1996ko Espainiako Itzulia

1996ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa51. Espainiako Vuelta
Datakirailak 7 – 1996.eko irailak 29
Luzera3.947 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaValentzia
Helduera-lekuaMadril
Taldeak19
Parte-hartzaileak180
Emaitzak
TxapeldunaSUI Alex Zülle (ONCE)
TxapeldunordeaSUI Laurent Dufaux (Festina-Lotus)
HirugarrenaSUI Tony Rominger (Mapei-GB)
Puntukako sailkapenaFRA Laurent Jalabert (ONCE)
Eskalatzailerik onenaSUI Tony Rominger (Mapei-GB)
Etapa hegalariakGER Jürgen Werner (Deutsche Telekom)
Talderik onenaITA Polti
◀19951997▶
Dokumentazioa

1996ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 51. edizioa izan zen. 1996ko irailak 7 eta 29 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3898 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Alex Züllek batez beste, 39,986 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Valentzian hasi eta Madrilen amaitu zen.

Tony Rominger 1995eko Italiako Giroa irabazi ondoren handi egin zuen Itzulira itzuli zen. Aurrean, ONCE taldea zuen, aurreko edizioko garailea izan zen Laurent Jalabertekin eta Alex Züllerekin. Miguel Indurain, bost aldiz Frantziako Tourraren irabazlea izan zena, irabazteko falta zitzaion Itzuli Handi bakarra irabaztera joan zen, bere seigarren Tourra jarraian irabazteko saiakeran huts egin ondoren.

Itzuliko lehen egunak lasai igaro ziren faboritoentzat, esprint ugarirekin amaituz etapak. Maillot horia zenbait esprinterren artean pasatzen joan zen tarteko helmugetan eta helmugan lortutako bonifikazioen ondorioz.

Lehen erlojupekoa, 46 kilometrokoa, 10. etapan ospatu zen eta azken garaipenerako faboritoen arteko lehen lehia izan zen. Romingerrek irabazi zuen etapa, Zülle bigarren geratuz 2 segundura eta Indurain 3. 27ra. Gainontzeko txirrindulariak oso urruti geratu ziren. Alabaina, sailkapen nagusian egoera oso ezberdina zen, Rominger jada Zülle eta Indurainengandik nahiko aldendua baitzegoen. Jalabert eurengandik gertu zegoen, hirugarren postuan.

12. etapan, Narancon amaitu zena, Miguel Indurainen aurkako lehen kolpea gertatu zen, Züllerekiko minutu bat galdu zuelarik, eta sailkapen nagusian jada bi minutura zegoen, hirugarren postuan. Zülle eta Jalabert lasterketa nahiko lasai agintzera pasa ziren.

Hurrengo egunean, Covadongako aintziretako etapan, Indurain erretiratu egin zen, publikoa harrituta utziz, lasterketako liderraren atzetik atzeratua zihoanean. Vuelta ONCE taldearen esku geratu zen. Hirugarren sailkatua, Laurent Dufaux, Züllerengandik bost minutu baino gehiagora zegoen.

Pirinioetako etapa bakarra, Cerlergo estazioan amaitu zena, soilik ONCEk bere nagusitasuna frogatzeko balio izan zuen. Alabaina, 19. etapan Jalabertek minutu asko galdu zituen eta bidea libre utzi zion Zülleri honek bere lehen Espainiako Itzulia irabaz zezan.

21. etapan jokatu zen erlojupekoak Tony Romingerrek bere bigarren etapa garaipena eta sailkapen nagusian 3. postua lortzeko balio izan zuen.

Azkenik, podiuma erabat suitzar jatorrikoa izan zen, Alex Zülle garaile bezala, Laurent Dufaux bigarren postuan eta Tony Rominger hirugarrenean, azken honek mendiko sailkapena ere irabazi zuelarik.

