Albert Lasker Award for Basic Medical Research (1996) Medikuntzako Nobel Saria (1998) Canada Gairdner International Award (1991) Bristol-Myers Squibb Award for Distinguished Achievement in Cardiovascular Research (1991) The Louis and Artur Lucian Award in Cardiovascular Diseases (1996) honorary doctorate of the Autonomous University of Madrid Julius Axelrod Award (1994)
Sendagaiekodol-hodietan duten eragina aztertu zuen, eta sendagai berak kasu batzuetan odol-hodiak zabaltzen dituela, eta besteetan, berriz, uzkurtu egiten dituela aurkitu zuen. Furchgottek pentsatu zuen desberdintasun horren eragilea odol-hodietako zelulen gainaldearen (endotelioaren) egoera zela. Endotelioa behar bezala ala kaltetuta zegoen, era bateko ala besteko eragina zuten botikek. 1980. urtean egindako ikerketa batean frogatu zuen, esperimentu baten bidez, azetilkolinak endotelioa egoera onean dagoenean bakarrik duela odol-hodiak zabaltzeko ahalmena, eta era berean ondorioztatu zuen endotelioko zelulek seinale molekular ezezagun baten bidez odol-hodietako gihar-zelula lauetan erlaxazioa eragiten dutela, eta horrela zabaltzen direla hodiak. Seinale molekular horri EDRF (endoteliotik eratorritako eragile erlaxatzailea) deitu zion Furchgottek, eta eragile hori identifikatzeko lanetan murgildu zen buru-belarri. Beste hainbat sariz gainera, Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen 1998an, Ferid Murad eta Louis J. Ignarro zientzialariekin batera, oxido nitrikoari buruz eta gai horrek sistema kardiobaskularreko seinale molekular gisa betetzen duen zereginari buruz egindako lanengatik.