera

Itzagaondoa armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioaurrea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaIzaga
Izen ofiziala Izagaondoa
Alkatea
(2011-2023)
Elsa Plano Urdazi
(Itzagaondoa Landa-Elkartea)
Posta kodea31421
INE kodea31132
Herritarraitzagaondoar
Geografia
Koordenatuak42°43′45″N 1°26′02″W / 42.72913886°N 1.43385009°W / 42.72913886; -1.43385009
Azalera59,63 km²
Garaiera496-1358 metro
Distantzia28,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria159 (2023:  −3)
alt_left 62 (%39)(2019) (%71,7) 114 alt_right
Dentsitatea2,67 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 23,44
Ugalkortasuna[1]‰ 90,91
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,92 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,42 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 8,80 (2018:  %-0,29)
Datu gehigarriak
Webguneawww.izagaondoa.es

Ibar berezia da; izan ere, bi mendi menditsuen artean (Itzaga eta Gongolatz) etengabeko sakonunea osatzen duen arren, ez dago ibar osoa zeharkatzen duen ur-ibilbiderik, erreka txikiak baizik, Erro eta Irati ibaietan urak isurtzeko ardura dutenak. Iruñea hiriburutik gertu dago, eta komunikazio onak ditu, bide-ardatz handiek inguratzen baitute, nahiz eta horietako inork ez duen bailara zeharkatzen, baizik eta saihestu egiten dute. Itzaga mendia du buru, izena ematen diona.

Bertako biztanleak itzagaondoarrak dira. Ibarburua Ardatz kontzejua da, non udaletxea da.

Izena

Itzagaondoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Itçagaondoa (1196)
  • Eyçagondo (1268)
  • Içagundo (1270)
  • Val de Yçagondo (1366)
  • Val de Izagaondoa (1534)
  • Valle de Izagaondoa (1800)
  • Izagaondo (1829)
  • Itzagaondoa (1968)

Etimologia

Itzagaondoa toponimoak esanahi gardena du, euskaraz esan nahi baitu "Itzaga ondoan". Itzaga mendia da ibarra menderatzen duen mendia eta bere erreferente geografiko nagusia. Gainera, 1 352 metroko garaierarekin, Nafarroako mendirik altuenetako bat da, Pirinioetako gailurrak alde batera utzita.

Mendiaren izenaren jatorriari buruz zalantza gehiago daude. Lehenik eta behin, esan daiteke Itzaga izeneko herrixka bat dagoela haitzaren azpian, eta, beraz, herriak (jada hutsik zegoenak) mendiari izena eman zion edo alderantziz izan ote zen zalantza dago. Esanahi etimologikoari dagokionez, Koldo Mitxelenak ihi + -(z)aga pentsatu zuen, eta "ihidi" esanahia izango zuen. Hala ere, garai batean Heyçaga idazten zenez, ez zuen baztertu ehiza + -aga ("ehiza-lekua") delakoak sortu izana.

Ezaugarriak

Armarria

Itzagaondoko armarriak honako blasoi hau du:[5]

«Hondo urdin batez eta aurrean bere kolorezko haritz batez osatuta dago, Itzaga haitza irudikatzen duten mendi harritsuez inguratuta.»

Bandera

Itzagaondoko banderak Itzagaondoko barko armarria dauka hondo urdin baten gainean.

Geografia

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea eta hegoaldea menditsuena da, baina erdialdea nekazaritzakoa.

Mugakideak

Inguru naturala eta kokapena

Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima eta landaredia

Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.

Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.

Estazio meteorologikoak

Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]


    Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)16.017.022.027.531.036.035.538.534.028.020.016.038.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)7.17.912.014.718.623.926.926.722.517.310.77.516.3
Batez besteko tenperatura (ºC)4.34.68.010.713.918.620.820.917.613.58.04.612.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.61.44.06.69.313.314.815.112.79.75.3177.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-6.5-8.0-9.00.01.55.09.09.05.00.0-5.0-7.0-9.0
Batez besteko prezipitazioa (mm)72.459.563.296.166.961.237.636.661.194.588.279.7817.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)40.837.836.262.753.059.051.364.2106.778.057.059.5106.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)12.911.410.714.212.58.46.06.07.712.214.113.6129.8
Elur egunak (≥ 1 mm)2.03.81.91.50.00.00.00.00.00.01.02.012.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa

Itzagaondoko herrien mapa

Itzagaondoak kontzeju bakarra du:

Gainera, beste 8 leku batzuk ere badaude, hala nola:

Azkenik, udalerrian 11 herri hustu daude:


Itzagaondoa ibarreko herriak

Historia

Gaztelako koroak Nafarroa konkistatu ondoren, Itzagaondoak gaur egungo terminoei eutsi zien. 1835-1845eko udal-erreformetara arte, toki guztien artean ibarreko diputatu bat izendatzen zuten, eta, horrez gain, toki bakoitzak bere justizia arrunta izendatzen zuen bere etxeen artean txandaka. Erreforma horren ondoren, Izagaondoa erregimen erkidearen mende geratu zen.

