Busan[1] (koreeraz: 부산 광역시), Hego Korea hego-ekialdeko metropoli-hiri eta portua da. 768 kilometro koadroko eremua du, eta 2017an 3.513.490 biztanle zituen.[2] Hego Koreako arrantza portu handiena da; base militarra ere da.[3]
Gizakion lehenengo arrastoa orain dela 20000 urte utzi zuten. Arrantzaleak ziren baina ziuraski joan da etorri ibili ziren. Badirudi ez zutela herririk sortu K. o. II. mendera arte. 757. urtean izena aldatu zuen eta Dongnae izena hartiu zuen. XV. mendean atzerritar batzuk etorri ziren hirira bizitzera.
1592. urteko maiatzaren 23ko arratsaldean, 7000 soldadu japoniar badiara ailegatu ziren. Bi egunen buruan hiria hartu zuten. Hura izan zen 7 urteko gudaren lehenengo agerraldia. 1598. urtean, japoniarrak joan egin ziren eta Korearrak ez zuten utzi japoniarrik han bizitzen 1607. urtera arte.
1876. urtean, Busango portua eraiki zen, nazioarteko komertzioa errazteko.
Koreako Gerra-n, Busan kapitalea bihurtu zen Ipar KoreakSeul hartu zuenean. Busango bataila oso garrantzitsua izan zen, indar komunisten iparraldetik hegoalderako aurrerakuntzean, Busan izan baitzen penintsulan eutsi zuen puntu bakarra, hiriaren inguruan osatu zen Busango perimetroan eutsi baitzioten hegoaldekoi indarrek, Estatu Batuen eta Nazio Batuetako indarrekin[4].
Busango perimetroak 240 km2-ko esparru bat osatu zuen 1950eko abuztuaren 4aren eta irailaren 18aren artean. Perimetroko setioa hautsi zen irailaren 15ean, penintsularen beste puntu batean, Incheonen, lehorreratze indartsu bat egin zutelako Nazio Batuen indarrek. Horrek Koreako indarren erretiratzea ekarri zuen.
1970 eta 1980 urte bitartean, biztanleria bikoiztu egin zen. 21. mendeko film korear ezagun batek, Train to Busan (2016) delako zonbi filmak, erreferentzia egiten dio Koreako Gerrako Busango perimetroari, Korean zonbien inbasio eta epidemiatik libre geratzen den azken gotorlekua Busan hiria baita[5].