Etapak

EtapaDataIbilbideaKilometroakGaraileaLiderra
1.airailak 7Valentzia - Valentzia162 Biagio Conte Biagio Conte
2.airailak 8Valentzia - Cuenca210 Nicola Minali Biagio Conte
3.airailak 9Cuenca - Albacete167 Laurent Jalabert Laurent Jalabert
4.airailak 10Albacete - Murtzia166,5 Tom Steels Laurent Jalabert
5.airailak 11Murtzia - Almería208 Jeroen Blijlevens Laurent Jalabert
6.airailak 12Almería - Málaga196,5 Fabio Baldato Fabio Baldato
7.airailak 13Málaga - Marbella171 Fabio Baldato Fabio Baldato
8.airailak 14Marbella - Jerez de la Frontera220 Nicola Minali Fabio Baldato
9.airailak 15Jerez de la Frontera - Kordoba203,5 Nicola Minali Fabio Baldato
10.airailak 17El Tiemblo - Ávila46,5 (banakako erlojupekoa) Tony Rominger Alex Zülle
11.airailak 18Ávila - Salamanca188 Marco Antonio Di Renzo Alex Zülle
12.airailak 19Benavente - Naranco mendia188 Daniele Nardello Alex Zülle
13.airailak 20Oviedo - Covadongako aintzirak159 Laurent Jalabert Alex Zülle
14.airailak 21Cangues d'Onís - Cabárceno202,5 Biagio Conte Alex Zülle
15.airailak 22Cabárceno - Alto Cruz de la Demanda (Ezkarai)220 Alex Zülle Alex Zülle
16.airailak 23Logroño - Sabiñánigo221 Nicola Minali Alex Zülle
17.airailak 24Sabiñánigo - Cerler/Ampriu165,5 Oliverio Rincón Alex Zülle
18.airailak 25Benasque - Zaragoza219,5 Dimitri Konyshev Alex Zülle
19.airailak 26Getafe - Ávila217 Laurent Dufaux Alex Zülle
20.airailak 27Ávila - Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak)209,5 Gianni Bugno Alex Zülle
21.airailak 28Segovia - Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak)43 (banakako erlojupekoa) Tony Rominger Alex Zülle
22.airailak 29Madril - Madril157,5 Tom Steels Alex Zülle

Taldeak

TaldeaTaldeko liderra
ONCELaurent Jalabert
AKI - GipièmmeDimitri Konyshev
BanestoMiguel Indurain
Cantino TolloStefano Dante
EuskadiIgor González de Galdeano
Gewiss - PlaybusVladislav Bobrik
Kelme ArtiachFernando Escartín
Lotus FestinaLaurent Dufaux
Maia - JumboManuel Abreu Campos
MapeiTony Rominger
TaldeaTaldeko liderra
MG - TechnogymGianni Bugno
MotorolaBobby Julich
MX Onda - EurosportMarcel Wüst
Petit CasinoArmand de las Cuevas
Team PoltiDavide Rebellin
SaecoFrancesco Casagrande
Santa ClaraRomes Gainetdinov
ScrignoDavide Casarotto
TelekomMichael Andersson
TVMMaarten den Bakker

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Alex Zülle ONC97h 31' 46"
2.Laurent Dufaux FES+ 6' 23"
3.Tony Rominger MAP+ 8' 29"
4.Roberto Pistore MGT+ 10' 13"
5.Stefano Faustini AKI+ 11' 21"
6.Georg Totschnig POL+ 11' 33"
7.Davide Rebellin POL+ 13' 16"
8.Andrea Perón MOT+ 14' 46"
9.Bobby Julich MOT+ 15' 10"
10.Fernando Escartín KEL+ 18' 36"
Puntukako sailkapena
1.Laurent Jalabert  FrantziaONC237 puntu
2.Nicola Minali  ItaliaGEW163 puntu
3.Tom Steels  BelgikaMAP142 puntu
Mendiko sailkapena
1.Tony Rominger  SuitzaMAP177 puntu
2.Laurent Jalabert  FrantziaONC120 puntu
3.Dimitri Konyshev  ErrusiaAKI107 puntu
Tarteko helmugen sailkapena
1.Jürgen Werner  AlemaniaTEL50 puntu
Taldekako sailkapena
1.Team Polti  ItaliaPOL293h 10' 54"

Kanpo estekak