1847an zazpi eskola zeuden haran osoan, eta bertako maisuek hirurogei errobo gari jasotzen zituzten urtean. Itzagaondoko bideak hobetu ziren Urrotz, Agoitz, Irunberri eta Elo herrietarako bide berriak eraikiz. Ibarran uruna ekoizteko hiru errota zeuden.

Biztanleri galeraren eraginez, 1920ko hamarkadan eskola kopurua bostera murriztu zen, eta uruna ekoizten zuen errota bakarra geratzen zen.

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 159 biztanle zituen Itzagaondoak.[8]

1842185718601877188718971900191019201930194019501960197019811991200120112021
10381124107411401015979981950858733670693556250171189167184172
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Itzagaondoko biztanleria batez ere adinekoa da, eta horregatik gehienak erretiratuta daude. Gainerako biztanleek nekazaritzan lan egiten dute ia erabat, batez ere hegoalderago dagoen ibarrean, non landu daitekeen azalera handiagoa den. Horrez gain, Iruñerria, Agoitz edo Irunberri bezalako industrialdeetatik hurbil daudenez, bertako biztanleetako batzuk egunero joaten dira hara lan egitera eta bailaran bizitzera.

Politika

Itzagaondoko udaletxea Ardatz kontzejuaren erdialdean dago, eta idazkaria, era berean, Ibargoitiko, Lizoainibar-Arriasgoitiko, Eloko, Untzitibarko eta Urrozko Udaletako idazkaria da. Udalbatza ibarreko alkateak eta hiru zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Elsa Plano Urdazi da, Itzagaondoa Landa-Elkartea hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak

AlderdiaLegealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
19791983198719911995199920032007201120152019
Itzagaondoa Landa-Elkartea--------444
Itzaga Talde Independentea-3132--21--
Nafarroa Bai-------3---
San Miguel-----35----
San Isidro---232-----
Ibarreko Batasun Independentea5240-------
Ezkerren Nafar Batasuna0----------

Foru hauteskundeak

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Navarra Suma5749,57-
 Euskal Herria Bildu3126,96 2
 Geroa Bai1412,17 0
 Nafarroako Alderdi Sozialista97,83 4
 Izquierda-Ezkerra10,87 2
 Ahal Dugu10,87 3
 Vox10,87-
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Nafar Herriaren Batasuna4739,50?
 Euskal Herria Bildu3327,73?
 Geroa Bai1411,76?
 Nafarroako Alderdi Sozialista54,20?
  Nafarroako Alderdi Popularra43,36?
 Ahal Dugu43,36?
 Izquierda-Ezkerra32,52?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia32,52?
 Equo21,68?
 Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia10,84?
 Libertate Nafarra10,84?

Udala

Udalaren egoitza eta udaletxea Ardatz ibarburuan dago.

Udaletzea Ardazko kale nagusiaren bukaeran dago, eta 1940ko hamarkadan hasi zen udaletxe moduan erabiltzen. 1965ean sute batek kalte handiak eragin zituen eraikinean eta alde bat berreraiki behar izan zuten. Beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauka. Fatxada nagusian, harriz egindako ate nagusia dago, eta gainontzekoa margoturik dago.

  • HELBIDEA: San Martin kalea, 1.

Egungo banaketa

Itzagaondoko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Elsa Plano Urdazi da, Itzagaondoa Landa-Elkartekoa. Zinegotziak 3 daude:

  • Alejandro Cortes Jimenez (Itzagaondoa Landa-Elkartea)
  • Luis Fernando Ibañez San Martin (Itzagaondoa Landa-Elkartea)
  • Mikel Aingeru Itulain Irurita (Itzagaondoa Landa-Elkartea)

Alkateak

1979tik, Itzagaondoak 9 alkate izan ditu:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[9]
Jose Maria Eslava Gil19791987Ibarreko Batasun Independentea
Angel Maria Iriarte Zubiri19871991Ibarreko Batasun Independentea
Francisco Liberal Goñi19911993Itzaga Talde Independentea
Jose Maria Zabalza Imizcoz19931995Itzaga Talde Independentea
Baldomero Mugueta Sola19951999San Isidro
Pedro Jose Goñi Juamperez19992007San Miguel
Ioseba Etxarte Azkarate20072008Nafarroa Bai
Alejandro Cortes Jimenez20082011Nafarroa Bai
Elsa Plano Urdazi2011jarduneanItzagaondoa Landa-Elkartea

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «eguesibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[10]

Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[11]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da eguesibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Itzagaondoako mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

2017. urtean, Nafarroako Eremu Mistoan sartu zen.

Jaiak

Ondarea

Gergetiaingo San Martin eliza

Ondasun nabarmenak

Eremu naturalak

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak